Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

97. zk., 2014ko maiatzaren 26a, astelehena


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

IRAGARKIAK

Obra, zerbitzu eta horniduren enkanteak eta lehiaketak

ENPLEGU ETA GIZARTE POLITIKETAKO SAILA
2294

IRAGARKIA, «Gizarte Zerbitzuen eta Gizarte Ekintzaren Estatistika 2014ko landa-lana gauzatzea» helburu duen administrazio-kontratua esleitzeko dena (A-002/DEPS2014).

1.– Entitate esleitzailea.

a) Erakundea: Eusko Jaurlaritza, Enplegu eta Gizarte Politiketako Saila. Zerbitzu zuzendaria.

b) Espedientea izapidetzen duen bulegoa: Kontratazio Mahaia. Enplegu eta Gizarte Politiketako Sailaren Zerbitzu Zuzendaritza.

c) Espediente-zenbakia: A-002/DEPS2014.

2.– Kontratuaren ezaugarriak.

a) Helburua: iragarki honen idazpuruan zehaztutakoa.

b) Loteak: ez.

c) Gauzatzeko epea: kontratua izenpetzen den egunaren biharamunean hasi eta 2014ko abenduaren 31 arte.

d) Lizitazio-iragarkia noiz argitaratu den: 2014ko otsailaren 6ko Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria, 25. zenbakia.

3.– Izapideak, prozedura eta esleitzeko era.

a) Izapideak: ohikoak.

b) Prozedura: irekia.

c) Esleitzeko era: zenbait esleipen-irizpide daude, SPKLTBn ezarritakoaren arabera, betiere karatula honetan eta administrazio-klausula zehatzen pleguan ezarritakoaren aurka ez badoa.

4.– Lizitaziorako oinarrizko aurrekontua.

Zenbateko garbia: 152.892,56 euro, eta 32.107,44 euro –BEZari dagozkionak–. Guztira, 185.000 euro, 2014. urtean erabiltzekoak.

5.– Esleipena.

a) Eguna: 2014ko apirilaren 8a.

b) Kontratista: Emaiker, S.L.

c) Nazionalitatea: espainiarra.

d) Esleipenaren zenbatekoa: ehun eta berrogeita zortzi mila euro (148.000), BEZik gabe.

Vitoria-Gasteiz, 2014ko maiatzaren 14a.

Zerbitzu zuzendaria,

IÑAKI ARRIZABALAGA ORMAECHEA.


Azterketa dokumentala