Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

125. zk., 2014ko uztailaren 3a, osteguna


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

JUSTIZIA ADMINISTRAZIOA

BARAKALDOKO LEHEN AUZIALDIKO 2 ZENBAKIKO EPAITEGIA
2989

EDIKTUA, 1032/12 prozedura arruntaren ondoriozkoa.

JAKINARAZPEN-ZEDULA

Barakaldoko Lehen Auzialdiko 2 zenbakiko Epaitegian (Bizkaia), 1032/12 prozedura arrunta bideratu da, Antonia Mugica Mugicak eta Ernesto Aresti Mugicak eskatuta, Residencial Mamariga, S.L. sozietatearen aurka (gaia: kontratuzko ebazpen bat subsidiarioki egiteko obligazioa). Prozedura horretan epaia eman da; idazpuruak eta epaitzak hau diote:

26/14 EPAIA

Epailea: Amaia del Cid Madariaga.

Lekua: Barakaldo (Bizkaia).

Eguna: bi mila eta hamalauko urtarrilaren hogeita bederatzia.

Alderdi demandatzailea: Antonia Mugica Mugica eta Ernesto Aresti Mugica.

Abokatua.

Prokuradorea: Juan Fernando Setien Garcia.

Alderdi demandatua: Residencial Mamariga, S.L.

Abokatua.

Prokuradorea: Auzi-ihesean.

Judizioaren gaia: kontratuzko ebazpen bat egiteko obligazioa.

EPAITZA

Baietsi egiten dut Juan Setién García prokuradoreak Antonia Múgica Múgica eta Ernesto Aresti Múgicaren izenean eta ordezkaritzan aurkeztutako demanda, Residencial Mamariga, S.L. sozietatearen aurkakoa. Horrenbestez, alderdi demandatua kondenatzen dut demandatzaileen aldeko esleipenari eskritura publikoa egitera, Santurtziko (48980) Mamariga kalea 73, 2.A-an dagoen etxebizitzarena; esleipena egin behar da karga, zama eta errentamendurik izan gabe eta komunitateko zerga eta gastu guztiak ordainduta izanda.

Kostuak demandatuari ezartzen dizkiot, berariaz.

Aurkaratzeko modua: Bizkaiko Probintzia Auzitegian aurkeztutako apelazio-errekurtsoaren bidez (PZLb, 455. artikulua). Errekurtsoa egiteko, idazkia aurkeztu behar da epaitegi honetan, hogei egun balioduneko epean, jakinarazpena egin eta biharamunetik aurrera. Idazki horretan, bestalde, honako hauek adieraziko dira: aurkaratzea zein alegaziotan oinarritzen den, apelatutako ebazpena eta zein erabaki aurkaratzen den (PZLb, 458.2 artikulua).

Errekurtsoa jarri ahal izateko, 50 euroko gordailua eratu beharko da, eta, baldintza hori bete ezean, ez da hura izapidetzea onartuko. Gordailua egiteko, zenbateko hori zainpean jarri beharko da epaitegi honek Banco Santander banketxean duen Gordailuan eta Zainpean jartzeko Kontuan. Ordainagiriaren kontzeptua idazteko hutsunean, «errekurtsoa» dela adierazi beharko da (kodea: 02-Apelazioa). Diru-kopuru hori zainpean utzi izana egiaztatu egin beharko da errekurtsoa aurkeztean (BJLOko 15. xedapen gehigarria).

Errekurtsoa jartzeko, gordailua eratzetik salbuetsita daude aipatutako xedapenaren 5. paragrafoan aipatzen direnak, eta doako laguntza juridikorako eskubidea aitortua dutenak.

Eta epai honen bidez, erabaki, agindu eta sinatzen dut.

Residencial Mamariga, S.L. demandatuari behar bezalako jakinarazpena balio dezan, ematen eta sinatzen dut idazki hau, Barakaldon (Bizkaia), bi mila eta hamalauko otsailaren hamazazpian.

IDAZKARIA.


Azterketa dokumentala