174. zk., 2014ko irailaren 15a, astelehena
- Bestelako formatuak:
- PDF (246 KB - 4 orri.)
- EPUB (202 KB)
- Testu elebiduna
Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da
IRAGARKIAK
Obra, zerbitzu eta horniduren enkanteak eta lehiaketak
OGASUN ETA FINANTZA SAILA
3857
IRAGARKIA, Jaiotzen, Ezkontzen eta Heriotzen Estatistiken informazio-bilketa, kodetzea eta balioztatzea xedetzat duen kontratazioa egiteko (Espedientea: 01/2015).
1.– Esleipena egiten duen erakundea.
a) Erakundea: Euskal Estatistika-Erakundea (Eustat).
b) Espedientea izapidetzen duen saila: Euskal Estatistika-Erakundeko (Eustat) Arlo Juridiko-Administratiboa.
c) Espediente zenbakia: 01/2015.
2.– Kontratuaren xedea.
a) Xedearen deskribapena: Jaiotzen, Ezkontzen eta Heriotzen Estatistiken informazio-bilketa, kodetzea eta balioztatzea.
b) Erlo eta zenbaki bidezko banaketa: ez dago.
c) Gauzatzeko lekua: Administrazio Klausula Berezien Pleguan aurreikusitakoari jarraiki.
d) Gauzatzeko epea / entregatzeko epemuga: Administrazio kontratua formalizatzen denetik hasi eta 2015eko abenduaren 31ra arte. Hala eta guztiz ere, kontratua 2014an zehar formalizatzen bada, gauzatzen 2015eko urtarrilaren 1ean hasiko da.
3.– Izapidetzea, prozedura eta esleitzeko modua.
a) Izapidetzea: ohikoa.
b) Prozedura: irekia.
c) Modua: alderdi ekonomikotik abantailatsuena den eskaintza.
4.– Lizitazio oinarriaren aurrekontua.
Lizitazio oinarriaren aurrekontua ehun eta hogeita hamabost mila eurokoa (135.000) da, BEZ barne.
5.– Bermeak.
Behin-behinekoa: ez da eskatu.
6.– Agiriak eta argibideak eskuratzea.
a) Erakundea: Euskal Estatistika-Erakundea (Eustat).
b) Helbidea: Donostia kalea, 1.
c) Udalerria eta posta kodea: Vitoria-Gasteiz, 01010.
d) Telefonoa: (945) 01 75 00.
e) Telefaxa: (945) 01 75 01.
f) Agiriak eta argibideak eskuratzeko epemuga: ez da finkatu.
7.– Kontratistaren betebehar bereziak.
a) Sailkapena: L Taldea, 3 Azpitaldea, A Kategoria.
b) Beste betekizun batzuk: Administrazio klausula berezien pleguan zehaztu direnak.
8.– Eskaintzen edo parte hartzeko eskabideen aurkezpena.
a) Aurkezpenaren epemuga: 2014ko urriaren 7ko 10:00etan.
b) Aurkeztu beharreko agiriak: 3 gutun-azal aurkeztu beharko da: «A», «B» eta «C», Administrazio Klausulen Pleguan zehaztu bezala.
c) Aurkezteko lekua: Euskal Estatistika-Erakundearen (EUSTAT) bulegoetan: Donostia kalea, 1. Vitoria-Gasteiz.
d) Lizitatzaileak zenbat denboran eutsi behar dion bere eskaintzari: bi hilabete, gutun azal itxiak irekitzen direnetik hasita.
e) Aldaketen onarpena: ez da aldaketarik onartzen.
9.– Eskaintzen irekiera.
a) Erakundea: Euskal Estatistika-Erakundea (Eustat).
b) Helbidea: Donostia kalea, 1.
c) Udalerria eta posta kodea: Vitoria-Gasteiz, 01010.
d) Data:
– «C» gutunazalak: 2014ko urriaren 7an edo 2014ko urriaren 13an 12:00etan.
– «B» gutunazalak: 2014ko urriaren 31an, 12:00etan.
10.– Beste argibide batzuk:
a) Esleitzeko irizpideak:
– Automatikoki formulak aplikatzearen bitartez ebalua daitezkeenak:
1.– Eskaintza ekonomikoa (% 35).
Puntuazio altuenarekin baloratuko da (35 puntu) lizitazio oinarriko kopuruan (135.000) euro % 15eko beherapena aplikatzen duen eskaintza ekonomikoa. Hau da, lizitazio oinarriaren kopuruan % 1eko deskontua (1.350) euro aplikatzen den bakoitzean 2,33 puntu emango dira.
Atal honetako puntu esleipena jarraian datorren formula gorabehera egingo da:
(Ikus .PDF)
Non:
P= eskuratutako puntuazioa, gehienez ere 35 puntu.
OL = aurkeztutako lizitazio eskaintza.
QL = lizitazioaren oinarriko kopurua.
2.– Atzeratutako erloak tratatzeko erabilitako egun kopurua (% 10).
Gehienez ere 25 egun finkatzen dira epetik kanpo iristen diren erloen buletinen tratamendua egiteko, eta jarraian datorren formula aplikatuko da:
(Ikus .PDF)
Non:
P = eskuratutako puntuazioa, gehienez ere 10 puntu.
Do = eskainitako egunak.
3.– Erregistro Zibiletara egin beharreko hileko bisita kopurua buletinak berreskuratu eta osatzeko (% 10).
Jarraian datorren formularekin baloratuko da:
(Ikus .PDF)
Non:
P = eskuratutako puntuazioa, gehienez ere 10 puntu.
Vo = Hileko bisita kopurua eskainitako Erregistro Zibiletara.
Multzo honen haztapen osoa: 55 puntu.
– Balio iritzi bidez ebalua daitezkeenak:
1.– Lantaldearen egokitzapena, eraketa eta antolamendua, haren banaketa funtzionala eta lurralde banaketa eta berariazko prestakuntza: 0 eta 10 puntu artean.
2.– Informazioa tratatzeko prozedurak: balioztatzea, garbitzea eta zuzentzea: 0 eta 5 puntu artean.
3.– Datuen bilketaren kalitatea kontrolatu eta ebaluatzeko neurriak eta prozedurak: 0 eta 10 puntu artean.
4.– Txostenen eta laneko materialen diseinua: 0 eta 10 puntu artean.
5.– Oinarri teknikoen pleguan ezarritako neurriez gain hartzen direnak, estatistika sekretua, konfidentzialtasuna eta pertsona, talde, material eta informazioaren segurtasuna mantentzeko: 0 eta 10 puntu artean.
Multzo honen haztapen osoa: 45 puntu.
b) Edozein kontsulta egiteko, Eustaten Estatistika Soziodemografikoen Arlora jo daiteke (Tel.: 945 01 75 49).
11.– Iragarkien gastuak. Lehiaketa honen lizitazio eta esleipen iragarkiek sortutako gastuak esleipendunak ordaindu beharko ditu.
12.– Iragarkia Europar Batasunaren Aldizkari Ofizialera bidali den eguna: 2014ko abuztuaren 29a.
13.– Deialdiari buruzko argibideak lortzeko edo agiriak eskuratzeko informatika ataria edo webgunea: http://www.contratacion.euskadi.net
Vitoria-Gasteiz, 2014ko irailaren 3a.
Zuzendari nagusia,
JOSU MIRENA IRADI ARRIETA.