92. zk., 2014ko maiatzaren 19a, astelehena
- Bestelako formatuak:
- PDF (209 KB - 3 orri.)
- EPUB (195 KB)
- Testu elebiduna
Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da
BESTELAKO XEDAPENAK
ENPLEGU ETA GIZARTE POLITIKETAKO SAILA
2165
EBAZPENA, 2014ko maiatzaren 16koa, Lanbide-Euskal Enplegu Zerbitzuko zuzendari nagusiarena, enplegua sustatzeko tokiko ekintzetarako diru-laguntzen deialdiaren aldaketa argitaratzekoa.
Lanbide Euskal Enplegu Zerbitzuko Administrazio Kontseiluak, 2014ko maiatzaren 15eko bileran hartutako Erabakiaren bitartez, enplegua sustatzeko tokiko ekintzetarako laguntzen deialdiaren aldaketa onartu du, eta, maiatzaren 22ko 82/2012 Dekretuaren bitartez onartutako Lanbideren Estatutuen 10.2 artikuluaren p) idatzi-zatian xedatutakoarekin bat etorriz, erakunde autonomo horren zuzendari nagusiari dagokio deialdi hori argitaratzea.
Horregatik guztiagatik, honako hau
EBAZTEN DUT:
Lehenengoa.– Enplegua sustatzeko tokiko ekintzetarako laguntzen deialdiaren aldaketa argitaratzea, Lanbide Euskal Enplegu Zerbitzuko Administrazio Kontseiluak, 2014ko maiatzaren 15eko bileran hartutako erabakiaren bitartez onartu eta gero. Ebazpen honen eranskinean dator aldaketa.
Bigarrena.– Jakinaraztea laguntzen deialdiaren aldaketa onartzen duen Lanbide Euskal Enplegu Zerbitzuko Administrazio Kontseiluaren erabakiak ondorioak izango dituela ebazpen hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta biharamunetik aurrera.
Hirugarrena.– Deialdiaren aldaketa onartzen duen Lanbide-Euskal Enplegu Zerbitzuko Administrazio Kontseiluaren Erabakiaren aurka, berraztertze-errekurtsoa aurkeztu ahal izango zaio organo horri berari, hilabeteko epean, ebazpen hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera; edo administrazioarekiko auzi-errekurtsoa aurkeztu ahal izango da zuzenean Gasteizko Administrazioarekiko Auzietako Epaitegian, bi hilabeteko epean, ebazpena aldizkari horretan argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera.
Vitoria-Gasteiz, 2014ko maiatzaren 16a.
Lanbide-Euskal Enplegu Zerbitzuko zuzendari nagusia,
ADOLFO ALUSTIZA FERNÁNDEZ.
ERANSKINA
ENPLEGUA SUSTATZEKO TOKIKO EKINTZETARAKO LAGUNTZEN DEIALDIAREN ALDAKETA
Lanbide Euskal Enplegu Zerbitzuko Administrazio Kontseiluak, 2013ko urriaren 8ko batzarrean hartutako Erabakiaren bidez, enplegua sustatzeko tokiko ekintzetarako diru-laguntzen deialdia onartu zen, eta 2013ko urriaren 18an argitaratu zen EHAAn.
Deialdiaren helburua Euskal Autonomia Erkidegoko tokiko erakundeei laguntzak ematea da, lurraldearen garapen sozioekonomikoa bultzatzeko eta modernizatzeko balioko duten enplegua sustatzeko proiektuak martxan jar daitezen, Enplegua Sustatzeko Programak 2013-2016 aldirako ezarrita dauzkan enplegurako tokiko ekintza-planen helburuarekin bat etorriz.
Deialdiaren 2.1.d) artikuluan adierazten denez, enplegurako tokiko proiektuak deialdia argitaratu eta 2014ko irailaren 30a bitartean gauzatu behar dira.
2013ko ekitaldian, oraindik deialdia ebatzi ez izanak atzerapena eragin du proiektuak benetan abian jartzeko garaian, eta, azkenean, ezinezkoa da jarritako epean gauzatzea. Hortaz, diruz lagunduko diren ekintzak behar bezala garatuko direla ziurtatzeko, beharrezkoa ikusten dugu proiektuak betetzeko epea aldatzea, eta 2015eko maiatzaren 31 arte luzatzea, eta gastu hau ordaintzeko kreditua banatuta ematea, 2014 eta 2015 urteen artean.
Horregatik, Lanbide-Euskal Enplegu Zerbitzuko zuzendari nagusiak egindako proposamena kontuan hartuta, erakunde autonomo horretako administrazio-kontseiluak, 2014ko maiatzaren 15ean egindako batzarrean, enplegua sustatzeko tokiko ekintzetarako laguntzen deialdiaren aldaketa onartu zuen. Hona hemen zertan datzan aldaketa:
Lehenengo artikulua.– Enplegua sustatzeko tokiko ekintzetarako laguntzen deialdiaren 2. artikuluaren 1. paragrafoaren d) atala aldatu da; aurrerantzean, honela egongo da idatzita:
«Deialdi hau EHAAn argitaratu eta 2015eko maiatzaren 31 bitartean gauzatu behar dira proiektuak; hala ere, lehenago hasteko aukera izango dute Toki Ekintzailetzarako Laguntzek, hau da, deialdi honek diruz lagun ditzakeen 2. motako ekintzek. Artikulu honetako 2. puntuak arautzen ditu mota horretako ekintzak, eta haien xedea da enpresa-proiektuak finkatzeko aholkularitza ematea».
Bigarrengo artikulua.– Enplegua sustatzeko tokiko ekintzetarako laguntzen deialdiaren 2. artikuluaren 2. paragrafoaren a) atala (2. Mota) aldatu da; aurrerantzean, honela egongo da idatzita:
«a) Bideragarritasun-analisia egiteko aholkularitza, Enpresa Plana egitekoa eta hura eratu eta martxan jartzekoa, baldin eta enpresak 2015eko maiatzaren 31 baino lehen hartzen badu alta Jarduera Ekonomikoen gaineko Zergan».
Hirugarrengo artikulua.– Enplegua sustatzeko tokiko ekintzetarako laguntzen deialdiaren 3. artikuluaren 1. paragrafoa aldatu da; aurrerantzean, honela egongo da idatzita:
«1.– Deialdi honek arautzen dituen laguntzak finantzatzeko baliabide ekonomikoen zenbatekoa 20.000.000 eurokoa da, Lanbide-Euskal Enplegu Zerbitzuaren aurrekontuaren baitan. Horietatik, 2014. urteko aurrekontu arruntean sartuko dira 16.000.000 euro, eta 2015erako konpromiso-aurrekontuan sartuko dira 4.000.000 euro.
Emango diren laguntzen bolumen osoak ez du adierazitako diru-zenbateko hori gaindituko edo hari egindako gehikuntzek zehazten duten diru-zenbatekoa, baldin eta aurrekontuari aldaketaren bat egiten bazaio indarreko legediak araututako moduan. Azken kasu hori ematen bada, publizitatea eman beharko zaio gehikuntza horri, Lanbide-Euskal Enplegu Zerbitzuko zuzendari nagusiak emandako ebazpen bidez».