97. zk., 2014ko maiatzaren 26a, astelehena
- Bestelako formatuak:
- PDF (188 KB - 3 orri.)
- EPUB (201 KB)
- Testu elebiduna
Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da
BESTELAKO XEDAPENAK
HEZKUNTZA, HIZKUNTZA POLITIKA ETA KULTURA SAILA
2288
EBAZPENA, 2014ko apirilaren 23koa, Kudeaketa Ekonomikoaren zuzendariarena, Ogasun eta Finantzetako sailburuari eskuordetzekoa Arabako eta Bizkaiko Probintzietako Artxibo Historikoetara sartzeko kontrol-zerbitzuaren eta zerbitzu osagarrien kontratazioa, 2014ko maiatzaren 7tik 2015eko maiatzaren 6ra (2016ko maiatza arte luzagarria).
Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazioaren kontratazio araubidea onartzeko ekainaren 5eko 136/1996 Dekretuaren V. kapituluaren eta lehenengo xedapen gehigarriaren arabera, eta Ogasun eta Finantza Sailaren egitura organikoa eta funtzionala ezartzen dituen apirilaren 9ko 172/2013 Dekretuaren 12.d) artikuluaren arabera, Baliabide Orokorren Zuzendaritzari dagokio kudeaketa zentralizatuko eraikinetako kontratazioa egitea, hain zuzen ere, Baliabide Orokorren Zuzendaritzari emandako eta erabilpen orokorrekoak diren material edo zerbitzuena.
Era berean, 172/2013 Dekretuaren 12.a) artikuluak erosketa zentralizatuko ondasun eta zerbitzuen kontrataziorako prozeduren garapen-proposamena egiteko aukera ere ematen dio zuzendaritza horri.
Gaur egun, uste da segurtasun-zerbitzuen zentralizazioa dela era hoberena bai kudeaketa hobetzeko bai gastu publikoa arrazionalizatzeko.
Goraxeago aipatutako 136/1996 Dekretuaren 19. artikuluak ahalbidetzen du Baliabide Orokorren Zuzendaritzaren eskumenak kudeaketa zentralizatukoak ez diren eraikinetara ere zabaltzea. Eskumen horren zabaltzea hitzarmen bidez, administrazio-klausula zehatzen pleguetan aurreikuspen berariazkoak ezarriz, edo Herri Administrazioen Araubide Juridikoaren eta Administrazio Prozedura Erkidearen Legean jasotako formulen bidez gauzatuko da.
Lehen aipatutako eremuan, segurtasun-zerbitzuak era zentralizatuan kontratatzeko bide edo formula egokia da azaroaren 26ko 30/1992 Legearen (Herri Administrazioaren Araubide Juridikoaren eta Administrazio Prozedura Erkidearena) 13.1 artikuluan eskumenak eskuordetzan emateko aurreikusten dena, eta honako hau xedatzen du:
«1.– Herri-administrazioetako organoek beste organo batzuei beren eskumenak eskuordetzan eman diezazkiekete, baldin eta organo horiek administrazio berekoak badira, nahiz eta bata bestearen mendekoak ez izan, edo administrazio horiei lotuta edo administrazio horien mendean dauden zuzenbide publikoko erakundeetakoak badira».
Horregatik, 172/2013 Dekretuaren 3.2.f) artikuluak Ogasun eta Finantzetako sailburuari emandako kontratazioaren arloko eskumenak betez, eta aintzat hartuta, Hezkuntza, Hizkuntza Politika eta Kultura Sailaren egitura organikoa eta funtzionala ezartzen dituen apirilaren 9ko 193/2013 Dekretuan xedatutakoaren arabera, Kudeaketa Ekonomikoaren zuzendariari dagokiola, bere titularraren bidez, kontratazio-organoak ematen dizkion gaitasunez baliatzea, hau
EBAZTEN DUT:
I.– Ogasun eta Finantzetako sailburuari ematea Arabako eta Bizkaiko Probintzietako Artxibo Historikoetara sartzeko kontrol-zerbitzua eta zerbitzu osagarriak kontratatzeko eskumena, 2014ko maiatzaren 7tik 2015eko maiatzaren 6ra (2016ko maiatzaren 7a arte luzagarria).
Haren esku utzitako eskumena Sektore Publikoko Kontratuen Legearen Testu Bategina onartzen duen irailaren 14ko 3/2011 LEDn aurreikusitako eta kontratuari aplikagarriak zaizkion honako gai hauek ere bideratzeko bada:
– Kontratua prestatzea (II. liburukia).
– Kontratua esleitzea (III. liburukia, I. titulua, I. kapitulua).
– Administrazioaren eskumenak, aldaketa, iraungitzea, lagapena eta azpikontratazioa, IV. liburukiko I. tituluko I. kapituluan izaera orokorrarekin aurreikusten direnak, eta hornidura-kontratuetarako, IV. liburukiko II. tituluko IV. kapituluan izaera partikularrekin aurreikusten direnak.
– Kontratua formalizatzea (III. liburukia, I. titulua, I. kapitulua).
II.– Eskuordetzaileak izango du kontratazio organoari dagozkion gainerako eskumenak eta, bereziki, emandako zerbitzuak gauzatzeari oniritzia emateko eta zerbitzuak ordaintzeko agindua emateko ahalmena.
III.– Eskuordetze hau sinatu eta biharamunean sartuko da indarrean.
Vitoria-Gasteiz, 2014ko apirilaren 23a.
Kudeaketa Ekonomikoaren zuzendaria,
AMAIA JAUREGIBERRI GOENAGA.
I. ERANSKINA
Segurtasun-zerbitzua behar duten zentroak, sailak, ordezkaritzak eta abar.