174. zk., 2014ko irailaren 15a, astelehena
- Bestelako formatuak:
- PDF (179 KB - 1 orri.)
- EPUB (194 KB)
- Testu elebiduna
Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da
BESTELAKO XEDAPENAK
HEZKUNTZA, HIZKUNTZA POLITIKA ETA KULTURA SAILA
3852
AGINDUA, 2014ko uztailaren 24koa, Hezkuntza, Hizkuntza Politika eta Kulturako sailburuarena, Euskal Autonomia Erkidegoko itunpeko ikastetxe pribatuetan eskola-kontseiluetako kideak aukeratzeko hauteskunde-prozesua zabaltzen duena.
Urtarrilaren 22ko 7/1997 Dekretuak (zeina urtarrilaren 30eko 10/2007 Dekretuak aldatu baitzuen) Euskal Autonomia Erkidegoko itunpeko ikastetxe pribatuetan eskola-kontseiluak hautatzeko eta berritzeko prozesua arautzen du.
Dekretu horiek ezartzen dutenez, ikastetxeetako eskola-kontseiluen erdi biak urte bitik behin berrituko dira, txandaka.
Eskola-kontseiluetako kideen azken hautespena 2012-2013 ikasturtean egin zen eta, beraz, 2014-2015 ikasturteko lehen hiruhilekoan egin behar da berrikuntza.
Hezkuntza, Hizkuntza Politika eta Kulturako sailburuari dagokio dagokion hauteskunde-prozesua burutzeko epea zabalik dagoela aldarrikatzea.
Hori dela-eta, eman zaizkidan eskumenak erabiliz, honakoa
XEDATZEN DUT:
1. artikulua.– 1.– Euskal Autonomia Erkidegoko itunpeko ikastetxe pribatuetan eskola-kontseiluetako kideak aukeratzeko hauteskunde-epea zabalik dagoela adieraztea.
2.– Hauteskunde-prozesua Euskal Autonomia Erkidegoko itunpeko ikastetxe pribatuetan eskola-kontseiluak hautatzeko eta berritzeko prozesua arautzen duen urtarrilaren 22ko 7/1997 Dekretuak xedatutako moduan egingo da (urtarrilaren 30eko 10/2007 Dekretuak aldatu zuen aipatu dekretua).
2. artikulua.– Hauteskundeak 2014ko urriaren 20 eta 23a bitartean egingo dira ikastetxe guztietan, eta ikastetxeko Eskola Kontseilu berriak 2014ko azaroaren 14a baino lehen egon beharko du osatuta.
AZKEN XEDAPENETATIK LEHENENGOA
Agindu honen aurka, berraztertzeko errekurtsoa jar diezaiokete interesdunek Hezkuntza, Hizkuntza Politika eta Kulturako sailburuari hilabeteko epean. Bestela, administrazioarekiko auzi-errekurtsoa jar dezakete Euskal Autonomia Erkidegoko Auzitegi Nagusiko Administrazioarekiko Auzien Salan, bi hilabeteko epearen barruan. Kasu bietan, Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian agindua argitaratu eta hurrengo egunean hasiko da kontatzen epea.
AZKEN XEDAPENETATIK BIGARRENA
Agindu honek Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta biharamunean izango ditu ondorioak.
Vitoria-Gasteiz, 2014ko uztailaren 24a.
Hezkuntza, Hizkuntza Politika eta Kulturako sailburua,
CRISTINA URIARTE TOLEDO.