174. zk., 2014ko irailaren 15a, astelehena
- Bestelako formatuak:
- PDF (185 KB - 2 orri.)
- EPUB (194 KB)
- Testu elebiduna
Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da
JUSTIZIA ADMINISTRAZIOA
BARAKALDOKO LEHEN AUZIALDIKO 2 ZENBAKIKO EPAITEGIA
3856
EDIKTUA, diru-zenbateko bat erreklamatzeko bideratutako 688/13 hitzezko judizioaren ondoriozkoa.
Barakaldoko Lehen Auzialdiko 2 zenbakiko Epaitegia.
Judizioa: 688/13 hitzezko judizioa.
Alderdi demandatzailea: Juan Cruz Hidalgo Ibañez.
Alderdi demandatua:
Gaia: diru zenbateko bat erreklamatzea.
Aipatutako judizioan, ebazpena eman da. Hona hemen testua:
8/14 EPAIA
Epailea: Amaia del Cid Madariaga.
Lekua: Barakaldo (Bizkaia).
Eguna: bi mila eta hamalauko urtarrilaren hamalaua.
Alderdi demandatzailea: Juan Cruz Hidalgo Ibañez.
Abokatua: Juan Cruz Hidalgo Ibañez.
Prokuradorea: Ana Fernández Samaniego.
Alderdi demandatua.
Abokatua.
Prokuradorea: auzi-ihesean.
Judizioaren gaia: zenbateko bat erreklamatzea.
EPAITZA
Baietsi egiten dut Ana Fernández Samaniego prokuradoreak Juan Cruz Hidalgo Ibáñezen izenean eta ordezkaritzan aurkeztutako demanda, auzi-ihesean den José Francisco García Echezarragaren aurkakoa. Horrenbestez, alderdi demandatua kondenatzen dut auzi-jartzaileari 1.640,20 euro ordaintzera.
Zenbateko horrek, batetik, legezko interesa sortuko du, 2013ko irailaren 27tik ebazpen honen egunera arte, eta, bestetik, legezko interesa bi puntuz gehituta, egun horretatik zorra guztiz ordaindu arte.
Kostuak alderdi demandatuari ezartzen dizkiot.
Ebazpen honen aurka, ezin da inolako errekurtsorik aurkeztu.
Eta epai honen bidez, erabaki, agindu eta sinatzen dut.
Argitalpena: epaiari dagokion egunean, jendaurreko entzunaldia egiten ari zelarik, epaia eman zuen magistratu berberak eman, irakurri eta argitaratu zuen. Eta nik, idazkari judiziala naizenez, horren guztiaren fede ematen dut, Barakaldon (Bizkaia), bi mila eta hamalauko urtarrilaren hamalauan.
Alderdi demandatuaren gaur egungo helbidea edo bizilekua ezezaguna denez gero, Prozedura Zibilaren 1/2000 Legearen 156.4 eta 164. artikuluetan xedatutakoarekin bat etorriz, ediktu hau epaitegi honetako iragarki-taulan argitaratzea erabaki da, Jose Francisco Garcíari jakinarazpen-eginbidea gauzatzeko, hain justu ere.
Barakaldo (Bizkaia), 2014ko otsailaren 7a.
IDAZKARI JUDIZIALA.