Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

198. zk., 2014ko urriaren 17a, ostirala


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

BESTELAKO XEDAPENAK

EKONOMIAREN GARAPEN ETA LEHIAKORTASUN SAILA
4356

EBAZPENA, 2014ko irailaren 29koa, Energiaren, Meategien eta Industria Administrazioaren zuzendariarena, zeinaren bidez Metropein Control, S.L.L. sozietatea erakunde baimendun izendatzen baita, pisatze-tresna ez-automatikoen egiaztapen metrologikoak egiteko.

Erref.: 01-OV-1017

AURREKARIAK

1.– 2014ko irailaren 8ko datarekin, Metropein Control, S.L.L. (MC) sozietatearen ordez, Jon Antón Amilibia Murga jaunak zera eskatzen du: pisatze-tresna ez-automatikoen egiaztapen metrologikoak egiteko, erakunde baimendun izendatzea. Sozietate horren helbidea: San Salvadorreko (Kantabria) La Iglesia auzuneko 78A zk., behealdea.

2.– Erakunde eskatzaileak, egiaztapen metrologikoak egiteko erakunde baimenduaren izendapena lortzeko, honako hauek bete beharko ditu: egiaztapen metrologikoak egiteko erakunde baimenduak izendatzeko azaroaren 26ko 1/2007 Zuzentaraua argitaratu duen Industriako Idazkaritza Nagusiaren 2007ko azaroaren 29ko Ebazpenean ezarritako baldintzak. Horretarako, ENACek emandako OC-I/347 egiaztapen-ziurtagiria aurkeztu da, 2014-09-22ko eranskin teknikoarekin batera (2. berrikuspena), zeinetan, besteak beste, pisatze-tresna ez-automatikorako honako tresna hauek biltzen baitira:

– I klasea m<= 600 g eta n<= 100.000.

– II klasea II m<= 60 kg.

– III klasea, III m<= 60.000 kg.

Espediente hau ebazteko, beharrezkoa da honako hauek aintzat hartzea:

ZUZENBIDEKO OINARRIAK

1.– Euskal Autonomia Erkidegoan kontrol metrologikoa gauzatzeko bitartekoak ezartzen dituen 38/2001 Dekretuaren 11. artikuluak zehazten duenez, industria-arloko erakunde eskudunak egiaztapen metrologikoak egiteko erakundeak gaitu ahal izango ditu, konponketa nahiz aldaketen osteko eta aldizkako egiaztapenak burutzeko.

2.– Energiaren, Meategien eta Industria Administrazioko zuzendariak du ebazpen hau emateko eskumena, apirilaren 9ko 190/2013 Dekretuak, Ekonomiaren Garapen eta Lehiakortasun Sailaren egitura organikoa eta funtzionala ezartzen duenak, 13. artikuluan ezarritakoaren arabera (2013-04-24ko EHAA).

3.– Neurketa-tresnen kontrol metrologikoko oinarrizko legeria arautzailea Metrologiako 3/1985 Legean eratua dago; lege hori honako hauek aldatu zuten: ekainaren 28ko 1296/1986 Legegintzako Errege Dekretuak; abenduaren 30eko 13/1996 Legeak; abenduaren 30eko 66/1997 Legeak; uztailaren 21eko 889/2006 Errege Dekretuak –pisaketa-tresnetan Estatuak egin beharreko metrologia-kontrola arautzekoak–, eta aipatutako 2007ko azaroaren 29ko Ebazpenak.

4.– Sustapen Ministerioaren 1999ko apirilaren 27ko Agindua, zeinaren bidez arautzen baita pisatzeko tresna ez-automatikoetan Estatuak egin beharreko metrologia-kontrola.

5.– Industria, Merkataritza eta Turismoko sailburuaren 2004ko apirilaren 23ko Agindua, zeinaren bidez arautzen baitira pisatze-tresna ez-automatikoen egiaztapen-erakundeak (3.000 kg baino gehiagoko neurketa-ahalmena).

Aipatutako lege-aginduak, eta oro har eta haiekin bat etorriz aplikatzekoak diren gainerako xedapenak aztertu ondoren, honako hau

EBAZTEN DUT:

1.– Pisatze-tresna ez-automatikoen egiaztapen metrologikoak egiteko erakunde baimendun izendatzea MC sozietatea, zeinaren helbidea hauxe den: San Salvadorreko (Kantabria) La Iglesia auzuneko 78A zk., behealdea

– I klasea m<= 600 g eta n<= 100.000.

– II klasea m<= 60 kg.

– III klasea. III m<= 60.000 kg.

Izendapen horren irismena ENACek emandako egiaztapenean eta OC-I/347 Eranskin Teknikoan (2. berrikuspena) bildutako tresnetan oinarritzen da.

2.– Ematen den baimenari, honako baldintza hauek ezartzea:

– Euskal Autonomia Erkidegoan diren tresnak sartzen dira jarduera-eremuan.

– Tresnak probak gainditzen baditu, egindako egiaztapenaren etiketa erantsiko dio erakundeak. Halaber, kontrol metrologikoko egiaztagiri bat emango da, Ekonomiaren Garapen eta Lehiakortasun Sailak ezartzen duenarekin bat etorriz.

