125. zk., 2014ko uztailaren 3a, osteguna
- Bestelako formatuak:
- PDF (201 KB - 2 orri.)
- EPUB (194 KB)
- Testu elebiduna
Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da
JUSTIZIA ADMINISTRAZIOA
BILBOKO LEHEN AUZIALDIKO 4 ZENBAKIKO EPAITEGIA
2990
EDIKTUA, gauza komun bat zatitzeko burututako 1411/13 prozedura arruntaren ondoriozkoa.
Bilboko Lehen Auzialdiko 4 zenbakiko Epaitegia.
Judizioa: 1411/13 prozedura arrunta.
Demandatzailea: Jose Maria Garcia Lallana.
Abokatua: Jose Maria Garcia Lallana.
Prokuradorea: Apalategui.
Demandatua: Gonzalo Blanco Higueruelo, General Inmobiliaria Gaston y Asociados S.L., Jose Antonio Sunyer Gonzalez eta Cecilia Delgado Garciaren jaraunspen jasogabea edo jaraunsle ezezagunak.
Gaia: gauza komun bat zatitzea.
Aipatutako judizioan, epaia eman zen 2014-06-09an. Honako hau dio ebazpen horren xedapen-atalak:
125/14 EPAIA
Bilbao, 2014ko ekainaren 6a.
María Inmaculada Verona Rodríguezek, Bilboko Lehen Auzialdiko Epaitegian ordezkapenean dagoen epaileak, ikusi ditu judizio arrunteko 1411/13 autoak, José María García Lallana jaunak –Germán Apalategui Carasa prokuradoreak ordezkatuta eta José Antonio Sunyer Gonzálezek lagunduta– sustatutakoak, auzi-ihesean diren honako hauen guztien aurka: José Antonio Sunyer González, Gonzalo Blanco Higueruelo, General Inmobiliaria Gastón y Asociados, S.L. eta Cecilia Delgado Garcíaren jaraunspen jasogabea edo jaraunsle ezezagunak.
EPAITZA
Osorik baiesten da Germán Apalategui Carasa prokuradoreak José María García Lallanaren izenean eta ordezkaritzan jarritako demanda, auzi-ihesean diren hauen guztien aurkakoa: José Antonio Sunyer González, Gonzalo Blanco Higueruelo, General Inmobiliaria Gastón y Asociados, S.L. eta Cecilia Delgado Garcíaren araunspen jasogabea edo jaraunsle ezezagunak. Horregatik, jarraian adierazten den ondasun higiezinari buruz, honako hau deklaratzen dut: Hiritarra.– Ezkerreko zatia, bosgarren pisuko ganbaretatik gora, etxe bikoitz zatitugabearen gela edo kamarotearen erdia barne. Bilbon dago, la Casilla izeneko gunean, Zugastinovia kaleko 2 zenbakian. Bilboko Jabetza Erregistroa, 8. zenbakia. 1400. liburua. 52. orria. 18047/B finka, bi alderdien jabetzakoa. Interesdunaren eskaera aintzat hartu behar da, eta finka hori, bere zatiezintasuna dela medio, jabekideetako bati esleitu beharko zaio, eta, halakorik ezean, enkante publikoan salduko da, lizitatzaile ezezagunak ere onartzen direla.
Jakinaraz bekie ebazpen hau alderdiei.
Egin bedi ebazpen honen testigantza, batu bekie autoei eta eraman bedi originala epaien liburura.
Cecilia Delgado Garcíaren jaraunspen jasogabearen edo jaraunsle ezezagunen egungo bizilekua ezezaguna denez, aipatutako ebazpena Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian ediktu bidez jakinaraztea erabaki da, Prozedura Zibilaren 1/2000 Legearen 497.2 artikuluan xedatutakoaren arabera (PZLb).
Ebazpen horren aurka, gora jotzeko errekurtsoa aurkez dezake demandatu auzi-iheslariak.
Jakinarazten den ebazpenaren testu osoa auzitegi honetako bulego judizialean dago, interesdunaren eskura.
Bilbao (Bizkaia), 2014ko ekainaren 9a.
IDAZKARI JUDIZIALA.