Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

174. zk., 2014ko irailaren 15a, astelehena


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

BESTELAKO XEDAPENAK

HERRI ADMINISTRAZIO ETA JUSTIZIA SAILA
3850

EBAZPENA, 2014ko irailaren 3koa, Herri Arduralaritzaren Euskal Erakundeko zuzendariarena, Lurralde eta Hiri Ikasketetarako Euskal Eskolak (LHIEE) antolatutako Bilboko XXXVII. Hirigintza Ikastaroan (2013-2014) eta Donostiako XXXVIII. Hirigintza Ikastaroan (2013-2014) aurreikusten den «erakunde edo enpresetan egin beharreko praktikaldia» esleitzen duena.

Herri Arduralaritzaren Euskal Erakundeko zuzendariaren 2014ko ekainaren 5eko Ebazpenaren bidez (EHAA, 109. zk., 2014ko ekainaren 11koa), Lurralde eta Hiri Ikasketetarako Euskal Eskolak (LHIEEk) antolatutako hirigintzako ikastaroetan aurreikusitako erakunde edo enpresetan egin beharreko praktikaldia arautu zen.

Lurralde eta Hiri Ikasketetarako Euskal Eskolaren Kontseilu Errektoreak, deialdi honetarako epaimahai gisa eratuta, aurkeztutako eskariak aztertu ditu, eta esleipenaren proposamena egin du. Hori dela eta, LHIEEko Kontseilu Errektoreak, 2014ko irailaren 1ean bildu eta gero, IVAPeko zuzendariari egindako proposamena aztertuta, eta horretarako deialdia dela-eta izapidetutako espedientea ikusita, esleipen-ebazpena ematen da. Horregatik guztiagatik, honako hau

EBAZTEN DUT:

Lehenengo artikulua.– Bilboko XXXVII. Hirigintza Ikastaroan (2013-2014) aurreikusten den erakunde edo enpresetan egin beharreko praktikaldiaren esleipena eta horri dagokion diru-laguntza onartzea, lortutako puntuazio-ordenaren arabera, eta onuradun bakoitza zein erakundetan egongo den zehaztea.

Solé Palleja, Ferra (arkitektoa) Vitoria-Gasteizko udalean.

Ugidos Elguezabal, Estibalitz (arkitektoa) Bilboko udalean.

Saenz De Vicente, Ainize (Zuzenbideko lizentziatua) Bilboko udalean.

Olivares Rodriguez, Iratxe (arkitektoa) Santurtziko udalean.

Yuguero Suso, Estibaliz (arkitektoa) Sopelako udalean.

Del Río Pereda, Aintzane (arkitektoa) Ortuellako udalean.

1.abizena 2.abizena, Izena (Zuzenbideko lizentziatua) Elorrioko udalean.

Urkijo Alijo, Izaskun (arkitektoa) Aguraingo udalean.

Bigarren artikulua.– Donostiako XXXVIII. Hirigintza Ikastaroan (2013-2014) aurreikusten den erakunde edo enpresetan egin beharreko praktikaldiaren esleipena eta horri dagokion diru-laguntza onartzea, lortutako puntuazio-ordenaren arabera, eta onuradun bakoitza zein erakundetan egongo den zehaztea.

Martinez Escudero, Leire (arkitektoa) Ibarrako udalean.

Arriola Irizar, Mirari (Zuzenbideko lizentziatua) Zarauzko udalean.

Etxarri Zubizarreta, Zureya (arkitektoa) Hernaniko udalean.

Castro Alvarez, Alberto (arkitektoa) Vitoria-Gasteizko udalean.

Hirugarren artikulua.– Hurrengo erakundeak ordezko izendatzea, uko egiten den kasuetarako edo beste edozein gorabehera gertatzen denerako, eskatzen den titulazioaren arabera, ikasleen eskaera-kopuru nahikorik ez egoteagatik.

Alegría-Dulantziko udala (Zuzenbideko lizentziatua eskatu zuen).

Vitoria-Gasteizko udala (arkitektoa eskatu zuen).

Zallako udala (arkitektoa eskatu zuen).

Elorrioko Udala (arkitektoa eskatu zuen).

Laugarren artikulua.– Kanpo uztea, eskabidea epez kanpo aurkezteagatik.

Larrrabetzuko Udala (arkitektoa eskatu zuen).

AZKEN XEDAPENETATIK LEHENENGOA

Herri Arduralaritzaren Euskal Erakundeko zuzendariaren ebazpen honen aurka, gora jotzeko errekurtsoa jar daiteke, 4/1999 Legeak aldatutako Herri Administrazioen Araubide Juridikoaren eta Administrazio Prozedura Erkidearen azaroaren 26ko 30/1992 Legearen 114. artikuluan eta hurrengoetan ezarritakoaren arabera. Horretarako, hilabeteko epea izango da, ebazpen hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta biharamunetik hasita. Errekurtsoa ebazpen hau eman duen organoari jar dakioke edota, bestela, Justizia eta Herri Administrazioko sailburuari. Errekurtsoari buruz, berariaz, ebazpenik ematen ez bada, ukatutzat joko da.

AZKEN XEDAPENETATIK BIGARRENA

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta hurrengo egunean sartuko da indarrean ebazpen hau.

Vitoria-Gasteiz, 2014ko irailaren 3a.

Herri Arduralaritzaren Euskal Erakundeko zuzendaria,

MARÍA TERESA IRURETAGOYENA IBARGUREN.


Azterketa dokumentala