Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

174. zk., 2014ko irailaren 15a, astelehena


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

BESTELAKO XEDAPENAK

HEZKUNTZA, HIZKUNTZA POLITIKA ETA KULTURA SAILA
3853

AGINDUA, 2014ko uztailaren 24koa, Hezkuntza, Hizkuntza Politika eta Kulturako sailburuarena, Euskal Autonomia Erkidegoko unibertsitateaz kanpoko herri-ikastetxeetan ordezkaritza-organo gorenetako kideak aukeratzeko hauteskunde-prozesua zabaltzen duena.

Azaroaren 12ko 258/1996 Dekretuak (zeina urtarrilaren 30eko 11/2007 Dekretuak aldatu baitzuen) Euskal Autonomia Erkidegoko unibertsitateaz kanpoko herri-ikastetxeetan ordezkaritza-organo gorenak hautatzeko eta berritzeko prozesua arautzen du.

Dekretu horiek ezartzen dutenez, ikastetxeetako ordezkaritza-organo gorenaren erdi biak urte bitik behin berrituko dira, txandaka.

Ordezkaritza-organo goreneko kideen azken hautespena 2012-2013 ikasturteko lehen hiruhilekoan egin zen eta, beraz, 2014-2015 ikasturteko lehen hiruhilekoan egin behar da berrikuntza.

Hezkuntza, Hizkuntza Politika eta Kulturako sailburuari dagokio dagokion hauteskunde-prozesua burutzeko epea zabalik dagoela aldarrikatzea.

Hori dela-eta, eman zaizkidan eskumenak erabiliz, honako hau

XEDATZEN DUT:

1. artikulua.– 1.– Euskal Autonomia Erkidegoko unibertsitateaz kanpoko herri-ikastetxeetan, (Lanbide-Heziketako Ikastetxe Bateratuetan izan ezik) ordezkaritza-organo gorenetako kideak aukeratzeko hauteskunde-epea zabalik dagoela adieraztea.

2.– Hauteskunde-prozesua egingo da Euskal Autonomia Erkidegoko unibertsitateaz kanpoko herri-ikastetxeetan ordezkaritza-organo gorenak hautatzeko eta berritzeko prozesua arautzen duen azaroaren 12ko 258/1996 Dekretuak, xedatutako moduan (urtarrilaren 30eko 11/2007 Dekretua aldatu zuen dekretu hori).

2. artikulua.– Hauteskundeak 2014ko urriaren 20 eta 23a bitartean egingo dira ikastetxe guztietan, eta ikastetxeko ordezkaritza-organo goren berriak 2014ko azaroaren 14a baino lehen egon beharko du osatuta.

AZKEN XEDAPENETATIK LEHENENGOA

Agindu honen aurka, berraztertzeko errekurtsoa jar diezaiokete interesdunek Hezkuntza, Hizkuntza Politika eta Kulturako sailburuari hilabeteko epean. Bestela, administrazioarekiko auzi-errekurtsoa jar dezakete Euskal Autonomia Erkidegoko Auzitegi Nagusiko Administrazioarekiko Auzien Salan, bi hilabeteko epearen barruan. Kasu bietan, Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian agindua argitaratu eta hurrengo egunean hasiko da kontatzen epea.

AZKEN XEDAPENETATIK BIGARRENA

Agindu honek Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta biharamunean izango ditu ondorioak.

Vitoria-Gasteiz, 2014ko uztailaren 24a.

Hezkuntza, Hizkuntza Politika eta Kulturako sailburua,

CRISTINA URIARTE TOLEDO.


Azterketa dokumentala