Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

97. zk., 2014ko maiatzaren 26a, astelehena


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

BESTELAKO XEDAPENAK

HERRI ADMINISTRAZIO ETA JUSTIZIA SAILA
ENPLEGU ETA GIZARTE POLITIKETAKO SAILA
OSASUN SAILA
2285

76/2014 DEKRETUA, maiatzaren 13koa, ŤAspanovas Bizkaiať Bizkaiko Haur Minbizidunen Gurasoen elkartea herri-onurakotzat aitortzeko dena.

Euskadiko Elkarteei buruzko ekainaren 22ko 7/2007 Legearen 42. artikuluak dioenez, Euskal Autonomia Erkidegoko Elkarteen Erregistro Orokorrean inskribatuta dauden elkarteak herri-onurakotzat aitortu ahal izango dira, baldin eta elkarteok, beren jardueren bitartez, interes orokorra edo guztien ongia lortzen laguntzen badute, eta, horretarako, eskuzabaltasun-, altruismo-, elkartasun- eta aniztasun-balioak nabarmen bultzatzen badituzte.

Lege horren babesean, ŤAspanovas Bizkaiať Bizkaiko Haur Minbizidunen Gurasoen elkarteak aitormen hori eman dakiola eskatu du, bere ustez herri-onurakoa dela aitortzea merezi duelako, minbizia duten adingabeen eta euren familia-nukleoaren inguruan egiten dituen jarduerengatik.

Eskabidea egiten duen elkartea 1989ko apirilaren 18an eratu zen, eta Justiziako sailburuordearen 1989ko maiatzaren 30eko Ebazpenaz inskribatu zen.

Euskal Autonomia Erkidegoko Elkarteen Erregistro Orokorrean inskribatuta dago (erregistro-zenbakia: AS/B/01535/1989).

Elkarteak batik bat Bizkaiko Lurralde Historikoaren eremuan garatzen du bere jarduera.

ŤAspanovas Bizkaiať Bizkaiko Haur Minbizidunen Gurasoen elkarteak, eratu zenez geroztik, bere helburua lortzeko beharrezkoak diren jarduera guztiak egiten ditu. Hauxe da elkartearen helburu nagusia: adingabeen eta euren gurasoen egoera medikoa, psikologikoa eta asistentziala hobetzen laguntzea, eta duten garapen afektiboa eta hezkuntzazkoa euren egoera berezira ahalik eta gehien egokitzeko lan egitea. Halaber, euren bizi-kalitatea hobetzeko jarduerak burutzen ditu, eta gaixotasun horren eta dituen tratamenduen ezagutza hobea izaten laguntzen du.

Gizarteak benetan interes orokorrekotzat jotzen ditu jarduera horiek guztiak.

7/2007 Legearen 45.2 artikuluan agindutakoarekin bat etorriz, herri-onurako aitorpena Jaurlaritzaren Kontseiluak erabakitako dekretu baten bidez egingo da. Dekretu-proposamena kasuan kasuko sailek –gaiaren arabera– eta, betiere, justiziaren arloan eskuduna den sailak egingo dute, eta azken sail horrek izapidetuko ditu bai prozedura, bai bertan sor daitezkeen auzi guztiak. Agindu hori betez, dagokion espedientea instruitu da, eta, ondoren, sailei eta instituzioei eskatu zaizkien txostenak erantsi zaizkio espedienteari. Txosten horietan, ŤAspanovas Bizkaiať Bizkaiko Haur Minbizidunen Gurasoen elkartea herri-onurakoa dela aitortzearen alde agertzen dira bai sailak, bai instituzioak.

Ondorioz, Herri Administrazio eta Justiziako sailburuak, Enplegu eta Gizarte Politiketako sailburuak eta Osasuneko sailburuak proposaturik, entitate eta erakunde interesdunek aurkeztutako txostenak ikusita, eta Jaurlaritzaren Kontseiluak 2014ko maiatzaren 13an egindako bilkuran aztertu eta onartu ondoren, hauxe

XEDATZEN DUT:

Artikulu bakarra.– ŤAspanovas Bizkaiať Bizkaiko Haur Minbizidunen Gurasoen elkartea, Euskal Autonomia Erkidegoko Elkarteen Erregistro Orokorrean AS/B/01535/1989 zenbakiarekin inskribatuta dagoena, herri-onurakoa dela aitortzea, bere jardueraren bidez interes orokorraren alde egiten duela uste baita.

Horrekin batera, aitorpen horri dagozkion eskubideak aitortzen zaizkio, hain zuzen ere, Euskadiko Elkarteei buruzko ekainaren 22ko 7/2007 Legeko 43. artikuluan jasota daudenak.

Vitoria-Gasteizen, 2014ko maiatzaren 13an.

Lehendakaria,

IŃIGO URKULLU RENTERIA.

Herri Administrazio eta Justiziako sailburua,

JOSU IŃAKI ERCORECA GERVASIO.

Enplegu eta Gizarte Politiketako sailburua,

JUAN MARÍA ABURTO RIQUE.

Osasuneko sailburua,

JON DARPÓN SIERRA.


Azterketa dokumentala