Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

198. zk., 2014ko urriaren 17a, ostirala


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

BESTELAKO XEDAPENAK

EKONOMIAREN GARAPEN ETA LEHIAKORTASUN SAILA
OGASUN ETA FINANTZA SAILA
4352

194/2014 DEKRETUA, urriaren 7koa, zeinen bidez baimena ematen baitzaio Energiaren Euskal Erakundeari partaidetza sozialak eskuratzeko lehentasunezko eskubideari uko egin diezaion, Iberdrola Generación, S.A. Unipersonalek Bahía de Bizkaia Electricidad, S.L. sozietatean dituen partaidetza sozialak eskualdatzeko eragiketan.

2014ko uztailaren 30ean, Iberdrola Generación, S.A. Unipersonalek Bahía de Bizkaia Electricidad, S.L. sozietatearen Administrazio Kontseiluari jakinarazi zion asmoa duela sozietate horretan dituen 1.200 partaidetza sozialak BP Global Investments Ltd-ri eskualdatzeko, horien titularra baita.

Energiaren Euskal Erakundeak, Bahía de Bizkaia Electricidad, S.L. sozietatearen bazkide den aldetik, lehentasunezko eskubidea du eskualdatzen diren partaidetza sozialak erosteko, betiere Kapital Sozietateei buruzko Legearen Testu Bategina onartu zuen uztailaren 2ko 1/2010 Legegintzako Errege Dekretuaren 107. artikuluan xedatutakoarekin bat etorriz.

Bahía de Bizkaia Electricidad, S.L. sozietateak, 2014ko abuztuaren 7an egindako Ezohiko Batzar Orokorrean, onetsi egin zuen Repsol, S.A.k sozietate horretan jabetzan dituen 1.200 partaidetza sozialak BP Global Investments Ltd-ri eskualdatzea. Energiaren Euskal Erakundeak, gainera, uko egin zion partaidetza horiek erosteko duen eskubideari.

Euskadiko Ondareari buruzko Testu Bategina onartzen duen azaroaren 6ko 2/2007 Legegintzako Dekretuaren 111.2 artikuluak ezartzen duenez, Jaurlaritzaren Kontseiluaren baimena behar da lehentasunezko harpidetza-eskubideei uko egiteko.

Ondorioz, Ekonomiaren Garapen eta Lehiakortasuneko sailburuaren eta Ogasun eta Finantzetako sailburuaren proposamenez, eta Jaurlaritzaren Kontseiluak 2014ko urriaren 7an egindako bilkuran proposamena aztertu eta onartu ondoren, honako hau

XEDATZEN DUT:

Artikulu bakarra.– Baimena ematea Energiaren Euskal Erakundeari uko egin diezaion partaidetza sozialak lehentasunez erosteko eskubideari, betiere Iberdrola Generación, S.A. Unipersonal sozietatean dituen 1.200 partaidetza sozialak BP Global Investments Ltd-ri eskualdatzeko operazioan.

AZKEN XEDAPENA

Dekretu honek onartzen den egunetik aurrera izango ditu ondorioak.

Gernika-Lumon, 2014ko urriaren 7an.

Lehendakaria,

IÑIGO URKULLU RENTERIA.

Ekonomiaren Garapen eta Lehiakortasuneko sailburua,

MARÍA ARANZAZU TAPIA OTAEGUI.

Ogasun eta Finantzetako sailburua,

RICARDO GATZAGAETXEBARRIA BASTIDA.


Azterketa dokumentala