112. zk., 2014ko ekainaren 16a, astelehena
- Bestelako formatuak:
- PDF (191 KB - 1 orri.)
- EPUB (196 KB)
- Testu elebiduna
Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da
BESTELAKO XEDAPENAK
HEZKUNTZA, HIZKUNTZA POLITIKA ETA KULTURA SAILA
2630
AGINDUA, 2014ko maiatzaren 26koa, Hezkuntza, Hizkuntza Politika eta Kulturako sailburuarena, Getxo udalerriko (Bizkaia) «Urtiaga» Musika Eskola Pribatuaren jarduerak bertan behera uzteko baimena emateko dena.
Getxo udalerriko «Urtiaga» Musika Eskola Pribatuaren jarduerak bertan behera uzteko baimena eskatuz, eskola horren titularrak hasarazitako espedientea ikusi da.
Espediente horri Bizkaiko Hezkuntzako Lurralde Ordezkaritzak egin dizkio izapideak, indarrean dauden arauek eskatzen dituzten agiriak erantsi zaizkio eta eskumena duten erakundeek egin diote txostena.
Arau hauek ikusi dira: Euskal Autonomia Erkidegoan musika-irakaskuntza espezifikoa, arautu gabea, ematen duten ikastegiak (musika-eskolak) sortzea eta jardunean jartzea arautzen dituen urriaren 27ko 289/1992 Dekretua (1993ko urtarrilaren 4ko EHAA), eta arlo horretan aplikatu beharreko gainerako legeak. Horiek horrela, honako hau
EBAZTEN DUT:
1. artikulua.– Honen jarraian zehazten den musika-eskolari bere jarduerak bertan behera uzteko baimena ematea:
Kode zenbakia: 48016561
Izen espezifikoa: «Urtiaga»
Izen generikoa: Musika Eskola Pribatua
Helbidea: Santa Ana, 15
Udalerria: Getxo
Lurralde Historikoa: Bizkaia
2. artikulua.– Jarduerak eteteko baimenak 2014-2015 ikasturtetik aurrera izango ditu ondorioak, eta une horretan baja eman beharko zaio Ikastetxeen Erregistroan daukan inskripzioari.
3. artikulua.– Ikastetxe hori berriro irekitzea eskatzen bada, nahitaezkoa izango da ikastetxeei baimenak emateari dagokionez indarrean dauden xedapenetan jasotako aginduak betetzea.
AZKEN XEDAPENA
Agindu honen aurka aukerako berraztertzeko errekurtsoa aurkez dakioke Hezkuntza, Hizkuntza Politika eta Kulturako sailburuari, hilabeteko epean, agindua Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta biharamunetik aurrera; bestela, administrazioarekiko auzi-errekurtsoa aurkez daiteke Euskal Autonomia Erkidegoko Auzitegi Nagusian, bi hilabeteko epean, agindua Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera.
Vitoria-Gasteiz, 2014ko maiatzaren 26a.
Hezkuntza, Hizkuntza Politika eta Kulturako sailburua,
CRISTINA URIARTE TOLEDO.