125. zk., 2014ko uztailaren 3a, osteguna
- Bestelako formatuak:
- PDF (213 KB - 2 orri.)
- EPUB (194 KB)
- Testu elebiduna
Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da
IRAGARKIAK
Obra, zerbitzu eta horniduren enkanteak eta lehiaketak
EUSKAL TRENBIDE SAREA
2995
IRAGARKIA, Vitoria-Gasteizko tranbiaren eta Bilboko tranbiaren lorategien eta bide berdearen kontserbazioari buruzko lizitazioari publizitatea emateko.
1.– Erakunde esleitzailea.
a) Erakundea: Euskal Trenbide Sarea erakunde publikoa.
b) Espedientea izapidetzen duen saila: Idazkaritza Nagusia.
c) Telefonoa: 94 657 26 00.
d) Faxa: 94 657 26 01.
2.– Kontratuaren xedea.
a) Kontratu mota: zerbitzuak.
b) Xedearen deskribapena: Gasteizko tranbiaren eta Bilboko tranbiaren lorategien eta bide berdearen kontserbazioa.
c) Burutzapen/entrega tokia: Bilbon eta Gasteizen.
d) Burutzapen/entrega epea: lau (4).
e) Luzapenak: bai. Bat (1) urte, bi alde aurretiazko adostasun bidez.
f) Loterik: ez.
3.– Izapidetzea, prozedura eta esleipen era.
a) Izapidetzea: ohikoa.
b) Prozedura: irekia.
c) Era: eskaintza ekonomiko hoberena, zenbait balorazio irizpideren arabera.
4.– Lizitaziorako gehieneko aurrekontua: milioi bat (1.000.000) euro, BEZik gabe.
5.– Bermeak: pleguaren karatulan ezarritakoak.
6.– Dokumentazioa eta informazioa eskuratzea.
a) Helbidea: Euskal Trenbide Sarea, Idazkaritza Nagusia.
b) Kalea: Done Bikendi kalea, 8, 14. solairua, Albia 1 eraikina, 48001 Bilbao.
c) Telefonoa: 94 657 26 00.
d) Fax: 94 657 26 01.
e) Kontratatzailearen Profilaren helbidea: http://www.ets-rfv.euskadi.net/v86-ets9999/eu/contenidos/informacion/perfil_contratante_ets1/eu_perfil/perfil_contratante_ets_prov.html
f) Dokumentazioa eta informazioa eskuratzeko azken eguna: 2014ko abuztuaren 13a.
g) Lizitazioan parte hartzeko informaziorako sarrera; http://www.contratacion.euskadi.net/w32-1083/eu/v79aWar/comunJSP/v79aInicioBusqueda.do
7.– Kontratistaren betekizun bereziak: baldintza partikularren pleguan eta pleguaren karatulan ezarritakoak.
8.– Eskaintzen aurkezpena.
a) Aurkezpenerako azken eguna: 2014ko abuztuaren 19ko eguerdiko 12:00ak.
b) Aurkeztu beharreko dokumentazioa: baldintza partikularren pleguan zehaztutakoa.
c) Aurkezpenerako lekua: Euskal Trenbide Sarea erakunde publikoa, Done Bikendi kalea, 8, 14. solairua, Albia 1 eraikina, 48001 Bilbao.
d) Lizitatzaileak bere eskaintzari eutsi behar dion epea: 3 hilabete.
e) Aldaketarik onartzen al da: bai.
9.– Bestelako informazioa: baldintza partikularren pleguak, karatula eta preskripzio tekniko partikularren pleguak emandakoa.
10.– Iragarkiaren gastuak: lizitazioaren esleipendunak ordainduko ditu.
Bilbao, 2014ko ekainaren 26a.
Idazkari Nagusia,
AINHOA ELOLA ARANBURU.