Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

174. zk., 2014ko irailaren 15a, astelehena


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

IRAGARKIAK

Beste iragarki ofizial batzuk

OSASUN SAILA
3860

IRAGARKIA, Digital Dealer, S.L. sozietateari jakinarazten diona kontsumoaren arloko zehapen-prozedura hasteko -2014-06-19an- hartutako Erabakia (prozedura-zenbakia: 20A001/22/2014).

Digital Dealer, S.L. sozietateari erabaki hori ohiko moduan jakinarazterik ez dugu izan, hainbat saio egin dugun arren baltzuaren azken helbidean (Alicanteko Algofarko San Agustin kaleko 7. zenbakiko 2.a B). Horregatik argitaratzen da iragarki hau.

Hautsitako araua:

Kontsumitzaile eta Bezeroen Estatutuari buruzko abenduaren 22ko 6/2003 Legearen 50.3.a) eta 50.5.b) artikuluak. Artikulu horren arabera, arau-haustea da:

«Edozein zerbitzu-mota ematerakoan, baldintzak ez betetzea honako alor hauei dagokienez: kalitatea, kopurua, intentsitatea, izaera, epea edo prezioa, betiere aplikatzekoa den araudiaren edo zerbitzuak eskaini edo ematen diren baldintzen arabera».

«Ikuskatze-lanak errazteari dagokionez, aurka jartzea, uko egitea edo oztopoak ipintzea, eta berdin agintari eskudunek nahiz euron agenteek eskatzen dituzten datuak edo informazioa emateari dagokionez ere, zehazki, agintari edo agente horiek informatu, zaindu, ikertu, ikuskatu, izapidetu eta gauzatzeko lanetan dihardutela; halaber, informazio okerra edo gezurrezko dokumentazioa ematea, eta, bereziki, lege honetako 48. artikuluan ezartzen diren eginbeharrak ez betetzea».

Zehapena:

Ez-betetzeak administrazio mailako arau-hauste arintzat jotzen dira behin-behingoz, hori ezartzen baitu 6/2003 Legearen 52.2 artikuluak.

6/2003 Legearen 53.1.a) artikuluaren arabera, arau-hauste horiek 25.000 eurora arteko isuna izango dute.

Legezko ohartarazpenak:

Hamabost egun daude egoki iritzitako informazioak, agiriak eta alegazioak egin eta aurkezteko, frogaldia irekitzea eskatu ahal izateko eta egoki iritzitako frogabideak proposatzeko.

Hori guztia Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratuz jakinarazten da, urtarrilaren 13ko 4/1999 Legearen 59.5 artikuluan ezarritakoa betetzeko. Lege horren bidez Herri Administrazioen Araubide Juridikoaren eta Administrazio Prozedura Erkidearen azaroaren 26ko 30/1992 Legea aldatu zen. Epe horretan, Kontsumibidek Donostian duen bulegoan aztertu ahal izango du espedientea, Easo kalea 10.

Vitoria-Gasteiz, 2014ko irailaren 2a.

Kontsumobide-Kontsumoko Euskal Institutuaren zuzendaria,

MARÍA ELENA BEGOŃA UNZUETA TORRE.


Azterketa dokumentala