92. zk., 2014ko maiatzaren 19a, astelehena
- Bestelako formatuak:
- PDF (174 KB - 1 orri.)
- EPUB (194 KB)
- Testu elebiduna
Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da
BESTELAKO XEDAPENAK
SEGURTASUN SAILA
2167
EBAZPENA, 2014ko maiatzaren 8koa, Polizia eta Larrialdietako Euskal Akademiako zuzendariarena, Vitoria-Gasteizko Administrazioarekiko Auzien 3 zenbakiko Epaitegiak bideratu duen administrazioarekiko auzi-errekurtsoan (83/2014-B prozedura laburtua) interesdun izan litezkeenei deitzeko dena.
Goian azaldutako administrazioarekiko auzi-errekurtsoa (83/2014-B prozedura laburtua) 2013ko irailaren 25eko Ebazpenaren kontra jarritako berraztertzeko errekurtsoari buruzkoa da. Ebazpen horren bitartez, Ertzaintzaren oinarrizko eskalako eta ikuskapen eskalako karrerako funtzionarioentzat Brigada Mugikorrean espezializatzeko ikastaroetan sartzeko hautaketa prozedurara onartutakoen eta baztertutakoen behin-behineko zerrenda behin betiko egin zen (uztailaren 19ko EHAA, 138. zk.). Vitoria-Gasteizko Administrazioarekiko Auzien 3 zenbakiko Epaitegiak espedientea bidaltzeko eskatuta, Administrazioarekiko Auzien Jurisdikzioa arautzen duen uztailaren 13ko 29/1998 Legearen 49.1 artikuluan aurreikusitakoarekin bat etorriz, aipatutako prozeduran interesdun izan litezkeenei dei egiten zaie, Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian ebazpen hau argitaratu eta hurrengo egunetik hasita bederatzi eguneko epearen barruan ager daitezen prozeduran; eta hala, egoki baderitzote, euren legezko interesen alde egin ahal dezaten.
Arkauti, 2014ko maiatzaren 8a.
Polizia eta Larrialdietako Euskal Akademiako zuzendari nagusia,
MALENTXO ARRUABARRENA JULIÁN.