Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

97. zk., 2014ko maiatzaren 26a, astelehena


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

IRAGARKIAK

Beste iragarki ofizial batzuk

HERRI ADMINISTRAZIO ETA JUSTIZIA SAILA
2296

IRAGARKIA, Araba, Bizkai eta Gipuzkoako Doako Laguntza Juridikoko Batzordeen zenbait ebazpen jakinarazteko dena.

Ondoren adierazten diren doako laguntza juridikoaren eskatzaileei jakinarazten diet Araba, Bizkai eta Gipuzkoako Doako Laguntza Juridikoko Batzordeek euren eskabideen kontrako edo horiek artxibatzeko ebazpenak eman dituztela.

Herri Administrazioen Araubide Juridikoaren eta Administrazio Prozedura Erkidearen azaroaren 26ko 30/1992 Legearen 59.4 artikuluan xedatutakoa betetzeko, ebazpenak jakinaraztea lortu ez denez, iragarki hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratzea erabaki dut, eskatzaile orok horren berri izan dezan eta guztiek jakinarazpen gisa har dezaten.

Emandako ebazpenak aurkaratzeko, dagokion Doako Laguntza Juridikoko Batzordearen idazkariaren aurrean idazkia aurkeztuko da, jakinarazpen hau egin eta bost eguneko epean, Doako Laguntza Juridikoari buruzko urtarrilaren 10eko 1/1996 Legearen 20. artikuluan ezarritakoarekin bat etorriz.

Horretarako, dagokion Doako Laguntza Juridikoko Batzordearen egoitzan aipatu ebazpenen kopiak jaso ahalko dira.

Vitoria-Gasteiz, 2014ko maiatzaren 15a.

Justiziako zuzendaria,

MANUEL VALÍN LÓPEZ.

(Ikus .PDF)

Azterketa dokumentala