Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

145. zk., 2014ko abuztuaren 1a, ostirala


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

JUSTIZIA ADMINISTRAZIOA

BILBOKO MERKATARITZA ARLOKO 2 ZENBAKIKO EPAITEGIA
3456

EDIKTUA, 161/13 prozedura arruntaren ondoriozkoa.

Bilboko Merkataritza-arloko 2 zenbakiko Epaitegia (Bizkaia).

Judizioa: 161/13 prozedura arrunta.

Demandatzailea: Uve, S.A.

Abokatua: Enrique De Diego Chóliz.

Prokuradorea: Germán Ors Simon.

Demandatua: Jose Carrascal Cura eta Alfonso Fernandez Ruiz.

Gaia: judizio arrunteko demanda.

Aipatu judizioan, 2014ko apirilaren 30ean epaia eman zen. Epaitza honako hau da:

EPAITZA

1.– Auzi-iheslari deklaratutako Jose Carrascal Cura-ren eta Alfonso Fernández Ruiz-en aurka, epaitegietako Germán Ors Simón prokuradoreak ordezkaturik, Uve, S.A. entitateak aurkeztutako demanda handitzea eta osorik baiestea.

2.– Jose Carrascal Cura etA Alfonso Fernández Ruiz kondenatzea auzi-jartzaileari honako hauek pagatzera solidarioki: hamalau mila hirurehun eta hirurogeita hiru euro eta hirurogeita bost zentimo (14.363,65).

3.– Jose Carrascal Cura etA Alfonso Fernández Ruiz kondenatzea kopuru hau ordaintzera ordaintzera: kondenako zenbatekoari legezko interesa (bi puntutan gehitua) aplikatzetik ateratzen den zenbatekoa, 2013ko otsailaren 18tik zenbatekoa hura osorik ordaindu artekoa.

4.– Alderdi demandatuari ezartzen dizkiot kostuak.

Alfonso Fernandez Ruiz demandatuaren egungo bizilekua ezezaguna denez, aipatutako ebazpena Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian ediktu bidez jakinaraztea erabaki da, Prozedura Zibilaren 1/2000 Legearen 497.2 artikuluan xedatutakoaren arabera.

Ebazpen horren aurka, demandatu auzi-iheslariak apelazio-errekurtsoa aurkez dezake, hogei egun balioduneko epean.

Jakinarazten den ebazpenaren testu osoa eskura du interesdunak, auzitegi honetako bulego judizialean.

Bilbao (Bizkaia), 2014ko uztailaren 4a.

IDAZKARI JUDIZIALA.


Azterketa dokumentala