Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

97. zk., 2014ko maiatzaren 26a, astelehena


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

IRAGARKIAK

Pribatuen iragarkiak

INTERBIAK SA
2300

IRAGARKIA, Ermuko Hegoaldeko Saihesbidea -Uretamendi eta Beko Erreka tarteak- eraikitzeko proiektuko obren kalitatea kontrolatzeko zerbitzuei buruzko 020/2014/ARM/AT espedientearen lizitazioa argitara emateko dena.

1.- Erakunde adjudikatzailea.

Bideak-Bizkaiko Bideak, S.A., Bizkaiko Foru Aldundiko kide bakarreko sozietate publikoa.

2.- Kontratuaren xedea.

a) Xedearen azalpena: Ermuko Hegoaldeko Saihesbidea -Uretamendi eta Beko Erreka tarteak- eraikitzeko proiektuko obren kalitatea kontrolatzeko zerbitzuak (Esp.: uruzko 020/2014/ARM/AT).

b) Egiteko tokia: Bizkaia.

c) Egiteko epea: hogeita hamabi (32) hilabete edo kontratu honen iraupenean eragina duen obra-kontratuaren epea.

3.-. Tramitazioa eta adjudikatzeko prozedura.

a) Tramitazioa: arrunta.

b) Prozedura: irekia.

4.- Lizitazioaren aurrekontua.

Lizitazio aurrekontua: 560.694,40 euro.

BEZa, % 21: 117.745,82 euro.

Guztira: 678.440,22 euro.

Balio zenbatetsia (BEZa kenduta): 560.694,40 euro.

5.- Behin-behineko bermea: lizitazioaren aurrekontuaren % 2.

6.- Agiriak eta informazioa jasotzeko.

a) www.interbiak.bizkaia.net

b) Interbiak, S.A.

Kanariar Uharteak, 19, 1.a.

48015-Bilbo.

Telefonoa: 94 405 70 00.

c) Dokumentazioa eta informazioa eskuratzeko azken eguna: eskaintzak aurkezteko azken eguna.

7.- Kontratistaren betekizun bereziak.

a) Sailkapena: ez dute eskatzen.

b) Beste betekizun batzuk: Administrazio Klausula Berezien Pleguen arabera.

8.- Eskaintzak aurkeztea.

Eskaintzak aurkezteko azken epea da 2014ko uztailaren 7ko hamabiak (12:00).

9.-. Iragarkien gastuak: enpresa adjudikaziodunaren kontura izango dira.

Bilbao, 2014ko maiatzaren 16a.

Zuzendari gerentea,

JAVIER OLIVARES LAPATZA-GORTAZAR.


Azterketa dokumentala