Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

174. zk., 2014ko irailaren 15a, astelehena


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

IRAGARKIAK

Beste iragarki ofizial batzuk

OSASUN SAILA
3861

IRAGARKIA, Instituto de Prevención e Innovación de la Salud erakundeari Kontsumobideko zuzendariaren 2014ko abuztuaren 7ko Ebazpena jakinarazteko dena. Ebazpen horren bidez, ebatzi egiten da Prevencion e Innovación de la Salud erakundeari ireki zitzaion zehapen-espedientea.

Espediente-erreferentzia: 48A001-09-2014.

Instituto de Prevención e Innovación de la Salud erakundeari aipatu ebazpena jakinarazteko ahaleginek ez dute aldeko emaitzarik izan; ahalegin horiek helbide honetan egin dira: Valentziako Profesor Beltran Baguema kaleko 4-Ofic 207.

Espedientearen aipamena:

(Ikus .PDF)

Halaber, zehapena honela bete beharko duela jakinarazten zaio:

– Jakinarazpena hilaren 1etik 15era bitartean egin denean, egun horretatik hurrengo hilaren 5era bitartean, edo egun hori jaieguna bada, hurrengo egun baliodunera arte.

– Jakinarazpena hilaren 16tik azken egunera bitartean egin denean, egun horretatik hurrengo hilaren 20ra bitartean, edo egun hori jaieguna bada, hurrengo egun baliodunera arte.

Ebazpen honen aurka gora jotzeko errekurtsoa jartzeko dagoen hilabeteko epea baldin eta orokorrean jarri den epe hori baino beranduago amaitzen bada, ordaintzeko eguna errekurtsoa jartzeko epea amaitu eta biharamunean amaituko da, betiere, errekurtsoa aurkezten ez bada; hori guztia, Euskal Autonomia Erkidegoko Ogasunaren Dirubilketa Araudia onartzen duen abuztuaren 31ko 212/1998 Dekretuaren 44. artikuluak 1., 3. eta 4. paragrafoetan xedatutakoaren arabera.

Instituto de Prevencion e Innovación de la Salud izena eta espediente-zenbakia (48A001-09-2014) aipatuaz egingo da diru-sarrera; betiere Kontsumobideri dagokiola adieraziz, zehazki, Euskal Herriko Diruzaintza Nagusiak BBVA (Banco Bilbao Vizcaya Argentaria) delakoan duen kontu honetan: 0182 5685 07 0000226271.

Hori guztia Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratuz jakinarazten da, urtarrilaren 13ko 4/1999 Legearen 59.5 artikuluan ezarritakoa betetzeko. Lege horren bidez Herri Administrazioen Araubide Juridikoaren eta Administrazio Prozedura Erkidearen azaroaren 26ko 30/1992 Legea aldatu zen.

Vitoria-Gasteiz, 2014ko irailaren 2a.

Kontsumobide-Kontsumoko Euskal Institutuaren zuzendaria,

MARÍA ELENA BEGOÑA UNZUETA TORRE.


Azterketa dokumentala