198. zk., 2014ko urriaren 17a, ostirala
- Bestelako formatuak:
- PDF (197 KB - 2 orri.)
- EPUB (194 KB)
- Testu elebiduna
Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da
BESTELAKO XEDAPENAK
HEZKUNTZA, HIZKUNTZA POLITIKA ETA KULTURA SAILA
4357
AGINDUA, 2014ko irailaren 24koa, Hezkuntza, Hizkuntza Politika eta Kulturako sailburuarena, Vitoria-Gasteizko (Araba) «Vitoria-Gasteiz» Arte eta Goi Mailako Diseinuko Eskolaren hezkuntza-eskaintza argitaratzen duena.
Vitoria-Gasteizko (Araba) «Vitoria-Gasteiz» Arte eta Goi Mailako Diseinuko Eskolak 2014-2015 ikasturterako egin duen hezkuntza-eskaintzaren proposamena aztertu da.
Kontuan hartu da Hezkuntza, Hizkuntza Politika eta Kultura Sailak ikastetxe horretarako egin duen plangintza, eta gai horretan aplikatu beharreko araudia ikusi da. Horiek horrela, honako hau
EBAZTEN DUT:
Artikulu bakarra.– Jarraian adierazten den ikastetxe publikoak 2014-2015 ikasturterako duen hezkuntza-eskaintza argitaratzen da.
Kodea: 01002077.
Izen generikoa: Arte eta Goi Mailako Diseinuko Eskola.
Izen espezifikoa: «Vitoria-Gasteiz».
Helbidea: Aguraingo Taldearen kalea, z/g.
Udalerria: Vitoria-Gasteiz.
Lurralde historikoa: Araba.
Eskaintzen diren irakaskuntzak:
– Diseinuko goi-mailako ikasketak, LOE plana:
● Espezialitatea: Barnealdeen Diseinua.
● Espezialitatea: Diseinu Grafikoa.
– Arte Plastikoetako eta Diseinuko prestakuntza-zikloak, LOE plana:
● Lanbide-arlo artistikoa: Komunikazio Grafikoa eta Ikus-entzunezkoa:
○ «Animazioa» goi-mailako prestakuntza-zikloa.
○ «Argazkilaritza» goi-mailako prestakuntza-zikloa.
○ «Ilustrazioa» goi-mailako prestakuntza-zikloa.
AZKEN XEDAPENA
Agindu honen aurka aukerako berraztertzeko errekurtsoa aurkeztu ahal izango zaio Hezkuntza, Hizkuntza Politika eta Kulturako sailburuari, agindua Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta biharamunetik aurrera, hilabeteko epean; bestela, administrazioarekiko auzi-errekurtsoa aurkeztu ahal izango da Euskal Autonomia Erkidegoko Auzitegi Nagusian, Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratzen den egunaren biharamunetik aurrera, bi hilabeteko epean.
Vitoria-Gasteiz, 2014ko irailaren 24a.
Hezkuntza, Hizkuntza Politika eta Kulturako sailburua,
CRISTINA URIARTE TOLEDO.