Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

159. zk., 2014ko abuztuaren 25a, astelehena


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

BESTELAKO XEDAPENAK

HEZKUNTZA, HIZKUNTZA POLITIKA ETA KULTURA SAILA
3613

EBAZPENA, 2014ko uztailaren 29koa, Kultura, Gazteria eta Kiroletako sailburuordearena, Dantza sustatzeko diru-laguntzak emateko Balorazio Batzordearen batzarkideak izendatzen dituena eta bere osaera argitaratzen duena.

Aztertu egin da dantza sustatzeko diru-laguntzak emateko araubidea ezartzen duen Hezkuntza, Hizkuntza politika eta Kulturako sailburuaren 2014ko ekainaren 11ko Agindua.

Agindu horren 10. artikuluan ezartzen denez, halaber, aipaturiko diru-laguntzak emateko Balorazio Batzorde batek ebazpen proposamena egingo du, eta Batzorde horretako kideak izendatzea eta bere osaera argitaratzea Kultura, Gazteria eta Kiroletako sailburuordearen ebazpen bidez emango dira.

Horiek horrela, honako hau

EBAZTEN DUT:

Lehenengoa.– Balorazio Batzordeko kideak izendatzea eta bere osaera argitaratzea. Beraz, Batzordean honako kide hauek izango dira:

Batzordeburua: Clara Montero Telletxea (Kultura Sustatzeko zuzendaria).

Idazkaria: titularra eta ordezkoa, Mikel Etxeberria Agirresarobe eta Imanol Arana Ariz, hurrenez hurren (Hezkuntza, Hizkuntza Politika eta Kultura Saileko teknikariak).

Batzarkideak:

a) Koreografia sorkuntza: Helena Golab; Igor de Quadra Belaustegigoitia; José Agustín Pérez López.

b) Dantza konpainiak sendotzea: Arturo García Fiel; Ana López Asensio; José Agustín Pérez López.

c) Dantza-lanen ekoizpena: Natalia Balseiro Rodriguez; Laura Etxebarria Lus; Ana López Asensio; Fernando Piñeiro Fernández; Ana Remiro Esnoz.

d) Dantza profesionalentzako etengabeko prestakuntza eta laguntza: Mari Carmen Agüero Montoya; Elena Alzaga Bilbatua; Lide Arana Arregui.

Bigarrena.– Honako ebazpen hau Euskal Herriko Agintaritza Aldizkarian argitaratu dadin agintzea, jende guztiak horren berri izan dezan.

Vitoria-Gasteiz, 2014ko uztailaren 29a.

Kultura, Gazteria eta Kiroletako sailburuordea,

JOSÉ ÁNGEL MARÍA MUÑOZ OTAEGI.


Azterketa dokumentala