Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

92. zk., 2014ko maiatzaren 19a, astelehena


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

AGINTARIAK ETA LANGILERIA

Oposaketak eta lehiaketak

HERRI ADMINISTRAZIO ETA JUSTIZIA SAILA
2160

AGINDUA, 2014ko apirilaren 29koa, Herri Administrazio eta Justiziako sailburuarena, Justizia Administrazioaren Prozesu eta Administrazio Kudeaketako eta Prozesu eta Administrazio Izapidetzako eta Laguntza Judizialeko Kidegoetako eta Eskaletako funtzionarioen artean lekualdatze-lehiaketarako deialdia egiten duena, lanpostu hutsak betetzeko.

Justizia Administrazioaren Prozesu eta Administrazio Kudeaketako eta Prozesu eta Administrazio Izapidetzako eta Laguntza Judizialeko Kidego edo Eskaletako lanpostu generikoetan lanpostu hutsak daudenez gero, Euskal Autonomia Erkidegoan dauden Justizia Administrazioko Organo Judizialetan, Fiskaltzetan eta Zerbitzuetan, eta lanpostu huts horiek aurrekontua hornituta dutela, eta zerbitzuaren premiak kontuan hartuta, lanpostu horiek betetzea egokitzat jotzen denez gero, deialdia egingo da lekualdatze-lehiaketaren bitartez, uztailaren 1eko 6/1985 Lege Organikoa –Botere Judizialarena– aldatzen duen abenduaren 23ko 19/2003 Legearen VIII. tituluan, eta 43. artikuluan eta ondorengoetan, eta Justizia Administrazioaren zerbitzupeko Funtzionario berriak hartzeari, Funtzionario horien Lanpostuak Hornitzeari eta Lanbide Sustapenari buruzko Xedapen Indargabetzaile Bakarrean –abenduaren 7ko 1451/2005 Errege Dekretuak onartu zuen– ezarritakoaren arabera.

Horregatik guztiagatik, sail honek erabaki du lekualdatze-lehiaketa deitzea I. eranskinean biltzen diren lanpostuak betetzeko, betiere honako oinarri hauen arabera:

Lehenengoa.– Eskaintzen diren lanpostuak.

1.– Lehiaketan parte hartzen duten funtzionarioek I. eranskinean bilduta dauden plazen artetik edozein eskatu ahal izango dute, betiere eskabideak aurkezteko amaiera-datan eskatzen diren baldintza orokorrak biltzen badituzte eta deialdiari buruzko behin betiko ebazpena ematen den arte guztiei eusten badiete, administratiboa barne, destinoko herriagatiko mugarik ezarri gabe.

2.– Plantilla organikoan hutsik dauden plazak organo judizialaren hurrenkera-zenbakiarekin identifikatuko dira. Organo judizial baten hurrenkera-zenbakia bakarrik eskatzen bada, ulertuko da organo horretan hurrenkera-zenbaki horretan argitaratu diren Kidegoko lanpostu huts guztiak eskatzen direla eta baita sor daitezkeen erresulta guztiak, argitaratu diren kasu horietan.

Bulego Judizial Berrian hutsik dauden plazak, ordea, lanpostu- eta dotazio-zenbakiarekin identifikatuko dira. Hori dela eta, eskarian adierazi beharko da zer plaza eskatu nahi diren.

3.– Lehiaketa honen ebazpenaren ondorioz hutsik geratzen diren plazak ere eskatu ahal izango dituzte. Lanpostu horiek erresulta-kontzeptupean gehituko zaizkie eskaintzen diren lanpostu hutsei, eta hutsak eta erresultak aldian batzuk eta aldian besteak tartekaturik eska daitezke, salbu eta behin-behinean atxikitako funtzionario titularrenak badira; amortizatu nahi badira, plantilla organikoa aldatzeko proiekturen bat dagoelako, efektiboen berratxikipena edo birrordenazioa dagoelako edo Organo judizial bati atxikitutako dotazio funtzionario titular batez edo gehiagoz beteta dagoelako edo Kidegoaren lanpostuei dagokien erresulta bakar bat ere iragartzen ez den lantoki bateko langileak berriz antolatu behar direlako. Plaza bati behin-behinean atxikita egonik, lekualdatze-lehiaketa honetan behin betiko lanpostua lortzen dutenek ere ez dute sortuko erresultarik. Tartekatutik eskatu ahal izango dira lanpostu hutsak eta erresultak.

Plantilla organikoaren plazen kasuan, erresulta izan daitezkeen bezala iragarriko diren lanpostuak bakarrik ere deialdiaren hurrenkera-zenbakiaren arabera identifikatuko dira. Organo judizial bateko lanpostu bat eskatze hutsarekin ulertuko da organo horretan dauden kidego bereko lanpostu huts guztiak eskatzen direla, baita sortu litezkeen erresultak ere, adierazitako lehentasun-hurrenkeraren arabera.

