Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

159. zk., 2014ko abuztuaren 25a, astelehena


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

BESTELAKO XEDAPENAK

EKONOMIAREN GARAPEN ETA LEHIAKORTASUN SAILA
3609

HUTSEN ZUZENKETA, honako agindu honena: «Agindua, 2014ko uztailaren 23koa, Ekonomiaren Garapen eta Lehiakortasuneko sailburuarena, Hiri Merkataritzaren Lankidetza, Dinamizazio eta Lehiakortasuneko zonako estrategiak sustatzera bideratutako laguntzen Hirigune programa arautzen duena».

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria arautzen duen abenduaren 23ko 217/2008 Dekretuaren 18.2.b) artikuluan xedatzen denez, argitaratzeko bidalitako testuan dauden hutsak edo omisioak Jaurlaritzaren Idazkaritzako eta Legebiltzarrarekiko Harremanetarako Zuzendaritzak zuzenduko ditu, baldin eta nabarmenak badira, dokumentuen esanahia aldatzen ez badute, eta nahasbiderik ez sortzeko komeni bada. Zuzenketa egiteko eskaria testua argitaratzeko agindua eman duen organoak egingo du.

Era horretako hutsak aurkitu dira Ekonomiaren Garapen eta Lehiakortasuneko sailburuaren 2014ko uztailaren 23ko Aginduan, zeinaren bidez arautzen baita Hiri Merkataritzaren Lankidetza, Dinamizazio eta Lehiakortasuneko zonako estrategiak sustatzera bideratutako laguntzen Hirigune programa (2014ko abuztuaren 1eko Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria, 145. zk.). Hori dela eta, dagokion zuzenketa egiten da hemen:

2014/3446 (27/12) orrialdean, 11. artikuluan (Eskabideak eta agiriak), 1. paragrafoan,

Honela dio:

«Eskaerak aurkezteko epea 2014ko irailaren 15ean amaituko da.»

Baina honela esan behar du:

«Eskaerak aurkezteko epea 2014ko irailaren 30ean amaituko da.»


Azterketa dokumentala