97. zk., 2014ko maiatzaren 26a, astelehena
- Bestelako formatuak:
- PDF (188 KB - 3 orri.)
- EPUB (197 KB)
- Testu elebiduna
Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da
JUSTIZIA ADMINISTRAZIOA
BILBOKO LEHEN AUZIALDIKO 5 ZENBAKIKO EPAITEGIA
2290
EDIKTUA, adostasunik gabeko dibortzioari buruz bideratutako 259/12 prozeduraren ondoriozkoa.
JAKINARAZPEN-ZEDULA
Bilboko Lehen Auzialdiko 5 zenbakiko Epaitegian (Bizkaia) adostasunik gabeko dibortziorako bideratutako 259/12 prozeduran epaia eman da. Prozedura hori Fatimetou Mohamed Khedadek eskatuta hasi da, Ahmed Chapad Lehbiben aurka. Honako hauek dira epai horren idazpurua eta epaitza:
28/14 EPAIA
Epailea: Francisco Javier Osa Fernández.
Lekua: Bilbao (Bizkaia).
Eguna: bi mila eta hamalauko urtarrilaren hogeita hirua.
Alderdi demandatzailea: Fatimetou Mohamed Khedad (Enguia Mohamed Khedad Cori izen espainolarekin).
Abokatua: Maria Luisa Valverde Fernandez.
Prokuradorea: Ana Rosa Alvarez Sánchez.
Alderdi demandatua: Ahmed Chapad Lehbib.
Abokatua.
Prokuradorea.
Judizioko gaia: dibortzioa.
EPAITZA
Partez baiesten dut Fatimetou Mohamed Khedadek (Enguia Mohamed Khedad Cori izen espainolarekin) aurkeztutako demanda, auzi ihesean den Ahmed Chapad Lehbiben aurkakoa. Honenbestez, aipatutakoen arteko ezkontzaren dibortzioa agintzen dut, legezko ondorio guztietarako, eta honako behin betiko neurri hauek hartzen ditut:
1.– Amari izendatzen zaio alaba adingabearen zaintza eta jagoletza.
2.– Alanarekiko guraso-ahala biek baliatuko dute, eta konpromisoa hartzen dute alabari eragin diezaioketen erabaki garrantzitsuak adostasunez hartzeko; adostasunik ez bada epaileak erabakiko ditu, salbu eta presa dela-eta beste gurasoari kontsulta egitea ezinezkoa denean, esate baterako: osasunari dagozkion gaiak, ospitaleratzeak, ebakuntza kirurgikoak eta antzekoak; izan ere, halakoetan, erabakiak lehenbailehen hartu behar dira. Kasu horietan, alaba berekin duen gurasoari egokituko zaio erabakia hartzea.
Guraso-ahalaren arloan, guraso bien adostasunarekin hartu beharreko erabakiak dira honako hauek: adingabeak ohiko bizilekua aldatzea, beste udalerri batera, baita atzerrira ere; ikastetxea aukeratzea, eta ikastetxez aldatzea; eskolaz kanpoko ekintzak edo ekintza osagarriak zehaztea; urgentziazkoak izan barik iraupen handikoak diren egintza medikoak, baita arlo psikologikokoak ere; garrantzizko ospakizun erlijiosoak eta sozialak. Jagoletza ez duen gurasoak badu eskubiderik alabak eskolan duen bilakaeraz informazioa jasotzeko eta, halaber, eskolako tutoretza-ekintzetan parte hartzeko, bai eta alabaren osasun-egoeraz eta tratamenduaz informazioa jasotzeko ere.
3.– Bi gurasoek adostutakoaren arabera komunikatuko da edo egongo da aita alaba adingabearekin, eta bien artean akordiorik ez badago, honako araubide hau aplikatuko da:
Posta arrunta, telefono edo bestelako baliabide tekniko bidezko komunikazioa behar bestekoa izango da, betiere ordutegiak, alabaren eskola-eguna eta eskolaz kanpokoa eta haren ohiturak errespetatzen badira.
Gainera, aitak alaba bisitatu ahal izango du Bilbora joanda, amari behar adina denboraz jakinarazten badio, betiere. Alabarekin bi asteburuz egon ahal izango da hilabetean, gaua igarotzera amarenera itzuliko du, 12:00etatik 20:00etara larunbatetan eta igandeetan, Aste Santuko oporren erdietan eta udako oporretako hilabete batez. Orduan ere, ez ditu gauak berarekin igaroko. Adostasunik ezean, amak aukeratuko du urte bikoitietan eta aitak bakoitietan.