Bulego Judizial Berriko plazen kasuan, ordea, erresulta horiek lanpostu- eta dotazio-zenbakiarekin identifikatuko dira. Hori dela eta, eskarian adierazi beharko da zer plaza eskatu nahi diren.

Egon litezkeen eskatzaileek deialdiaren ebazpenaren ondorioz sortutako erresultak eskatzeko aitortzen zaien eskubidea gauzatu ahal izateko, Agindu hau argitaratzen denetik aurrera, eta eskabideak aurkezteko epeak irauten duen bitartean, web-orrian (www.justizia.net), Justiziako Langileen Atarian eta Arabako, Bizkaiko eta Gipuzkoako EATetako iragarki-tauletan jarriko da Justizia Administrazioko organo judizialen, fiskalen eta zerbitzuen –deitu diren organoen izaera bera dutenak eta eska daitezkeenak– zerrenda, organo horien hurrenkera-zenbakia adierazita.

Parte hartzen duten funtzionarioek ziurtatu beharko dute haien eskabideetan zehazten dituzten hurrenkera-zenbakiak bat datozela lehiaketa honetarakoa argitaratu direnekin –I. eranskinean jasotakoak zein lehiaketaren ondorioz sortzen direnak–, beste lehiaketa batzuetan erabili diren kodeak erabili ez daitezen.

4.– Hainbat lanpostutan azaltzen diren EAI siglek esan nahi dute organo judizial horiek bateragarri egingo dituztela arlo penalari eta zibilari dagozkien eginkizunak eta indarkeriaren aurkako indarkeriari buruzko gaia, 2005eko ekainaren 22ko Kontseilu Orokorraren Osoko Bilkuraren –Botere Judizialarena– akordioaren arabera (2005-06-28ko BOE). Izena eta ATP zutabeetan agertzen diren gainerako siglek honako hau esan nahi dute: AV (biktimentzako laguntza); CP (presondegia); DE (dedikazio berezia); GU (zaintzak); HE (ordutegi berezia); ML (legezko medikuntza).

5.– Urtero eta erresulten arabera egiten den lehiaketa horretan, plaza hutsak eta erresultak batuta, eskatu ahal izango den organo judizialen gehienezko kopuruak ezin izango du hurrenkeraren araberako 200 zenbakia gainditu; nolanahi ere, ulertuko da hurrenkeraren zenbaki bakoitzak argitaratutako lanpostu hutsak eta erresultak (baldin badaude) biltzen dituela, plantilla organikoaren eta dotazio zehatz baten kasuan, Bulego Judizial Berriaren kasuan. Akordioaren muga hori ezarri da, abenduaren 7ko 1451/2005 Errege Dekretuaren 42. artikuluak ahalbidetzen dion eskubideari jarraikiz, deialdia arintzeko; izan ere, funtzionario askok parte hartuko du, eta hiru Kidegori edo Eskalari eragiten dien deialdi orokorra da, betiere Justizia Ministerioak eta bitarteko pertsonalen eta materialen eskumenen lekualdatzea jaso duten Autonomia Erkidegoak sinatutako Esparru Akordioan ezarritakoaren arabera.

6.– Ez da onartuko inolako aldaketarik ez egindako destinoen eskaeran ez lehiaketan parte hartzeari uko egitea, behin eta eskaerak aurkezteko epea igaro eta gero. Ez da onartuko, halaber, lehiaketa behin-behinean edo behin betiko ebatzi eta gero, lortutako destinoari uko egitea, arrazoia edozein dela ere, ezta lehiakideak eskaeran hurrenkera-ordena betetzerakoan akatsik eginez gero ere. Beraz, lehiaketan parte hartzen duten funtzionarioek ziurtatu beharko dute eskatzen dituzten deialdiko hurrenkera-zenbakiak bat datozela zehazki eskainitako organo judizialen izenekin.

7.– Salbuespen gisa, lanpostu huts edo erresulta gisa iragarritako plaza batzuk kendu ahal izango dira, hori egitera behartzen duen zirkunstantziaren bat gertatzen bada.

Bigarrena.– Parte hartzeko eskakizunak eta baldintzak.

1.– Lehiaketa honetan parte hartu ahal izango dute, eta Justizia Administrazioaren Prozesu eta Administrazio Kudeaketako eta Prozesu eta Administrazio Izapidetzako Kidegoetako edo Eskaletako organo judizialetako lanpostu hutsak eskatu ahal izango dituzte Kidego edo Eskala horietako funtzionarioek (edozein izanik ere funtzionario horien administrazio-egoera), honako hauek izan ezik: aurreko lehiaketa batzuetan destinoa lortu zutenek, eta eman zitzaien destinoa oraindik hartu ez dutenek, irmo etenda daudenek (eteteak irauten duen bitartean) eta nahitaezko lekualdatzearekin zigortuek, zigorra ezarri zitzaien herri bereko destinoa lortzeko, hutsegitea larria edo oso larria izan den kontuan hartuta, hurrenez hurren urte bat edo hiru igaro arte; kasu horretan, abenduaren 7ko 1451/2005 Errege Dekretuaren 43.2.c artikuluan aurreikusitakoaren arabera zenbatuko dira epeak.

