198. zk., 2014ko urriaren 17a, ostirala
- Bestelako formatuak:
- PDF (207 KB - 2 orri.)
- EPUB (228 KB)
- Testu elebiduna
Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da
BESTELAKO XEDAPENAK
HEZKUNTZA, HIZKUNTZA POLITIKA ETA KULTURA SAILA
4360
EBAZPENA, 2014ko irailaren 22koa, Kultura, Gazteria eta Kiroletako sailburuordearena, 2014. urtean antzerki-produkziorako emandako laguntzen berri ematen duena.
2014ko maiatzaren 30ean argitaratu zen EHAAn 2014ko maiatzaren 28ko Agindua, Hezkuntza, Hizkuntza Politika eta Kulturako sailburuarena, antzerki-produkziorako diru-laguntzak emateko araubidea ezartzen duena.
Agindu horren 12.4 artikuluak dioenez, Kultura, Gazteria eta Kiroletako sailburuordeak hartutako ebazpena Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratuko da. Horrek ez du esan nahi onuradun gertatzen direnei banakako jakinarazpena egingo ez zaienik.
Horiek horrela, honako hau
EBAZTEN DUT:
Lehenengoa.– Hezkuntza, Hizkuntza Politika eta Kulturako sailburuaren 2014ko maiatzaren 28ko Aginduaren babesean emandako diru-laguntza guztiak eta horien guztien onuradunak argitara ematea. Zerrenda ebazpenari atxikitako eranskinean dago.
Bigarrena.– Ebazpen hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitara dadila agintzea, jendeak horren berri izan dezan.
Vitoria-Gasteiz, 2014ko irailaren 22a.
Kultura, Gazteria eta Kiroletako sailburuordea,
JOSÉ ÁNGEL MARÍA MUÑOZ OTAEGI.