Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

125. zk., 2014ko uztailaren 3a, osteguna


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

IRAGARKIAK

Obra, zerbitzu eta horniduren enkanteak eta lehiaketak

OSASUN SAILA
2992

IRAGARKIA, Arabako Osasun-barrutiko (Aiarako bailara izan ezik) eta Otxandio eta Ubide udalerrietako (Bizkaiko Osasun-barrutikoak) pazienteentzako anbulantzia ez-asistentzialetako garraio sanitarioa emateko zerbitzua kontratatzeko dena.

1.– Entitate esleitzailea.

a) Erakundea: Eusko Jaurlaritza. Osasun Saila.

b) Espedientea izapidetzen duen bulegoa: Osasun Sailaren Arabako Lurralde Ordezkaritza. Ordenazio eta Kontratazio Eremua.

c) Espedientearen zenbakia: LP 21/2014 GSP Araba.

2.– Kontratuaren ezaugarriak.

a) Helburua: Arabako Osasun-barrutiko (Aiarako bailara izan ezik) eta Bizkaiko Osasun-barrutiko Otxandioko eta Ubideko udalerrietako pazienteentzako anbulantzia ez-asistentzialetako garraio sanitarioa emateko zerbitzuak.

b) Gauzatzeko lekua: Arabako Osasun-barrutia (Aiarako bailara izan ezik), Bizkaiko Osasun-barrutiko Otxandio eta Ubide udalerriak.

c) Gauzatzeko epea: 2 urte; urtean hiru luzapen egon daitezkeelarik. Lanak hasteko data, gutxi gorabehera: 2014ko urriaren 9a.

d) Loteak: ez.

3.– Izapideak, prozedura eta esleitzeko era.

a) Izapideak: ohikoak.

b) Prozedura: irekia.

c) Esleitzeko era: lehiaketa.

4.– Lizitaziorako oinarrizko aurrekontua.

Guztira: 4.553.690 euro bi urtetan, luzapenak kontuan hartu gabe.

5.– Fidantzak.

a) Behin-behinekoa: ez.

b) Behin betikoa: esleipenaren zenbatekoaren % 5.

6.– Agiriak eta argibideak.

a) Entitatea: Eusko Jaurlaritza, Osasun Saila, Arabako Lurralde Ordezkaritza.

b) Helbidea: Olagibel kalea, 38 (beheko solairua-erregistroa).

c) Herria eta posta-kodea: Vitoria-Gasteiz 01004.

d) Telefonoa: 945 01 71 00.

e) Telefaxa: 945 01 71 01.

f) Web helbidea: www.contratacion.info o www.euskadi.net/contratacion

g) Agiriak eta argibideak jasotzeko azken eguna: eskaintzak aurkezteko azken eguna.

7.– Kontratistaren betebeharrak: klausula administratibo zehatzen pleguan eta karatulan adierazitakoak.

8.– Eskaintzak aurkeztea.

a) Aurkezteko azken eguna: 2014ko uztailaren 18a, 14:00ak arte, HAAJ-APE-aren 38. artikuluaren kalterik gabe, klausula administratibo zehatzen pleguaren 13.3.2 puntua kontuan hartuta.

b) Aurkeztu beharreko agiriak: karatulan, administrazio-klausula zehatzen pleguan eta preskripzio teknikoen pleguan adierazitakoak.

c) Aurkezteko lekua: Osasun Saileko Arabako Lurralde Ordezkaritza, Olagibel kalea 38 (beheko solairua-erregistroa). Vitoria-Gasteiz 01004.

d) Lizitatzaileak zenbat denbora eutsi behar dion bere eskaintzari: bi hilabete, eskaintzak irekitzen direnetik, hamabost egun baliodunetan luzatuta APKTB-ren 152.3 artikuluak aurreikusitako tramiteak jarraituko balira.

e) Aldaerak: ez.

f) Prozedura mugatua izanez gero, eskaintzak aurkezteko deia egingo zaien enpresen kopurua: ez.

9.– Eskaintzen irekiera.

a) «C» kartazalen irekiera:

– Data: uztailaren 21a.

– Ordua: 12:00.

b) «B» kartazalen irekiera:

– Data: uztailaren 30a.

– Ordua: 12:00.

c) Lekua: Osasun Sailaren Arabako Lurralde Ordezkaritza.

10.– Kaudimen betebeharrak: klausula administratibo zehatzen pleguaren karatularen 29. klausulan adierazitakoak.

11.– Esleipen irizpideak: klausula administratibo zehatzen pleguaren karatularen 31. klausulan adierazitakoak.

12.– Bestelako argibideak: ez.

13.– Iragarkiaren gastuak: entitate esleitzaileak ordaindu beharko ditu.

14.– Iragarkia Europar Batasunaren Aldizkari Ofizialera bidali den eguna: ez.

Vitoria-Gasteiz, 2014ko ekainaren 23a.

Kontratazio Mahaiko lehendakaria,

JOSÉ LUIS QUINTAS DÍEZ.


Azterketa dokumentala