Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

174. zk., 2014ko irailaren 15a, astelehena


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

IRAGARKIAK

Obra, zerbitzu eta horniduren enkanteak eta lehiaketak

OGASUN ETA FINANTZA SAILA
3858

IRAGARKIA, Ogasun eta Finantzetako sailburuarena, Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazioak Bizkaian dituen hainbat eraikinetako garbiketa zerbitzuaren kontratazioaren lizitaziorako deialdia egiten duena, 2015. eta 2016. urteetarako.

1.– Entitate esleitzailea.

a) Erakundea: Ogasun eta Finantza Saila.

b) Espedientea izapidetzen duen Saila: Baliabide Orokorren Zuzendaritzako Kontratazio Mahaia.

c) Espedientearen zenbakia: KM/2015/012.

2.– Kontratuaren xedea.

a) Kontratu-mota: zerbitzua.

b) Xedearen deskribapena: eraikinetako garbiketa.

c) Loteen araberako banaketa eta zenbakia: bai.

– 1. lotea: Kale Nagusia 85 kaleko eraikina.

– 2. lotea: Concha Jenerala 23 kaleko eraikina.

– 3. lotea: Maximo Agirre 18 kaleko eraikina.

– 4. lotea: Euskadiko Artxibo Orokorraren eraikina.

3.– Izapidetzea, prozedura eta esleitzeko modua.

a) Izapidetzea: ohikoa, aurreratua.

b) Prozedura: irekia.

4.– Lizitazioaren oinarrizko aurrekontua: 1.087.748,80 euro, bi urteetarako.

5.– Behin-behineko bermea: ez dagokio.

6.– Dokumentazioa eta informazioa lortzea: Baliabide Orokorren Zuzendaritza. Kontratazio Mahaia. Donostia-San Sebastián kalea 1 (Lakua).M eraikina, 3. Solairua.

7.– Kontratistaren betekizun espezifikoak.

a) Sailkapena: bai. U Taldea 1 Azpitaldea Kategoria Lotearen arabera.

b) Kaudimen ekonomiko eta finantzarioaren eta kaudimen tekniko eta profesionalaren beste betekizun batzuk: klausula administratibo berezien pleguaren arabera.

8.– Eskaintzak edo parte hartzeko eskabideak aurkeztea.

a) Aurkezteko azken eguna: 2014ko irailaren 30a, 13:00ak.

b) Aurkeztu beharreko dokumentazioa: administrazio-klausula partikularren agirian eskatutakoa.

c) Aurkezteko tokia: ikus 1.a) puntua.

d) Lizitatzaileak eskaintzari derrigorrez eutsi beharko dion epea: 15 egun proposamen ekonomikoak zabaltzen direnetik.

e) Aldagaien onarpena: ez.

9.– Eskaintzak balioesteko irizpideak, administrazio-klausula partikularren agiriaren karatulan xedatutakoari jarraikiz.

a) Formuletan oinarritutako irizpideak: balioesteko irizpide bakarra prezioa izango da.

b) Balio-judizioan oinarritutako irizpideak: ez.

10.– Eskaintzak irekitzea.

a) Balio-judizio baten araberako ponderazioa eskatzen duten irizpideekin loturiko irekitzea: ez.

b) Irekitze ekonomikoa: Entitatea: Kontratazio Mahaia. Baliabide Orokorren Zuzendaritza. Donostia-San Sebastián kalea (Lakua). Vitoria-Gasteiz. Data: 2014ko urriaren 8a, 12:00ak.

11.– Beste argibide batzuk.

12.– Iragarkien gastuak: esleipendunaren kontura.

13.– Kasuak kasu, deialdiari buruzko informazioak biltzen dituen edo pleguak bertan lortzeko baliagarria den atari informatikoa edo web-orria: http://www.contratacion.euskadi.net/w32-home/eu

14.– Iragarkia Europar Batasunaren Aldizkari Ofizialera bidali den eguna: 2014ko irailaren 3a.

Vitoria-Gasteiz, 2014ko irailaren 4a.

Ogasun eta Finantzetako sailburua,

RICARDO GATZAGAETXEBARRIA BASTIDA.


Azterketa dokumentala