174. zk., 2014ko irailaren 15a, astelehena
- Bestelako formatuak:
- PDF (164 KB - 1 orri.)
- EPUB (193 KB)
- Testu elebiduna
Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da
IRAGARKIAK
Beste iragarki ofizial batzuk
URAREN EUSKAL AGENTZIA
3863
IRAGARKIA, zehapen-espediente baten irekiera jakinarazteko, Uraren Legearen Testu Bategina onartzen duen uztailaren 20ko 1/2001 Legegintzako Errege Dekretua ustez hausteagatik.
Erabaki horren jakinarazpen pertsonala Ignacio Iza Ruiz jaunari helarazten saiatu eta huts egin ondoren, argitaratzen da iragarki hau, azaroaren 26ko Herri Administrazioen Araubide Juridikoaren eta Administrazio Prozedura Erkidearen 30/1992 Legearen 59.5 eta 61. artikuluetan xedatutakoa betez.
Zigor-ahalmena Erabiltzeko Jardunbideari buruzko Araubidea onartzen duen abuztuaren 4ko 1398/1993 Errege Dekretuaren 19 artikuluan ezarritakoaren arabera, 15 eguneko epea dago, jakinarazpen hau egiten den egunaren biharamunetik hasita, alegazio, agiri edo beharrezko iritzitako bestelako argibideak aurkezteko.
Zehapen-espedientea interesdunen eskura egongo da Uraren Euskal Agentziaren egoitzan:
Uraren Euskal Agentzia.
Orio kalea 1-3.
01010 Vitoria-Gasteiz.
Hori guztia jendaurrean jartzen da interesdunek horren berri izan dezaten, eta banakako jakinarazpen gisara balio dezan.
Vitoria-Gasteiz, 2014ko irailaren 2a.
Izapidetzailea,
ESPERANZA ZURINAGA BAÑALES.