198. zk., 2014ko urriaren 17a, ostirala
- Bestelako formatuak:
- PDF (271 KB - 4 orri.)
- EPUB (297 KB)
- Testu elebiduna
Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da
BESTELAKO XEDAPENAK
EKONOMIAREN GARAPEN ETA LEHIAKORTASUN SAILA
4355
HUTSEN ZUZENKETA, honako ebazpen honena: «Ebazpena, 2014ko irailaren 8koa, Ekonomiaren Garapen eta Lehiakortasun Sailaren Bizkaiko lurralde-ordezkariarena, zeinen bidez deialdia egiten baita Iberdrola Distribución Eléctrica, S.A.ren Ormaiztegi-Abadiano 1 eta 2 izeneko 132 kV-ko aireko linea elektrikoaren babes-eremuko zortasuna handitzearen eraginpean dauden finkak okupatu aurretiko aktak jasotzeko; finkok, Elorrio, Zaldibar eta Abadiño udalerrietan kokatuta daude (Bizkaiko Lurralde Historikoa)».
Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria arautzen duen abenduaren 23ko 217/2008 Dekretuaren 18.2.b) artikuluan xedatzen denez, aldizkarian egindako hutsak edo omisioak testua argitaratzeko agindu duten organoek zuzenduko dituzte, baldin eta nabarmenak badira, xedapen, egintza edo iragarkien esanahia aldatzen ez badute eta nahasbiderik ez sortzeko komeni bada. Horretarako, Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian testu osoa edo kasuan kasuko testu-zatia zuzenduta argitaratzeko aginduko dute.
Era horretako hutsak aurkitu dira Ekonomiaren Garapen eta Lehiakortasun Sailaren Bizkaiko lurralde-ordezkariaren 2014ko irailaren 8ko Ebapenaren testuan (2014ko irailaren 19ko Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria, 178. zk.). Ebazpen horren bidez, deialdia egiten da Iberdrola Distribución Eléctrica, S.A.ren Ormaiztegi-Abadiano 1 eta 2 izeneko 132 kV-ko aireko linea elektrikoaren babes-eremuko zortasuna handitzearen eraginpean dauden finkak okupatu aurretiko aktak jasotzeko; finkok, Elorrio, Zaldibar eta Abadiño udalerrietan kokatuta daude (Bizkaiko Lurralde Historikoa). Ebazpen horren hutsen zuzenketa bat argitaratu zen 2014ko urriaren 10eko Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian, 193. zenbakian, baina, akats baten ondorioz, ez zen argitaratu han aipatzen zen eranskina. Hori dela eta, eranskin hori argitaratzen da hemen.