125. zk., 2014ko uztailaren 3a, osteguna
- Bestelako formatuak:
- PDF (177 KB - 1 orri.)
- EPUB (192 KB)
- Testu elebiduna
Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da
IRAGARKIAK
Beste iragarki ofizial batzuk
OSASUN SAILA
2999
IRAGARKIA, Kontsumobide-Kontsumoko Euskal Institutuko zuzendariak 2014ko maiatzaren 26an emandako zehapen-espedientearen irekitze-ebazpena jakinaraztekoa; horren titularra Laura Gomez Garrido da, eta Kontsumitzaile eta Erabiltzaileen Estatutuari buruzko abenduaren 22ko 6/2003 Legearen 50.3.b artikuluan tipifikatutako arau-hauste bat egozten zaio.
Zehapen-espedientearen irekitze-ebazpen hori jakinarazten ahalegindu arren, ezin izan da lortu, eta, beraz, honako iragarki hau argitaratzen da Herri Administrazioen Araubide Juridikoaren eta Administrazio Prozedura Erkidearen azaroaren 26ko 30/1992 Legearen 59.4 eta 61. artikuluetan ezarritakoa betetzeko.
Hori guztia argitaratzen da, interesdunek horren berri jakin dezaten; interesdun bakoitzari zuzenean eta banaka egindako jakinarazpentzat joko da honako hau, ohartarazpen hauek eginda:
Ebazpenaren eduki oso ezagutzeko, interesdunak Osasun Saileko Kontsumobide-Kontsumoko Euskal Institutuan agertu ahal izango dira bost eguneko epean (Errekalde zumardia 39A, Bilbao), eta egoki iritzitako alegazioak aurkeztu ahal izango dituzte agertu eta hamabost eguneko epean.
Bilbao, 2014ko ekainaren 5a.
Kontsumoko zuzendaria,
XABIER ALBERDI LAZCURAIN.