112. zk., 2014ko ekainaren 16a, astelehena
- Bestelako formatuak:
- PDF (212 KB - 4 orri.)
- EPUB (319 KB)
- Testu elebiduna
Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da
BESTELAKO XEDAPENAK
HEZKUNTZA, HIZKUNTZA POLITIKA ETA KULTURA SAILA
2634
EBAZPENA, 2014ko maiatzaren 28koa, Gazteriako eta Kiroletako zuzendariarena. Honen bidez, jendaurrean jartzen da 2014. urtean zein diru-kopuru eta nori eman zaion, gazteria arloan egitarauak eta jarduerak garatzeko diru-laguntzak emateko araubidea ezartzen duen 2013ko abenduaren 17ko Hezkuntza, Hizkuntza Politika eta Kultura sailburuaren Aginduaren babesean.
Kontuan hartuta Gazteriako eta Kiroletako zuzendariaren ebazpena Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu behar dela, horixe xedatzen du-eta 2013ko abenduaren 17ko Aginduaren 19.2 artikuluak.
Ondorioz, hau
EBAZTEN DUT:
1. artikulua.– Hezkuntza, Hizkuntza Politika eta Kulturako sailburuaren 2013ko abenduaren 17ko Aginduaren babesean ekitaldi honetan onartu diren diru-laguntzen eta onuradunen zerrenda argitaratzea. Lehenengo eranskinean daude jasota.
2. artikulua.– Ebazpen hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratzeko agintzea, denak jakinaren gainean egon daitezen.
Vitoria-Gasteiz, 2014ko maiatzaren 28a.
Gazteriako eta Kiroletako zuzendaria,
JON REDONDO LERTXUNDI.