Zerbitzu aktiboan diren langileek egoera horri eutsi beharko diote harik eta lehiaketa behin betiko ebatzi arte, eta zerbitzu berezietan edo familiakoak zaintzeko borondatezko eszedentzian direnak, erreserbatutako lanpostu itzultzen badira, ez dira baztertuko lehiaketan parte hartzetik. Gorago zehaztutako egoeretatik edozeinen diren funtzionarioak –lehiaketa ebazteko prozesuan zehar– honako egoeretara pasatzen badiraa: sektore publikoan zerbitzuak egiteagatiko borondatezko eszedentzia; interes partikularrengatiko eszedentzia edo familia batzeagatiko borondatezko eszedentzia; lehiaketan parte hartzetik kanpo geratuko dira.

Ordezko idazkari lanetan aritzeagatik borondatezko eszedentzian dagoen funtzionarioak lehiaketan parte hartzen badu berriro sartzeko eskatuz, eta lehiaketa-aldian, behin-behinean atxikitzen bazaio Kudeaketa Kidegoari, ez da ulertuko bere administrazio-egoera aldatzen denik lehenengo oinarriaren 1. puntuan aurreikusitako ondorioetarako. Administrazio-egoera aldatzeagatik ez litzateke salbuetsiko, orobat, behin-behinean Kudeaketa Kidegoari atxikitako funtzionarioa, ordezko idazkari lanetan aritzeagatik borondatezko eszedentzian egon dena, baldin eta, eskariak aurkezteko epea bukaturik, berriro ordezko idazkari izendatzen badute.

2.– Kudeaketa, Izapidetzea eta Laguntza Kidego edo Eskaletako funtzionarioek honako kasu hauetan bakarrik hartu ahal izango dute parte lanean ari diren kide edo eskalan: eskariak aurkezteko epea amaitzen denean bi urteko epea igaro bada funtzionarioak behin betiko azken destinoa (orain hortik ari da parte hartzen) lortu zuen lekualdatze-lehiaketarako deialdia egin zuen ebazpena eman zenetik, edo funtzionario berrien kasuan, behin betiko destinoa eman zion ebazpenetik hasita. Urteen zenbaketarako dagokion ebazpenak eman ziren urte naturala hartuko da lehenengo urtetzat, edozein izanik ere ebazpenak eman ziren data, eta bigarren urtea hurrengo urte naturala izango da (abenduaren 7ko 1451/2005 Errege Dekretuaren 46.1 artikulua).

3.– Behin-behineko atxikipenaren bidez zerbitzu aktibora berriro sartu diren funtzionarioak (abenduaren 7ko 145/2005 Errege Dekretuaren 68.c artikulua), indarreko araudiaren arabera lehiaketetan nahitaez parte hartu behar dutenek, ez dute bete beharko oinarri honetako 2. idatzi-zatian aurreikusitako denbora-muga. Funtzionario horiek atxikita dauden probintziako kidegoari edo eskalari dagozkion palza guztiak, lanpostu hutsak zein lehiaketaren ondorioz sortu litezkeenak, eskatu beharko dituzte. Behin-behineko atxikipenaren ondoren deitutako lehenengo lehiaketan parte hartzen ez badute, norberaren intereseko borondatezko eszedentzia-egoerara igaroko dira. Adskripzioko probintzian lanpostuak izanik, lanpostu guztiak ez baditu eskatzen edo beste probintzia bateko lanpostuak eskatzen baditu, eta destinorik lortzen ez badu, transferitutako autonomia erkidegoko organo eskudunak edo atxikita dagoen esparruko ministerioaren organo eskudunak behin betiko esleituko dio plaza bat, behin-behinean atxikita dagoen probintzian eta, halakorik ezean, Autonomia Erkidegoaren esparruan.

Behin betiko destinoa lortzen ez badute eta behin-behinean betetzen duten lanpostua betetzen bada, probintzia horretan edo lehiaketarako lanpostu hutsak elkartu diren lurralde-eremu berean dagoen edozein bulego judizialetan edo destinoko lantokian dagoen lanpostu huts bati atxikiko zaizkie behin-behinean. Hurrengo lehiaketan behin betiko destinoa lortzen ez badute, lehiaketa horretan edozein lurralde esparrutan hutsik geratzen diren lanpostuetako edozein atxikiko zaie behin-behinean (abenduaren 7ko 1451/2005 Errege Dekretuaren 69. artikulua). Bere eskaerarekin batera aurkeztuko beharko dute F1R dokumentuaren fotokopia, hau da, une horretan bere funtzioak egiten ari diren lanpostuan behin-behinean atxikitzen zituena.

