Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

92. zk., 2014ko maiatzaren 19a, astelehena


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

BESTELAKO XEDAPENAK

EKONOMIAREN GARAPEN ETA LEHIAKORTASUN SAILA
2162

EBAZPENA, 2013ko otsailaren 12koa, Arrantza eta Akuikulturako zuzendariarena, zeinaren bidez argitaratu egiten baita Euskal Autonomia Erkidegoko arrantza sektorearentzako 2012ko ekitaldirako laguntzen deialdia egin zuen Ingurumen, Lurralde Plangintza, Nekazaritza eta Arrantzako sailburuaren 2011ko abenduaren 21eko Aginduaren babespean 2012ko ekitaldian emandako diru-laguntzen onuradunen zerrenda.

Euskal Autonomia Erkidegoko arrantza sektorearentzako laguntzen 2012ko deialdia egin zuen Ingurumen, Lurralde Plangintza, Nekazaritza eta Arrantzako sailburuaren 2011ko abenduaren 21eko Aginduan ezarritakoarekin bat etorrita, laguntzak modu ordenatuan esleituko zaizkie agindu honetan xedatutakoa betetzen duten eskatzaileei, espedientea osorik bete den unearen arabera eta lehiaketaren teknikara jo gabe. Nolanahi ere, kontuan izango dira hautatutako irizpide objektiboak aplikatzean lortutako ehunekoak, laguntza-motaren arabera.

Aipatutako aginduan xedaturikoa betez, eta bakoitzari bere ebazpena banan-banan jakinarazi behar bazaio ere, Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratuko da agindu horren babesean emandako laguntzen onuradunen zerrenda.

Horregatik guztiagatik, zera

EBAZTEN DUT:

Lehenengoa.– Euskal Autonomia Erkidegoko arrantza sektorearentzako laguntzen 2012ko deialdia egin zuen Ingurumen, Lurralde Plangintza, Nekazaritza eta Arrantzako sailburuaren 2011ko abenduaren 21eko Aginduaren bidez deitutako laguntzen onuradunen zerrenda argitaratzea, denek horren berri izan dezaten (zerrenda eranskinean dago).

Bigarrena.– Ebazpen honen aurka, interesdunek gora jotzeko errekurtsoa jarri ahalko diote Ekonomiaren Garapen eta Lehiakortasuneko sailburuari. Horretarako, hilabeteko epea egongo da, ebazpen hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta biharamunetik hasita.

Vitoria-Gasteiz, 2013ko otsailaren 12a.

Arrantza eta Akuikulturako zuzendaria,

LEANDRO AZCUE MUGICA.

(Ikus .PDF)

Azterketa dokumentala