97. zk., 2014ko maiatzaren 26a, astelehena
- Bestelako formatuak:
- PDF (165 KB - 1 orri.)
- EPUB (193 KB)
- Testu elebiduna
Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da
AGINTARIAK ETA LANGILERIA
Oposaketak eta lehiaketak
HERRI ADMINISTRAZIO ETA JUSTIZIA SAILA
2279
HUTSEN ZUZENKETA, honako ebazpen honena: «Ebazpena, 2014ko maiatzaren 14koa, Toki Administrazioekiko Harremanetarako eta Administrazio Erregistroetako zuzendariarena. Ebazpen honen bidez, batera argitaratzen dira 2014. urterako lehiaketa arrunterako deialdiak, Euskal Autonomia Erkidegoko gaikuntza nazionala duten toki administrazioko funtzionarioentzat gordeta dauden lanpostuak betetzekoak».
Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria arautzen duen abenduaren 23ko 217/2008 Dekretuaren 18.2.b) artikuluan xedatzen denez, argitaratzeko bidalitako testuan dauden hutsak edo omisioak Jaurlaritzaren Idazkaritzako eta Legebiltzarrarekiko Harremanetarako Zuzendaritzak zuzenduko ditu, baldin eta nabarmenak badira, dokumentuen esanahia aldatzen ez badute, eta nahasbiderik ez sortzeko komeni bada. Zuzenketa egiteko eskaria, testua argitaratzeko agindua eman duen organoak egingo du.
Zenbait akats aurkitu dira Toki Administrazioekiko Harremanetarako eta Administrazio Erregistroetako zuzendariaren 2014ko maiatzaren 14ko Ebazpenean (ebazpen horren bidez, batera argitaratzen dira 2014. urterako lehiaketa arrunterako deialdiak, Euskal Autonomia Erkidegoko gaikuntza nazionala duten toki administrazioko funtzionarioentzat gordeta dauden lanpostuak betetzekoak). Ebazpen hori 2014ko maiatzaren 20ko Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu zen, 93. Zenbakian. Hori dela-eta, dagokion zuzenketa egiten da hemen.
2014/2181 (6/2) orrialdean, euskarazko bertsioan, hau esaten den lekuan:
«b) Gipuzkoako Lurralde Historikoa: Foru Administrazioko eta Funtzio Publikoko Departamentuko foru diputatuaren 2014ko apirilaren 28ko Foru Agindua, gaikuntza nazionala duten Toki Administrazioko funtzionarioentzat gordetako lanpostu hutsak betetzeko lehiaketa arruntetarako deialdia egitekoa (GAO 81. zk., 2014ko maiatzaren 22koa)».
Honela esan behar du:
«b) Gipuzkoako Lurralde Historikoa: Foru Administrazioko eta Funtzio Publikoko Departamentuko foru diputatuaren 2014ko apirilaren 28ko Foru Agindua, gaikuntza nazionala duten Toki Administrazioko funtzionarioentzat gordetako lanpostu hutsak betetzeko lehiaketa arruntetarako deialdia egitekoa (GAO 81. zk., 2014ko maiatzaren 2koa)».