4.– Botere Judizialaren uztailaren 1eko 6/1985 Lege Organikoa (sektore publikoan jarduteagatik emandako eszedentzia) eta hura aldatzen duen abenduaren 23ko 19/2003 Lege Organikoaren 506.d artikulua ezarritako nahitaezko eszedentzia-egoeretan dauden funtzionarioek lehiaketan parte hartu ahal izango dute, inolako denbora-mugarik gabe, egoera horretan dauden kidegoan berriz lanean jarduteko.

Botere Judizialaren uztailaren 1eko 6/1985 Lege Organikoa (familia biltzeko eta norberaren intereseko eszedentzia) aldatzen duen abenduaren 23ko 19/2003 Lege Organikoaren 506. artikuluaren e eta f hizkietan ezarritako nahitaezko eszedentzia-egoeretan dauden funtzionarioek lehiaketan parte hartu ahal izango dute soilik, eskabideak aurkezteko epea amaitutakoan gutxienez bi urte igaro badira adierazitako egoerarako baimena eman ziotenetik.

5.– Senitartekoak zaintzeko eszedentzia-egoeran dauden funtzionarioek, abenduaren 23ko 19/2003 Legearen 509. artikuluan ezarritakoaren babesean, abenduaren 7ko 1451/2005 Errege Dekretuaren 46.1 artikuluan ezarritako bi urteak igaro badira soilik parte hartu ahal izango dute lehiaketan.

6.– Behin-behinean atxikita dauden behin betiko gabetuek (abenduaren 7ko 1451/2005 Errege Dekretuaren 68.e artikulua) lehiaketa honetan parte hartu beharko dute behin betiko lanpostua eskuratzeko. Lehiaketa horretan parte hartzen ez badute, edo eskatutako lanpostua lortzen ez badute, gainerako lehiakideei eman ez zaizkien lanpostuetako bat emango zaie, hala badagokio, betiere langile horiek atxikita dauden lurralde-eremuan.

7.– Behin-behinean atxikita dauden Prozesu eta Administrazio Kudeaketa Kidegoko funtzionarioek -nahiz eta eskariak aurkezteko epean egin atxikipena, ordezko idazkari kargua utziagatik lehentasun-eskubidea izango dute atxikita dauden udalerrian lanpostu orokorrak betetzeko orduan, hala ezarrita baitago abenduaren 7ko 1451/2005 EDaren 70.3 artikuluan. Lehentasun hori ez dute galduko, berriro ordezko idazkari izendatzen badute ere, eskariak aurkezteko epea bukatu ondoren; betiere, eskabideak aurkezteko epea amaiturik, berriro ere ordezko idazkari izendatutakoan.. Ezin badituzte lanpostu horiek bete, beste funtzionario batzuek ere lanpostu horiek lehentasunezko eskabidez betetzeko aukera dutelako, behin-behineko atxikipen-egoeran jarraituko dute, harik eta ondorengo lehiaketetan parte hartu izanaren ondorioz, eta atxiki beharreko herrian dauden lanpostu huts guztien eskaera egitearen ondorioz, behin betiko lanpostu bat eman ahal zaien arte.

Adierazitako lehentasuna eskatu ezean edo lehiaketan parte hartu ezean edo atxikita daudeneko herriko I. eranskineko plaza hutsak eskatu ezean –nahiz eta behin-behinean atxikita dauden plaza ez iragarri–, eta hortik ondorioztatzen bada lanposturik ez lortzea, esleitu gabeko lanpostuetarik edozeinetara destinatuko da behin betiko izaeraz.

8.– Berariazko lehiaketaren bidez edo izendapen askearen bidez eskuratutako lanpostu bati uko egin dion (abenduaren 7ko 1451/2005 Errege Dekretuaren 68.a artikulua) edo izendapen askeko lanpostu batetik kendu den (abenduaren 7ko 1451/2005 Errege Dekretuaren 62. artikulua) funtzionarioak, behin-behinean jarduteko lanpostu bat esleitu arren, lehentasunezko eskubidea izango du, lehiaketara ateratzen den lehenengo aldian, lanpostu-uztea gertatu zenean lanean ari zen udalerrian dagoen lanpostu bat eskuratzeko, eta udalerri horretan deitzen diren lanpostu guztiak eskatu beharko ditu, abenduaren 7ko 1451/2005 Errege Dekretuaren 54. eta 62. artikuluetan xedatutakoa betez. Lehiaketa horretan parte hartu ezean, behin betiko esleituko zaio esleitu gabeko edozein lanpostu.

9.– Lehentasun-eskubidea arautzea oinarri honetako 7. eta 8. puntuetan adierazitako udalerrirako.

