Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

145. zk., 2014ko abuztuaren 1a, ostirala


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

JUSTIZIA ADMINISTRAZIOA

BILBOKO LEHEN AUZIALDIKO 11 ZENBAKIKO EPAITEGIA
3452

EDIKTUA, 465/14 hitzezko judizioaren ondoriozkoa.

Bilboko Lehen Auzialdiko 11 zenbakiko Epaitegia.

Judizioa: 465/14 hitzezko judizioa.

Demandatzailea: Clinica Bilbao, S.A.

Abokatua: Delgado Ortega Victoriano.

Prokuradorea: Basterreche.

Demandatua: Maria Carmen Gonzalez Diez.

Gaia: diru-zenbateko bat erreklamatzea.

Judizio horretan, epaia eman da 2014-07-03an. Hona hemen epaitza:

Osorik baiesten da Clinica Bilbao, S.A.ren ordezkaritzak María Carmen Gonzalez Diezen aurka aurkeztutako demanda. Beraz, kondenatu egiten da demandatua auzi-jartzaileari 1.072 euro eta ebazpen honen bigarren oinarri juridikoan adierazitako interesak ordaintzera. Demandatuak, halaber, prozesuaren kostuak ordaindu beharko ditu.

Jakinaraz bekie ebazpen hau legeak agindu bezala parteei, beraren aurka errekurtsorik ezin daitekeela aurkeztu adieraziaz.

María Carmen González Díez demandatuaren egungo bizilekua ezezaguna denez, ebazpen hori Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian ediktu bidez jakinaraztea erabaki da, Prozedura Zibileko 1/2000 Legearen 497.2 artikuluan xedatutakoaren arabera (PZLb).

Ebazpen horren aurka, demandatu auzi-iheslariak ezin du errekurtsorik jarri.

Jakinarazten den ebazpenaren testu osoa eskura du interesdunak, auzitegi honetako bulego judizialean.

Bilbao (Bizkaia), 2014ko uztailaren 3a.

IDAZKARI JUDIZIALA.


Azterketa dokumentala