92. zk., 2014ko maiatzaren 19a, astelehena
- Bestelako formatuak:
- PDF (161 KB - 1 orri.)
- EPUB (193 KB)
- Testu elebiduna
Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da
IRAGARKIAK
Beste iragarki ofizial batzuk
HEZKUNTZA, HIZKUNTZA POLITIKA ETA KULTURA SAILA
2176
IRAGARKIA, beka baten itzultzeko prozedura ebazten duen Unibertsitateetako zuzendariaren 2014ko otsailaren 3ko Ebazpena jakinarazten duena.
Hezkuntza, Hizkuntza Politika eta Kultura Sailarekin zerikusirik ez duten arrazoiengatik ezin izan zaio idazki honen idazpuruan agertzen den 2014ko otsailaren 3ko Ebazpena Joberson Miranda jaunari jakinarazi, eta, horregatik, iragarki hau argitara emanez jakitera ematen da, Herri Administrazioen Araubide Juridikoaren eta Administrazio Prozedura Erkidearen azaroaren 26ko 30/1992 legeak 59.5. artikuluan xedatutakoaren arabera. Horiek horrela, iragarki honen bidez dei egiten zaio Joberson Miranda jaunari edo haren ordezkariari hamabost eguneko gehieneko epean, argitara eman eta hurrengo egunetik hasita, Eusko Jaurlaritzako Unibertsitate Zuzendaritzan ager dadin, 08:30etik 14:00etara, Vitoria-Gasteizko Donostia kaleko 1.ean, ebazpenaren testu osoa jasotzeko.
Eta, Joberson Miranda jaunari jakinaraztearen ondorioetarako, hau ematen da.
Vitoria-Gasteiz, 2014ko maiatzaren 6a.
Unibertsitateetako zuzendaria,
FRANCISCO JAVIER ALONSO ALDAMA.