9.1.– Lehentasunaren ondorioak herri jakin batean dauden hurrenkera-zenbaki guztietara hedatzen dira. Horrek ez du esan nahi interesdunak eskaeran eskatutako lehen hurrenkera-ordena esleitutako zaionik, arauak ezartzen baitu eskubide hori duen lehiakideak herri jakin batean dauden edozein hurrenkera-zenbakian lortuko duela destinoa, hurrengo puntuetan agertzen diren baldintzekin. Beraz, eskubide hori baliatzeko nahitaezkoa izango da lehentasuneko herrian eskaintzen diren deialdiko hurrenkera zenbaki guztiak –I. eranskinean agertzen direnak– eskatzea, eta eskatutako horiek eskabideko lehentasun-hurrenkerako lehen zenbakietan biltzea. Deialdiko gainerako zenbakiak, lehentasunik gabe eskatutakoak, jarraian ordenatuko dira, eta horien artean ere lehentasunez eskatzen den udalerrian lehiaketaren ondorioz sortutako gainerako hurrenkera-zenbakiak ere horien artean eskatu ahal izango dira, eskatzailearen borondatez. Era berean, dagokien eskarian eskatu beharko dute, eta atxikita dauden destinoaren herria zehaztu beharko dute P-1 atalean, eta lehentasun hori egiaztatzen duten dokumentuen fotokopia konpultsatuak aurkeztu beharko dituzte (behin-behineko atxikipena, jabetze-akta).

9.2.– Lehentasunez aukeratu den udalerrian eskatutako deialdiko hurrenkera zenbakietako batean destinorik lortu ezean, eta udalerri bererako lehentasuna baliatu duen eta puntuazio handiagoa lortu duen beste funtzionariorik ez badago, puntuazio txikiena duen lehiakideak lortu duen I. eranskineko udalerri horretako hurrenkera zenbakia esleituko da, eta lehiakide bat baino gehiagoren arteko berdinketa badago mailaren zenbakiak erabakiko du. Orduan, hurrenkera zenbaki horretan destinoa lortzeko eskubidea galduko du horrek, baina parte hartzeko eskabideak agertzen diren hurrengoetarako aukera izango du.

9.3.– Lehentasuna ez da kontuan hartuko honako baldintza hauek betetzen ez badira: I. eranskineko dagokion udalerriko deialdiko hurrenkera zenbaki huts guztiak eskatzea eskabidearen lehentasuneko lehenengo postuetan; eskariaren P-1 atalean esanbidez jasotzea zein udalerrirako lehentasuna eskatu nahi duen; eta 9.1 puntuan adierazitako dokumentuen fotokopia konpultsatuak aurkeztea.

10.– Abenduaren 7ko 1451/2005 Errege Dekretuaren 68.f artikuluaren eta 72. artikuluaren 2. idatzi-zatian aipatzen den funtzionarioak –birgaitua, eta behin-behingoz atxikia– deitzen den lehenengo lekualdatze-lehiaketan parte hartu beharko du lanpostu bat lortzeko. Lehiaketa horretan parte hartzen ez badu, edo eskatutako lanpostua lortzen ez badu, gainerako lehiakideei eman ez zaizkien lanpostuetako bat emango zaio, edozein lurralde-eremutan.

11.– Otsailaren 16ko 249/96 Errege Dekretuak onartu zuen Justizia Administrazioko Ofizial, Laguntzaile eta Agenteen Kidegoetako Arautegi Organikoaren 52. artikuluan aurreikusten den langileen berrantolamendua dela-eta, lanpostua nahitaez eman zaion funtzionarioak parte hartu ahal izango du lekualdatze-lehiaketan, nahiz eta legez ezarritako epea igaro ez. Horretaz gain, behin bakarrik bada ere, lehentasunezko eskubidea izango du bere lantokiko beste lanpostu bat lortzeko (otsailaren 16ko 249/96 Errege Dekretuaren 51. artikulua), baldin eta lehiaketa arruntera ateratzen bada eta lehiaketa horretan parte hartzen badu.

Eskubide hori baliatzeko ondoren azaldutakoak bete beharko ditu:

Lehenetsi nahi duen lantokiko lanpostuak eskatzea, eskabidearen lehentasun-hurrenkeraren aurreneko postuetan.

V-3 marka duen eskari-ereduaren P-2 atalean adieraztea lehentasuna zein lantokitan eta herritan gauzatu nahi duen.

P-2 atalean adierazten diren lantokirako eta herrirako egin zen nahitaezko izendapenaren fotokopia konpultsatua aurkeztea.

Aurreko hiru paragrafoetan zehaztu diren jarraibideak betetzen ez badira, lehiaketa honi dagokionez, galdu egingo du arestian adierazitako 52.c artikuluak aitortzen dion lehentasunezko eskubidea.

12.– Funtzionario bati lanpostua nahitaezko izendapen prozesuaren bidez esleitu bazaio –abenduaren 7ko 1451/2005 Errege Dekretuaren 67. artikuluan xedatua–, lekualdatze-lehiaketetan parte hartu ahal izango du, nahiz eta erregelamendu bereko 46.1 artikuluan legez ezarritako epea igaro ez bada ere. Era berean, lehentasunezko eskubidea izango du lanpostua bere jatorrizko lantokian eskuratzeko, zentro horretako plazak eskaintzen diren lanpostu generikoen lehenengo lehiaketan.

