97. zk., 2014ko maiatzaren 26a, astelehena
- Bestelako formatuak:
- PDF (168 KB - 1 orri.)
- EPUB (195 KB)
- Testu elebiduna
Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da
BESTELAKO XEDAPENAK
HEZKUNTZA, HIZKUNTZA POLITIKA ETA KULTURA SAILA
2289
EBAZPENA, 2014ko apirilaren 30ekoa, Kultura, Gazteria eta Kiroletako sailburuordearena, antzerkiko profesionalak prestatzeko egitarau eta jarduerei diru-laguntzak emateko balorazio batzordearen batzarkideak izendatzen dituena eta batzordearen osaera argitaratzen duena.
Ikusi da Hezkuntza, Hizkuntza Politika eta Kulturako sailburuaren 2014ko martxoaren 7ko Agindua, hots, antzerkiko profesionalak prestatzeko egitarau eta jarduerei diru-laguntzak emateko modua garatzen duena.
Kontuan izan da 204ko martxoaren 7ko Aginduaren 11. artikuluak aipaturiko diru-laguntzak emateko balorazio batzorde bat osatuko dela eta batzorde horren batzarkideak izendatzea Kultura, Gazteria eta Kiroletako sailburuordearen ebazpen bidez egingo dela.
Horiek horrela, honako hau
EBAZTEN DUT:
Lehenengoa.– Balorazio batzordearen batzarkideak izendatzea eta batzorde horren osaera argitaratzea. Beraz, batzordeak honako kide hauek izango ditu:
Lehendakaria: Clara Montero Tellechea (Kultura Sustatzeko zuzendaria).
Batzarkideak:
– Miren Jule Azurza Gerrika-Etxebarria anderea (Eusko Jaurlaritzako Hezkuntza Sailburuordetza).
– José Luis Ibarzabal Egibar jauna (Eusko Jaurlaritzako Kultura, Gazteria eta Kirol Sailburuordetza)
Idazkaria: Arturo García Fiel jauna (Kultura Saileko teknikaria).
Bigarrena.– Honako Ebazpen hau Euskal Herriko Agintaritza Aldizkarian argitaratu dadila agintzea, jende guztiak horren berri izan dezan.
Vitoria-Gasteiz, 2014ko apirilaren 30a.
Kultura, Gazteria eta Kiroletako sailburuordea,
JOSE ANGEL MARIA MUÑOZ OTAEGI.