97. zk., 2014ko maiatzaren 26a, astelehena
- Bestelako formatuak:
- PDF (164 KB - 1 orri.)
- EPUB (194 KB)
- Testu elebiduna
Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da
IRAGARKIAK
Beste iragarki ofizial batzuk
EKONOMIAREN GARAPEN ETA LEHIAKORTASUN SAILA
2297
IRAGARKIA, Ekonomiaren Garapen eta Lehiakortasun Saileko Gipuzkoako lurralde-ordezkariaren 2014ko apirilaren 4ko Erabakia jakinarazteko dena. Erabaki horren bidez, entzunaldia ematen da, etxe partikular bateko geletan ostatu emateko establezimendu bati baja ematea ebatzi aurretik.
José Manuel Perez de Arrilucea Echarri jaunari erabaki hori jakinarazterik izan ez denez, iragarki hau ematen da argitara.
ERABAKIAREN LABURPENA
Establezimendua erregularizatu ez duenez –198/2013 Dekretuko bigarren xedapen iragankorrarekin bat etorriaz erregularizatu ere–, EAEko Enpresa eta Turismo Establezimenduen Erregistroan baja eman aurretik, entzunaldirako 15 eguneko epea ematen zaio, egoki iritzitako alegazioak aurkez ditzan.
LEGEZKO OHARTARAZPENAK
Aipatu epea igaro eta entzunaldi-izapidea baliatu ez bada, EAEko Turismo Enpresen Erregistroan establezimenduari baja ematea ebatziko da.
Donostia, 2014ko maiatzaren 8a.
Gipuzkoako lurralde-ordezkaria,
JAVIER LÓPEZ LARRINAGA.