183. zk., 2014ko irailaren 26a, ostirala
- Bestelako formatuak:
- PDF (163 KB - 1 orri.)
- EPUB (194 KB)
- Testu elebiduna
Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da
JUSTIZIA ADMINISTRAZIOA
VITORIA-GASTEIZKO LEHEN AUZIALDIKO 8 ZENBAKIKO EPAITEGIA
3989
EDIKTUA, ezkontzaz kanpoko seme-alabentzako neurrietarako 975/11 prozeduraren ondoriozkoa.
Vitoria-Gasteizko Lehen Auzialdiko 8 zenbakiko Epaitegia.
Judizioa: 975/11 ezkontzaz kanpoko seme-alabentzako neurriak.
Alderdi demandatzailea: Norma Silvia Quispe Condori.
Alderdi demandatua: Pedro Mauricio Franco Cardenas.
Gaia: ezkontzaz kanpoko seme-alabentzako neurriak.
Judizio horretan, honako ebazpen hau eman da:
107/14 Epaia, Norma Silvia Quispe Condorik eta Pedro Mauricio Franco Cardenas demandatuak ezkontzaz kanpo izandako MHC 975/11 seme-alabentzako neurriei buruzko prozeduran emandakoa. Prozedura hori Vitoria-Gasteizko Lehen Auzialdiko 8 zenbakiko Epaitegian gauzatu da.
John James Martínez Urrea demandatuaren egungo egoitza ezezaguna denez, aipatutako ebazpena Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratutako ediktu bidez jakinaraztea erabaki da, Prozedura Zibileko 1/2000 Legearen 497.2 artikuluaren arabera (PZLb).
Ebazpen horren aurka, demandatu auzi-iheslariak apelazio-errekurtsoa aurkez dezake, hogei egun balioduneko epean.
Jakinarazten den ebazpenaren testu osoa eskura du interesdunak, auzitegi honetako bulego judizialean.
Vitoria-Gasteiz, 2014ko irailaren 1a.
IDAZKARI JUDIZIALA.