4.– Aitak unean-unean dauzkan diru-sarreren % 20 ordaindu behar dio amari –lana, subsidioa, langabezia-saria edo laguntza sozialak direla medio–, adingabeko alabaren mantenu modura. Nolanahi ere, hilero ordaindu beharko duen gutxieneko zenbatekoa 100 eurokoa izango da; aurreratuta eta hil bakoitzaren lehenengo bost egunen barruan ordainduko du, auzi-jartzaileak izendatzen duen kontuan dirua sartuz. Ordaindu beharreko gutxieneko zenbateko hori urtero eguneratu beharko da, Estatistikako Institutu Nazionalak edo hori ordezkatzen duen erakundeak –estatu osorako– argitaratutako KPIaren arabera, oinarritzat justu aurreko hamabi hilabeteak hartuz. Ordainketa egin ezean, dagokion legezko neurriak hartuko dira.
5.– Alaba adingabeen ez-ohiko gastuak erdibana ordainduko dituzte aitak eta amak. Ez-ohiko gastutzat hartzen dira aurreikusten ez direnak eta aldizkakoak ez direnak; hala nola gaixotasun-gastuak, ospitaleratze-gastuak, tratamendu berezien gastuak, odontologia, ortodontzia edo optikako gastuak, edo gizarte-segurantzak edo gurasoek hitzartuta daukaten beste mutualitate edo erakunde batek estaltzen ez dituen gastu farmazeutikoak, baita irakasle edo tutoreek gomendatzen dituzten laguntza- edo errefortzu-eskolen gastuak ere.
Beste gurasoari kontsulta egin ezin zaion urgentziazko kasuetan izan ezik, gainerakoetan, guraso bakoitzak besteari jakinarazi beharko dizkio adingabeko alabek dituzten aparteko premiak, eta premia horiei erantzun beharra dagoela adierazi; horretarako, kasuan kasuko agiriak helaraziko dizkio batak besteari (gastuaren zenbatekoari buruzko aurrekontua edo informazioa). Hamabost eguneko epean bete gurasoaren erantzunik ez badago, gastua onartuta dagoela ulertuko da.
Behar bezala jasota geratzeko moduan egingo dira halako jakinarazpenak.
Prozedura hau izapidetzerakoan sortutako prozesu-kostuak ez zaizkio inori ezartzen.
Aurkaratzeko modua: Bizkaiko Probintzia Auzitegian aurkeztutako apelazio-errekurtsoaren bidez (PZLb, 455. artikulua). Errekurtsoa egiteko, idazkia aurkeztu behar da epaitegi honetan, hogei egun balioduneko epean, jakinarazpena egin eta biharamunetik aurrera. Idazki horretan, bestalde, honako hauek adieraziko dira: aurkaratzea zein alegaziotan oinarritzen den, apelatutako ebazpena eta zein erabaki aurkaratzen den (PZLb, 458.2 artikulua).
Errekurtsoa jarri ahal izateko, 50 euroko gordailua eratu beharko da, eta, baldintza hori bete ezean, ez da hura izapidetzea onartuko. Gordailua egiteko, zenbateko hori zainpean jarri beharko da epaitegi honek Banco Santander banketxean duen Gordailuan eta Zainpean jartzeko Kontuan. Kontuaren zenbakia hauxe da: 4709. Ordainagiriaren kontzeptua idazteko hutsunean, «errekurtsoa» dela adierazi beharko da (kodea: 02-Apelazioa). Diru-kopuru hori zainpean utzi izana egiaztatu egin beharko da errekurtsoa aurkeztean (BJLOko 15. xedapen gehigarria).
Errekurtsoa jartzeko, gordailua eratzetik salbuetsita daude aipatutako xedapenaren 5. paragrafoan aipatzen direnak, eta doako laguntza juridikorako eskubidea aitortua dutenak.
Eta epai honen bidez, erabaki, agindu eta sinatzen dut.
Ahmed Chapad Lehbib demandatuari behar bezalako jakinarazpena balio dezan, ematen eta sinatzen dut idazki hau, Bilbon (Bizkaia), bi mila eta hamalauko maiatzaren seian.
IDAZKARIA.