92. zk., 2014ko maiatzaren 19a, astelehena
- Bestelako formatuak:
- PDF (177 KB - 1 orri.)
- EPUB (206 KB)
- Testu elebiduna
Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da
IRAGARKIAK
Beste iragarki ofizial batzuk
EKONOMIAREN GARAPEN ETA LEHIAKORTASUN SAILA
2174
IRAGARKIA, Honen bidez, behean zehaztutako zehapen-espedienteetan Ekonomiaren Garapen eta Lehiakortasun Saileko Arrantza eta Akuikulturako zuzendariak emandako erabakiak jakinarazten dira, Itsas arrantzari buruzko martxoaren 13ko 6/1998 Legean ezarritakoa hausteari dagozkionak.
Ebazpen horiek jakinaraztea lortu ez denez, iragarki hau argitaratzen da, betiere Herri Administrazioen Araubide Juridikoaren eta Administrazio Prozedura Erkidearen azaroaren 26ko 30/1992 Legearen 59.5. eta 61. artikuluetan xedatutakoa betetzeko. Ebazpen horietan ez da amaitzen administrazio-bidea, eta, beren aurka, interesdunek gora jotzeko errekurtsoa aurkez diezaiokete Nekazaritzako, Arrantzako eta Elikagai Politikako sailburuordeari, hilabeteko epean, iragarki hau argitaratu eta hurrengo egunetik hara.
Ebazpen horien jakinarazpena hilaren 1etik 15era egiten bada, jakinarazpen-egunean hasi eta hurrengo hilaren 5ean amaituko da ordaintzeko epea; azken hori jaieguna izanez gero, hurrengo egun baliodunean. Aitzitik, jakinarazpena hilaren 16tik hilaren azken eguna bitartean egiten bada, jakinarazpen-egunean hasi eta hurrengo hilaren 20an amaituko da epea; azken hori jaieguna izanez gero, hurrengo egun baliodunean.
Diru-sarrera egiten denean, titularraren izena, zehapen-espedientearen zenbakia eta «arrantza-zehapena» kontzeptua adierazi beharko dira, honako banketxean eta kontu-korronte honetan:
Banco Bilbao Vizcaya Argentaria.
Eusko Jaurlaritzaren Diruzaintza Nagusia.
K/K zk.: 01825685070000226271.
Zehapena, borondatezko epean ordaintzen ez bada, premiamendu bidez ordainaraziko da interesdunaren ondaretik, hala xedatzen baita azaroaren 26ko 30/1992 Legearen 97.1 artikuluan.
(Ikus .PDF)
Vitoria-Gasteiz, 2014ko apirilaren 10a.
Arrantza eta Akuikulturako zuzendaria,
LEANDRO AZCUE MUGICA.