112. zk., 2014ko ekainaren 16a, astelehena
- Bestelako formatuak:
- PDF (170 KB - 1 orri.)
- EPUB (193 KB)
- Testu elebiduna
Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da
BESTELAKO XEDAPENAK
HEZKUNTZA, HIZKUNTZA POLITIKA ETA KULTURA SAILA
2633
EBAZPENA, 2014ko apirilaren 15ekoa, Eusko Jaurlaritzako Gazteria eta Kirol zuzendariarena, Bolo Jokorako Euskal Federazioaren estatutuetan egindako aldaketak onartu eta EAEko kirol erakundeen erregistroan inskribatzen duena.
Bolo Jokorako Euskal Federazioa EAEko Kirol Erakundeen Erregistroan inskribatu zen 1986ko irailaren 24an, 119. zenbakiarekin. Orain Federazioaren estatutuak berriro erredaktatu dira.
Bolo Jokorako Euskal Federazioak 2014ko urtarrilaren 25ean egindako Ezohizko Batzar Orokorrean bere estatutuak onartzeko erabakia hartu zuen, eta onarpen hori agiri bidez frogatu da.
Aldaketa hori bat dator urtarrilaren 31ko 16/2006 Dekretuan eta Euskadiko Kirolaren ekainaren 11ko 14/1998 Legean xedatutakoarekin.
Ondorioz, nire eskumenak erabiliz, honako hau
EBATZI DUT:
Lehenengoa.– Bolo Jokorako Euskal Federazioaren Estatutuen 1. artikuluaren aldaketa onartu eta EAEko Kirol Erakundeen Erregistroan inskribatzea. Artikulu hori honela idatzita geratzen da:
1. Artikulua.– Bola Jokorako Euskal Federazioa nortasun juridikoa eta jarduteko ahalmena duen irabazi asmorik gabeko erakunde pribatua da. Kirolariak, teknikariak, epaileak, klubak eta kirol elkarteak biltzen ditu Euskal Autonomia Erkidegoan, Bola Joko modalitatea praktikatu, sustatu eta antolatzeko. Kirol modalitatea ondorengo diziplinek osatzen dute: Bola Txiki, Arabako bola jokoa, Amerikako bola jokoa edo Bowlinga, Burgosko bola jokoa, Leongo bola jokoa, Palentziako bola jokoa, Palmako Bola jokoa, Gesaltzako bola jokoa, Calva, Hiru Txirloa, Pasabola, Toka, Hiru Oleko bola jokoa, eta Katxete Bola jokoa.
Bigarrena.– Legez ezarritako epean jakinarazteko agindua ematea.
Hirugarrena.– Ebazpen hau eta bere eranskina Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratzea.
Laugarrena.– Ebazpen honek administrazio-bidea amaitzen du, eta, beraz, beraren aurka aukerako berraztertze errekurtsoa aurkez dakioke Kiroletako zuzendariari, hilabeteko epean, ebazpena jakinarazten den egunaren biharamunetik aurrera. Administrazioarekiko auzi-errekurtsoa ere aurkeztu ahal izango zaio EAEko Auzitegi Nagusiari, jakinarazten den egunetik bi hilabeteko epean.
Vitoria-Gasteiz, 2014ko apirilaren 15a.
Gazteriako eta Kiroletako zuzendaria,
JON REDONDO LERTXUNDI.