116. zk., 2014ko ekainaren 20a, ostirala
- Bestelako formatuak:
- PDF (176 KB - 2 orri.)
- EPUB (195 KB)
- Testu elebiduna
Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da
AGINTARIAK ETA LANGILERIA
Oposaketak eta lehiaketak
EKONOMIAREN GARAPEN ETA LEHIAKORTASUN SAILA
2726
HUTSEN ZUZENKETA, honako agindu honena: «Agindua, 2014ko ekainaren 5ekoa, Ekonomiaren Garapen eta Lehiakortasuneko sailburuarena, sail honetako lanpostu bat -Merkataritza eta Turismo Sailordetzako goi-kargudunaren idazkaria, 520010 kodea, 103. dotazioa- izendapen askez betetzeko deialdi publikoa iragartzeko dena».
Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria arautzen duen 217/2008 Dekretuaren 18.2.b) artikuluan xedatzen denez, aldizkarian egindako hutsak edo omisioak testua argitaratzeko agindu duten organoek zuzenduko dituzte, baldin eta nabarmenak badira, xedapen, egintza edo iragarkien esanahia aldatzen ez badute eta nahasbiderik ez sortzeko komeni bada. Horretarako, Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian testu osoa edo kasuan kasuko testu-zatia zuzenduta argitaratzeko aginduko dute.
Gisa horretako akatsak atzeman dira Ekonomiaren Garapen eta Lehiakortasuneko sailburuaren 2014ko ekainaren 5eko Aginduan; bertan, iragarri egiten da sail honetako lanpostu bat -Merkataritza eta Turismo Sailordetzako goi-kargudunaren idazkaria, 520010 kodea, 103. dotazioa- izendapen askez betetzeko deialdi publikoa. Agindua 2014ko ekainaren 18ko 114. Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu zen (2014/2683). Beraz, argitaratu egiten da ondoren zuzentzen den arauaren lehenengo paragrafoan aipatzen den eranskina.
ERANSKINA
Lanpostua:
– Izena: goi-kargudunaren idazkaria (520010. kodea, 103. dotazioa).
– Kokapena: Merkataritza eta Turismo Sailordetza.
– Saila: Ekonomiaren Garapena eta Lehiakortasuna.
– Herria: Vitoria-Gasteiz.
– Kidegoak: C1 Administraria / D1 Administrari laguntzailea.
– Destino-osagarriaren maila: 18.
– Berariazko osagarria: VI-A.
– Hizkuntza-eskakizuna: 2.
– Derrigortasun-data: 1994-10-31.
Betebeharrak:
– C1 edo D1 kidegokoa izatea.
– Era berean, beharrezkoa izango da administrarien kidegoan urtebeteko esperientzia, edo, administrari laguntzaile kidegoan, urte biko esperientzia izatea.