Eskubide hori baliatzeko ondoren azaldutakoak bete beharko ditu:

Lehenetsi nahi duen lantokiko lanpostuak eskatzea, eskabidearen lehentasun-hurrenkeraren aurreneko postuetan.

V-3 marka duen eskari-ereduaren P-2 atalean adieraztea lehentasuna zein lantokitan eta herritan gauzatu nahi duen.

P-2 atalean adierazten diren lantokirako eta herrirako egin zen nahitaezko izendapenaren fotokopia konpultsatua aurkeztea.

Aurreko hiru paragrafoetan zehaztutakoak betetzen ez badira, lehiaketa honetarako, 67. artikuluak aitortzen dion lehentasunezko eskubidea galduko du.

13.– Berariazko lehiaketa bidezko eskakizun bereziko lanpostuak edo izendapen askekoak betetzen ari diren funtzionarioek lehiaketa honetan parte hartu ahal izango dute, euren lanpostua jabetzan hartu zutenetik urtebetez gutxienez bete badute betiere (abenduaren 7ko 1451/2005 Errege Dekretuaren 54. edo 62. artikuluak).

14.– Funtzionarioak eskatuta lortutako destinoei uko egin ezin zaienez gero, lanera itzuli den langileak destino bat lortzen badu lekualdatze-lehiaketaren bitartez, jardunean ari zen kidegoan eszedentzia-egoeran geratuko da automatikoki. Nolanahi ere, berariazko lehiaketa bidez lanpostu bat lortu duten funtzionarioek uko egin ahal izango diote, baldin eta, lanpostuaz jabetzeko epea bukatu baino lehen, lehiaketa honetan behin betiko destino bat lortu badute; hala gertatuz gero, interesdunak horren berri jakinarazi beharko dio erakunde deitzaileari. Jakinarazi ezean, esleitutako lehenengo destinoaz jabetu beharko da, abenduaren 7ko 1451/2005 Errege Dekretuaren 53. artikuluan xedatutakoaren arabera.

Berariazko lehiaketa ebazten baldin bada lehiaketa arruntaren behin betiko ebazpena baino lehen –betiere berariazko lehiaketaren destinoaz jabetzeko epea ere kontuan hartuta–, eragindako funtzionarioak berariazko lehiaketan lortutako destinoaz jabetu beharko dira, eta galdu egingo dute lehiaketa arrunterako aukera. Baina, berariazko lehiaketa geroago ebazten bada lehiaketa arrunta baino, eta azken horretan destinoez jabetzeko epea igarota badago, eragindako funtzionarioek berariazko lehiaketarako aukera galduko dute.

Hirugarrena.– Baremoak.

Lanpostuak emateko merezimenduak balioesteko, honako hauek kontuan hartuta egingo da: batetik, antzinatasuna balioesteko ezarritako baremoa (abenduaren 7ko 1451/2005 Errege Dekretuaren 48.1.a artikulua) eta, bestetik, Autonomia Erkidegotako berezko hizkuntza ofizialaren ezaguera (adierazitako artikuluaren b idatzi-zatian ezarritakoaren arabera).

1.– Antzinatasuna.– Parte hartzen duen Kidegoan edo Eskalan karrerako funtzionario gisa gauzatutako egiazko zerbitzuengatik bi puntu emango dira zerbitzuak gauzatutako urte oso bakoitzeko; epe laburragoak, berriz, proportzioaren arabera zenbatuko dira (0,00555556 eguneko). Horretarako, hilabeteak hogeita hamar egunekoak izango dira, eta 60 puntu emango dira gehienez.

2.– Autonomia Erkidegoetako hizkuntza ofizialak jakitea, ahoz eta idatziz.– Hizkuntza ofizial propioa duten Autonomia Erkidegoetan dauden plazetarako, bertako hizkuntza jakin beharko da, ahoz zein idatziz; eta, jakintza hori behar bezala egiaztatu beharko da Autonomia Erkidegoaren ziurtagiri ofizialaren bidez, edo aurkeztutako tituluaren eta titulu horri dagokion mailaren edo homologazioaren bitartez. Hamabi puntu emango dira gehienez.

Euskal Autonomia Erkidegoko herri-administrazioetan euskararen erabilera normalizatzeko prozesua arautzen duen apirilaren 15eko 86/1997 Dekretuan, eta adierazitako Autonomia Erkidegoaren eremuan gauzatu ahal izango diren euskararen normalizazio-planetatik eratorritako gainerako xedapenetan ezarritakoaren arabera, honako irizpide hauek hartuko dira kontuan:

2. hizkuntza-eskakizuna: 4 puntu.

3. hizkuntza-eskakizuna: 8 puntu.

4. hizkuntza-eskakizuna: 12 puntu.

Aurkezten diren dokumentuak –hizkuntzaren jakintza hori egiaztatzen dutenak– fotokopia konpultsatuak izango dira, eta baldintza hori betetzen ez dutenak ez dira balioetsiko.

Eskabideak aurkezteko epea bukatzen denean balioetsiko dira merezimenduak.