Probak gainditzen ez baditu, zerbitzua emateko gaitasungabetuta dagoela adierazten duen etiketa gorria itsatsiko dio. Hori guztia, uztailaren 21eko 889/2006 Errege Dekretuaren I. eranskinarekin bat etorriz egingo da. Halaber, egiaztatzea gainditu ez duen tresnaren berri emango zaio, berehala, tresna dagoen lekuko lurralde-ordezkaritzari.

– Dagokion egiaztatzea egin ondoren, MC sozietateak tresna zigilatuko du zigiluen bitartez edo, ahal bada, eta bortxaezintasuna bermatzen bada, etiketa itsaskor auto-suntsigarrien bitartez. Ez dira inolaz ere berunezko zigiluak edo antzekoak erabiliko; zigiluok jardueraren girorako egokiak eta iraunkorrak izan beharko dute. Espainiako Metrologia Zentroaren (CEM) eta Energiaren, Meategien eta Industria Administrazioaren Zuzendaritza honen gida eta gomendioei jarraitu beharko zaie.

Edonola ere, zigiluek inskripzio hauek izango dituzte:

a) Zigilu normala:

(Ikus .PDF)

b) Zigilu enbutitua:

(Ikus .PDF)

c) Plastikozko zigilua:

(Ikus .PDF)

3.– MC sozietateak, baimendutako entseguentzako ezartzen dituen tarifen berri urtero emango dio zuzendaritza honi.

4.– EAEko erakunde baimenduak erregistratzeari dagokionez, zenbaki hau ematen zaio MC sozietateari: 01-OV-1017.

5.– MC enpresak honako hauetan xedatutakoari jarraituko dio uneoro: neurketa-tresnen gaineko Estatuaren kontrol metrologikoa arautzen duen uztailaren 21eko 889/2006 Errege Dekretua, izendapen hau berritzeko oinarri juridikoetan adierazitako aginduak, eta 2007ko azaroaren 27ko Ebazpena, eta bai Jaurlaritzaren Ekonomia Garapen eta Lehiakortasun Saileko Energiaren, Meategien eta Industria Administrazioaren Zuzendaritzak ezarritako beste edozein xedapen ere.

6.– Izendapen hau 2019ko irailaren 29an iraungiko da, eta, egun hori baino lehen, interesdunak beste bat eskatu ahal izango du, egiaztapen metrologikoko erakunde baimenduak izendatzeko den 2007-11-29ko Ebazpenean xedatutako baldintza guztiak betetzen baditu.

7.– Izendatutako erakundeak egindako jardunen gaineko ikuskapena, esku-hartzea eta kontrola egiteko eskumena Energiaren, Meategien eta Industria Administrazioaren Zuzendaritzari dagokio. Gainera, baimen hau ahalbidetu zuten baldintzak betetzen jarraitzen dela egiaztatzeko ikuskapenak egin ahal izango dituzte.

8.– Ebazpen hau eman eta gero, aurkeztutako agirietan egiaztatutako inguruabarretan aldakatarik bada, Energiaren, Meategien eta Industria Administrazioaren Zuzendaritzari jakinaraziko zaio, eta hark baimena berretsiko du edo deuseztatu ahal izango du.

9.– Dena den, bateraezintasuna eta independentzia egongo da kontrol metrologikoa jasan behar duten neurketa-tresnen ekoizpen-, merkaturatze- eta konpontze-jarduerekiko (zerbitzuak ematea barne, baita Estatuko eta Autonomia Erkidegoko araudiekin bat seinalatzen direnak ere).

10.– Baimen hau deuseztatzeko arrazoi izango dira, indarreko legerian aurreikusitakoez gain, bertan ezarritako baldintzak ez betetzea, akreditazioa etetea edo errebokatzea, baita hura eman zen orduko inguruabarrak funtsean aldatzea ere.

11.– Izendapen hau ez berritzeko arrazoi izan daitezke arau- eta administrazio-irregulartasunak, baita egiaztapen metrologikoak egiteko baiemendutako erakundeak jasotzen dituen zehapenak ere.

12.– Urtero, lehen hiruhilekoan zehar, egiaztapen metrologikoak egiteko baimendutako erakundeak Energiaren, Meategien eta Industria Administrazioaren Zuzendaritzari memoria bat bidaliko dio, egindako jardueren eta gertatutako gorabeheren berri emanez. Halaber, lurralde bakoitzean egindako egiaztapenen berri emango zaio dagokion lurralde-ordezkaritzari, sei hilabeterik behin.

Horretaz gain, 48 orduko aurrerapenarekin, jardun-esparruaren arabera dagokion lurralde-ordezkaritzan jakinaraziko du zein diren egin beharreko egiaztatzeak, mezu elektroniko edo fax bidez jakinarazi ere.

Ebazpen honek ez dio amaiera ematen administrazio-bideari, eta, beraren aurka, gora jotzeko errekurtsoa aurkez dakioke Industriako sailburuordeari, hilabeteko epean, ebazpen hau jakinarazi eta biharamunetik aurrera, 4/1999 Legean ezarritakoa betez. Lege horren bidez, azaroaren 26ko 30/1992 Legea aldatu zen, Herri Administrazioen Araubide Juridikoaren eta Administrazio Prozedura Erkidearena.

Vitoria-Gasteiz, 2014ko irailaren 29a.

Energiaren, Meategien eta Industria Administrazioaren zuzendaria,

JAVIER ZARRAONANDIA ZULOAGA.


Azterketa dokumentala