97. zk., 2014ko maiatzaren 26a, astelehena
- Bestelako formatuak:
- PDF (165 KB - 1 orri.)
- EPUB (194 KB)
- Testu elebiduna
Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da
XEDAPEN OROKORRAK
SEGURTASUN SAILA
2278
HUTSEN ZUZENKETA, honako agindu honena: «Agindua, 2013ko ekainaren 14koa, Segurtasuneko sailburuarena, Euskadiko Babes Zibileko boluntarioen toki-erakundeetako kideak egiaztatzeari buruzkoa».
Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria arautzen duen 217/2008 Dekretuak 18.2.b) artikuluan xedatzen duenez, argitaratzeko bidalitako testuan egindako hutsak edo omisioak Jaurlaritzaren Idazkaritzako eta Legebiltzarrarekiko Harremanetarako Zuzendaritzak zuzenduko ditu, baldin eta nabarmenak badira, dokumentuen esanahia aldatzen ez badute, eta nahasbiderik ez sortzeko komeni bada. Zuzenketa egiteko eskaria testua argitaratzeko agindua eman duen organoak egingo du.
Euskadiko Babes Zibileko boluntarioen toki-erakundeetako kideak egiaztatzeari buruzko Segurtasuneko sailburuaren 2013ko ekainaren 14ko Agindua 2013ko uztailaren 4ko Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu zen (127. zk.), eta gisa horretako hutsak atzeman direnez, zuzendu egiten dira:
2013/3037 (4/2)orrialdean,
3.c artikuluan, euskarazko bertsioan,
Honako hau dioenean:
«Aurrealdea: Pantone 421 gris koloreko hondoaren gainean...»
Honako hau esan behar du:
«Aurrealdea: goiko aldean Pantone 659C urdina izango den hondoaren gainean, eta beherantz degradatuz eta Pantone 7541C zuriz bukatuz...»
3.d artikuluan, euskarazko bertsioan, 2013/3037 (4/2)orrialdean,
Honakoa dioenean:
«Atzealdea: Pantone 421 gris koloreko hondoaren gainean...»
Honako hau esan behar du:
«Atzealdea: goiko aldean Pantone 659C urdina izango den hondoaren gainean, eta beherantz degradatuz eta Pantone 7541C zuriz bukatuz...».