112. zk., 2014ko ekainaren 16a, astelehena
- Bestelako formatuak:
- PDF (199 KB - 2 orri.)
- EPUB (193 KB)
- Testu elebiduna
Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da
BESTELAKO XEDAPENAK
OSASUN SAILA
2637
AGINDUA, 2014ko ekainaren 4koa, Osasuneko sailburuarena, Hernaniko farmazia-eskualdean farmazia-bulego bat sortzeko prozedurari hasiera eman zaiola iragartzen duena.
Euskal Autonomia Erkidegoko Ordenazio Farmazeutikoari buruzko ekainaren 17ko 11/1994 Legearen 34.1 artikuluan ezartzen denez, farmazia-bulego berriak irekitzeko deialdia edo, hala bada, deialdi hori bidezko ez dela aditzera ematen duen iragarpena urte bakoitzeko lehen seihilekoan egingo da, biztanleen udal-errolda berrikustetik ateratako datuak izan ondoren.
Bada, datu ofizial horien azterketatik ondorioztatzen da Hernaniko farmazia-eskualdean farmazia-bulego berri bat irekitzea bidezkoa dela.
Horregatik, honako hau
EBAZTEN DUT:
1.– Farmaziak sortu, lekuz aldatu, itxi eta jardunean jartzeko prozedurak arautu zituen ekainaren 27ko 338/1995 Dekretuan xedatutakoarekin bat (otsailaren 3ko 24/2004 Dekretuak aldatu zuen dekretu hori), Hernaniko farmazia-eskualdean farmazia-bulego berri bat irekitzeko deialdia egiten da.
2.– 11/1994 Legearen 13. artikuluan ezarritako irizpideekin bat, iragarritako farmazia-bulegoa Astigarragako udalerrian kokatu beharko da.
3.– Farmazia-bulegoaren titulartasuna lortzeko eskabideak aurkezteko epea, agindu hau Euskal herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta biharamunetik aurrera, hilabetekoa izango da.
4.– Aipatu eskabideak ekainaren 27ko 338/1995 Dekretuaren 2. artikuluan aurreikusitako agiriak erantsita aurkeztu beharko dira, 24/2004 Dekretuak emandako idazkeran.
5.– 4/1999 Legeak aldatutako Herri Administrazioen Araubide Juridikoaren eta Administrazio Prozedura Erkidearen azaroaren 26ko 30/1992 Legearen 38.4 artikuluan ezarritakoez gain, eskabideak honako helbide hauetan aurkeztu ahalko dira:
● Osasun Saila
Donostia kalea, 1
01010 Vitoria-Gasteiz
● Arabako Lurralde Ordezkaritza
Olagibel kalea, 38
01004 Vitoria-Gasteiz
● Gipuzkoako Lurralde Ordezkaritza
Antso Jakitunaren kalea, 35
20010 Donostia-San Sebastián
● Bizkaiko Lurralde Ordezkaritza
Errekalde zumarkalea, 39
48008 Bilbao
Vitoria-Gasteiz, 2014ko ekainaren 4a.
Osasuneko sailburua,
JON DARPON SIERRA.