Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

92. zk., 2014ko maiatzaren 19a, astelehena


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

IRAGARKIAK

Beste iragarki ofizial batzuk

URAREN EUSKAL AGENTZIA
2177

IRAGARKIA, Corporación de Prácticos del Puerto y Ría de Bilbao enpresak Santurtziko (Bizkaia) bere instalazioen urak lehorretik itsasora isurtzeko aurkeztu duen baimen-eskariaren espedientea jendaurrean jartzekoa.

Espedientearen kodea: 6-11/V/B.

Eskatzailea: Corporación de Prácticos del Puerto y Ría de Bilbao, S.L.

Jarduera: itsasoko eta barnealdeko bestelako bide nabigagarrietako garraioarekin lotutako bestelako jarduerak.

Jardueraren kokapena: A3 kaiaren izkina, Bilboko Portua, 48980, Santurtzi (Bizkaia).

Ingurune hartzailea:

1. isurketa: Nerbioiko estuario.

Isurketa gunea (UTM koordenatuak(ETRS89)):

1. isurketa: X = 495.011; Y = 4.799.718; EREMU = 30.

Isurketa mota eta bolumena: jariatze-urak.

1. isurketa: 9,4 m3/urtean.

Hori guztia orok jakin dezan ematen da argitara, iragarkia Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta biharamunetik aurrera kontatzen hasita hogei (20) egun naturaleko epean, hala ezartzen baitu abuztuaren 29ko 196/1997 Dekretuaren (irailaren 23kko EHAA) 16.3 artikuluak, eskatutako baimenak kalteak eragiten dizkietela irizten dutenek erreklamazioak aurkez ditzaten, Mendebaldeko Kantauriar Arroen bulego honetan (Uribitarte kalea, 10, 48001 Bilbao). Bertan, espedientea agerian izango da nahi duenak azter dezan.

Bilbao, 2014ko maiatzaren 6a.

Jabari Publikoaren Kudeaketarako zuzendaria.

JOSU PEREA ARANDIA.


Azterketa dokumentala