Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

97. zk., 2014ko maiatzaren 26a, astelehena


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

XEDAPEN OROKORRAK

EKONOMIAREN GARAPEN ETA LEHIAKORTASUN SAILA
2277

HUTSEN ZUZENKETA, honako agindu honena: «Agindua, 2014ko maiatzaren 7koa, Garapen Ekonomikoa eta Lehiakortasuneko sailburuarena, Euskal Turismo Sariak arautzen dituena».

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria arautzen duen abenduaren 23ko 217/2008 Dekretuaren 18.2.b) artikuluan xedatzen denez, argitaratzeko bidalitako testuan dauden hutsak edo omisioak Jaurlaritzaren Idazkaritzako eta Legebiltzarrarekiko Harremanetarako Zuzendaritzak zuzenduko ditu, baldin eta nabarmenak badira, dokumentuen esanahia aldatzen ez badute, eta nahasbiderik ez sortzeko komeni bada. Zuzenketa egiteko eskaria, testua argitaratzeko agindua eman duen organoak egingo du.

Gisa horretako akatsak atzeman dira Garapen Ekonomikoa eta Lehiakortasuneko sailburuaren 2014ko maiatzaren 7ko Aginduan, Euskal Turismo Sariak arautzen dituena (2014ko maiatzaren 14ko EHAA, 89. zk.). Beraz, zuzendu egiten dira:

2014/2103 (4/2) orrialdean, euskarazko bertsioan, honako hau dio:

«4. artikulua.– Prozeduraren hasiera.

Agindu honetan araututako Sariak urtean behin egingo diren deialdien bitartez iragarriko dira eta publizitatearen, lehiaren eta objektibotasunaren printzipioei jarraituz emango dira. Deialdia Merkataritzako zuzendariaren Ebazpen bidez egingo da, eta Ebazpen horretan eskabideak aurkezteko epea eta tokiak zehaztuko dira».

Baina hau esan behar du:

«4. artikulua.– Prozeduraren hasiera.

Agindu honetan araututako Sariak urtean behin egingo diren deialdien bitartez iragarriko dira eta publizitatearen, lehiaren eta objektibotasunaren printzipioei jarraituz emango dira. Deialdia Merkataritza eta Turismoko sailburuordearen ebazpen bidez egingo da, eta ebazpen horretan eskabideak aurkezteko epea eta tokiak zehaztuko dira».


Azterketa dokumentala