Laugarrena.– Eskariak aurkezteko ereduak eta epeak.

1.– Euskal Autonomia Erkidegoko Justizia Administrazioaren Prozesu eta Administrazio Kudeaketako, Prozesu eta Administrazio Izapidetzako eta Laguntza Judizialeko Kidegoetako eta Eskaletako lanpostuen zerrendetako lanpostuetan behin betiko destinoa duten funtzionarioek ez ezik zerbitzu berezietako egoeran dauden eta senitartekoak zaintzeko eszedentzia-egoeran daudenek ere (lanpostua EAEn gorde zaie) agindu honetako II. eranskineko V-1 puntua seinalatuz aurkeztu beharko dute euren eskabidea, eta arreta berezia jarriz beteko dituzte eskatzen zaizkien atal guztiak, hori guztia 10 egun naturaleko epean, Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratzen denetik hasita, edo Estatuko Aldizkari Ofizialean argitaratzen denetik hasita deialdi hau ez bada aldi berean argitaratzen Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian eta Estatuko Aldizkari Ofizialean, Justizia Administrazioko zuzendariari bideratuta, Gasteizko, Donostiako eta Bilboko EATko sarrera-erregistroetan eta Eusko Jaurlaritzaren Herri Administrazio eta Justizia Sailaren Erregistro Orokorrean (Donostia kalea 1, 01010 Vitoria-Gasteiz).

2.– Prozesu eta Administrazio Kudeaketako, Prozesu eta Administrazio Izapidetzako eta Laguntza Judizialeko Kidego eta Eskaletako funtzionarioek, baldin eta Botere Judizialaren uztailaren 1eko 6/1985 Lege Organikoa aldatzen duen abenduaren 23ko 19/2003 Lege Organikoaren 506.d artikuluan azaltzen den eszedentzia-egoeran badaude, Justizia Administrazioaren edo beste Administrazio batzuen Kidegoetako eta Eskaletako lanpostuetan destinoa lortu dutelako, lehiaketa honetan eskaintzen diren lanpostu hutsak eskatu ahal izango dituzte; horretarako, agindu honetako II. eranskineko V-2 puntua seinalatuz aurkeztu beharko dute euren eskabidea, eskatzen zaizkien atal guztiak beteta, hori guztia 10 egun naturaleko epean, agindu hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratzen denetik hasita, edo Estatuko Aldizkari Ofizialean argitaratzen denetik hasita, deialdi hau ez bada aldi berean argitaratzen Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian eta Estatuko Aldizkari Ofizialean, Justizia Administrazioko zuzendariari bideratuta, Gasteizko, Donostiako eta Bilboko EATko sarrera-erregistroan eta Eusko Jaurlaritzaren Herri Administrazio eta Justizia Sailaren Erregistro Orokorrean (Donostia kalea 1, 01010 Gasteiz).

3.– Lehiaketa honetan parte hartu nahi duten gainerako eskatzaileek, era honetan:

– Jarduneko zerbitzura berriz itzultzeagatik behin-behineko destinoa duten parte-hartzaileek.

– Familia elkartzeko edo norberaren intereseko borondatezko eszedentzia-egoeran daudenak.

– Otsailaren 16ko 249/96 Errege Dekretuaren 52.c artikuluko efektiboen birrordenazioan daudenak edo 1451/2012 Errege Dekretuaren 67. artikuluko nahitaezko izendapenean daudenak, 7-12.

– Izendapen askearen bidez lortutako lanpostua eten edo lanpostu horri uko egiteagatik edo berariazko lehiaketaren bidez lortutako lanpostuari uko egiteagatik behin-behinean atxikita daudenak.

Agindu honetako II. eranskineko V-2 puntua seinalatuz aurkeztu beharko dute euren eskabidea, eskatzen zaizkien atal guztiak beteta, hori guztia 10 egun naturaleko epean, agindu hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratzen denetik hasita, edo Estatuko Aldizkari Ofizialean argitaratzen denetik hasita, deialdi hau ez bada aldi berean argitaratzen Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian eta Estatuko Aldizkari Ofizialean, Justizia Administrazioko zuzendariari bideratuta, Gasteizko, Donostiako eta Bilboko EATko sarrera-erregistroan eta Eusko Jaurlaritzaren Herri Administrazio eta Justizia Sailaren Erregistro Orokorrean (Donostia kalea 1, 01010 Gasteiz)

4.– Herri Administrazioen Araubide Juridikoari eta Administrazio Prozedura Erkideari buruzko Legearen 38. artikuluan ezarritako eran ere bidal daitezke eskabideak.

