164. zk., 2014ko irailaren 1a, astelehena
- Bestelako formatuak:
- PDF (166 KB - 1 orri.)
- EPUB (194 KB)
- Testu elebiduna
Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da
JUSTIZIA ADMINISTRAZIOA
GALIZIAKO AUZITEGI NAGUSIA
3701
EDIKTUA, 2814/12 erregutze-errekurtsoaren ondoriozkoa.
Maria Isabel Freire Corzo, Galiziako Auzitegi Nagusiko Lan-arloko Salako idazkari judiziala naizenak, hau jakinarazten dut:
Gizarte Segurantzako Institutu Nazionalaren, Gizarte Segurantzaren Diruzaintza Orokorraren, Fremap Mutuaren eta Diseño y Confort, S.A.ren aurka, Antonio Jose Marques Da Silvak eskaturik, graduko istripuari buruz bideratu den 2814/12 erregutze-errekurtsoaren prozeduran, ebazpena eman da.
Epaitza: ezetsi egiten dut, Ourenseko 3 zenbakiko Lan arloko Epaitegiak emandako epaiaren aurka, Antonio Jose Marqués Da Silva jaunak jarritako erregutze-errekurtsoa. Gizarte Segurantzako Institutu Nazionalaren, Gizarte Segurantzaren Diruzaintza Orokorraren, Fremap Mutuaren eta Diseño y Confort, S.A.ren aurka, errekurtso-egileak eskatuta bideratutako judizioan eman zen epai hori, zein Salak guztiz baietsi baitu.
Jakinaraz bekie ebazpen hau alderdiei eta Galiziako Justizia Auzitegi Nagusiko Fiskaltzari, eta, adierazi, doktrina batzeko kasazio-errekurtsoa jar daitekeela soilik. Errekurtso hori, idatziz aurkeztu beharrekoa da, Lan arloko Salan, epai hau jakinarazi eta hamar eguneko epean, betiere Lan arloko Jurisdizkioaren Legean xedatutakoarekin bat eginda. Errekurtso-egilea ez badago errekurritzeko gordailua eta kontsignazioa egitetik salbuetsita, honako diru-kopuruak jarri beharko ditu:
– kondenaren zenbatekoa, Sala honek Banco Baneston duen 1552 0000 80 kontu korrontean (errekurtso-zenbakia) (urteko azken bi digitoak).
– 600 euroko gordailua, Sala honen 1552 0000 37 kontu korrontean (errekurtso-zenbakia) (urteko azken bi digitoak).
Eta, horrela erasota gera dadin, EHAAn argitaratzeko, egun helbide ezezaguna duen Diseño y Confort, S.A.ri (azken helbidea: Becolarra kalea 4, 26. pabilioia, Vitoria-Gasteiz) behar bezala jakinarazpena egiteko balio dezan, eta ohartaraziz hurrengo jakinarazpenak auzitegian egingo direla –salbu auto edo epai forma dutenak edo epea jartzekoak direnak–, ediktu hau egin eta izenpetzen dut A Coruñan, bi mila eta hamalauko uztailaren zortzian.
IDAZKARI JUDIZIALA.