Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

159. zk., 2014ko abuztuaren 25a, astelehena


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

BESTELAKO XEDAPENAK

HEZKUNTZA, HIZKUNTZA POLITIKA ETA KULTURA SAILA
3614

EBAZPENA, 2014ko uztailaren 29koa, Kultura, Gazteria eta Kiroletako sailburuordearena, literatura-argitalpenetarako diru-laguntzak emateko Balorazio Batzordeetako kideak izendatzen dituena, eta batzorde horren osaera argitaratzen duena.

Hezkuntza, Hizkuntza Politika eta Kulturako sailburuaren 2014ko maiatzaren 28ko Aginduaren bidez (2014ko maiatzaren 30eko eta 101. zenbakia duen EHAA), literatura-argitalpenetarako diru-laguntzak emateko araubidea ezarri eta deialdia egiten da.

Aipaturiko aginduaren 13. artikuluan xedatzen denez, Balorazio Batzorde batek prestatu eta igorriko dit diru-laguntza horiei buruzko ebazpen-proposamena, eta Kultura, Gazteria eta Kiroletako sailburuordearen ebazpen baten bidez, batzordekideak izendatu eta batzorde horren osaera argitaratuko da.

Horregatik, honako hau

XEDATZEN DUT:

Lehenengoa.– Balorazio Batzordeetako kideak izendatzea eta batzorde horien osaera –ondoren azaltzen dena– argitaratzea:

Euskarazko literatura argitalpenak

Lehendakaria: Clara Montero Tellechea, Kultura Sustatzeko zuzendaria.

Batzordekideak:

– Pedro Unzurrunzaga Schmitz.

– Lourdes Otaegi Imaz.

– Iñaki Markotegi Intxausti.

– Ana Urrestarazu Etxaniz, Euskal Editoreen Elkarteak proposatutakoa.

Gaztelaniazko literatura argitalpenak

Lehendakaria: Clara Montero Tellechea, Kultura Sustatzeko zuzendaria.

Batzordekideak:

– Pedro Unzurrunzaga Schmitz.

– Lourdes Otaegi Imaz.

– Iñaki Markotegi Intxausti.

– Andrés Fernández Seco, Euskadiko Editoreen Gremioak proposatutakoa.

Batzorde bien idazkaria Marta Merino Ortiz de Landaluce, Kultura Sustatzeko Zuzendaritzako teknikaria izango da.

Bigarrena.– Oro har, jende guztiak honen berri izan dezan, Ebazpen hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitara dezaten agintzea, azaroaren 26ko 30/1992 Legearen 29. artikuluan finkatutako ondorioetarako.

Vitoria-Gasteiz, 2014ko uztailaren 29a.

Kultura, Gazteria eta Kiroletako sailburuordea,

JOSÉ ÁNGEL MARÍA MUÑOZ OTAEGI.


Azterketa dokumentala