Postetxeetan aurkezten direnak bi modutara bidali daitezke:

a) Posta arruntaren bitartez; kasu horretan, eskariak aurkezteko epea amaitu aurretik iritsi beharko dute Gasteizko, Donostiako edo Bilboko EATetako erregistrora edo Eusko Jaurlaritzaren Herri Administrazio eta Justizia Sailaren erregistrora.

b) Posta ziurtatuz. Eskabideak gutun-azal irekien barruan aurkeztu beharko dira postetxean, postako langileak, bidali baino lehen, eguna eta zigilua jar diezaien. Lehiaketako parte-hartzaileek postetxeko zigilua duen eskabidea bidali beharko dute; eskabideak aurkezteko epea bukatutakoan, ez da baldintza hori betetzen ez duen eskabiderik onartuko, nahiz eta eskabidea postaz bidali eta gero egiaztatu ahal izan.

5.– Norbere kontuetarako borondatezko eszedentzian daudenek, eskariarekin batera, herri-administrazioetatik bereizi ez izanaren adierazpena aurkeztu beharko dute.

Botere Judizialaren Lege Organikoko 506.d artikuluan xedatutakoaren arabera, sektore publikoan zerbitzuak emateagatik borondatezko eszedentzia hartzen dutenek eginkizun-gabetze irmoaren egoeran ez daudela adierazten duen adierazpena aurkeztu beharko dute lehiaketan parte hartzeko eskabidearekin batera.

6.– Lehiaketa honetan parte hartzen duen funtzionario bakoitzak eskabide bakarra egingo du, nahiz eta transferitutako eskumenak dituzten Autonomia Erkidegoetako lurraldean dauden lanpostuak eskatu, eta transferitze horren ondorioz, Gobernu Autonomoek egindako deialdietan ere azaldu lanpostu horiek eta dagozkien Autonomia Erkidegoetako Aldizkari Ofizialetan argitaratu.

Era berean, eskaera bakarra aurkeztuta aukeratu beharko dute jardunean dauden kidegotik parte hartu nahi duten, ala eszedentzian dauden beste kidego batean jarduneko zerbitzura itzuli nahi duten. Bi kidegotan eta eskalatan destinoa eskatzeko eskariak aurkezten badituzte, bi eskabideak baliogabetu egingo dira eta, hortaz, funtzionarioak ezin izango du lehiaketan parte hartu.

7.– Eskariak aurkezteko epea igarotakoan, egindako eskaera loteslea izango da eskatzailearentzat, hau da, eskaria ezin izango da aldatu. Eskabidea zuzentzeko, beste eskabide bat aurkeztu ahal izango da, eskabideak aurkezteko epean, parte hartzen zuen kidego/eskala bererako, eta azken eskabideak aurrekoa ezeztatuko du automatikoki.

Eskabideak onartzeko epea amaitu aurretik soilik egin ahal izango zaio uko lehiaketan parte hartzeari.

8.– Eskabideak laguntzailearen bidez telematikoki prestatzea.

Kudeaketa, Izapidetzea eta Laguntza Kidegoetako funtzionarioen arteko lekualdatze-lehiaketa honetan parte hartzen duten funtzionarioentzat, Espainia mailan, Justizia Ministerioko Intraneteko bide telematikoen bidez bete daiteke eskabidea ( https://ainoa.justicia.es).

Horrela, kodeak transkribatzean egin litezkeen akatsak saihestea lortuko da, izan ere, lehiatzaileak grabatutako datuak automatikoki biltegiratuko dira sistema informatikoan.

Modalitate hau aukeratzen duten lehiatzaileek informatika-laguntzaileak sortutako behin betiko inprimakiko eskabide-eredua aurkeztu beharko dute, ez zirriborroa, izan ere, ez bailuke baliorik izango. Ohiko sistematik aurkeztuko da, oinarri honen 1. puntutik 7. puntura zehaztutakoekin bat.

Berretsitako eskabidea aldatu nahi badu eskatzaileetarikoren batek, eskabideak aurkezteko epearen barruan, informatika-laguntzailearen bidez beste eskabide bat sortu eta berretsi ahal izango du.

Baliozkotzat hartuko da sarrera-erregistroaren ondorengo datako zigilua duen eskabidea, epearen barruan; ondorioz, sarrera-erregistroaren aurreko datako zigilua duen eskabidea ezeztatua geldituko da.

Bosgarrena.– Eskabide baldintzatuak.

Bi funtzionariok udalerri, barruti judizial edo probintzia baterako iragartzen diren lanpostu hutsak lortu nahi badituzte, aukera izango dute euren eskaera baldintzapean jartzeko, hau da, biek destinoa udalerri berean lortzeko eskaera egin dezakete, eta horrela gertatu ezean, baldintzapeko eskaerak baliogabetu egingo dira. Horretaz baliatzen diren funtzionarioek euren eskabideko C atalean adierazi egin beharko dute, baldintzatzen duen pertsonaren izen-abizenak eta IFZ aipatuz, eta beste funtzionarioaren eskabidearen fotokopia aurkeztu beharko dute. Lehiakideetako batek C idatzi-zatian adierazten ez badu, bi eskabideak ezeztatu egingo dira.

Eskabideko C idatzi-zatia betetzen bada, Funtzionarioen sarrerari eta lanpostuak betetzeari buruzko Arautegiaren 48.2 artikuluan aurreikusitako eskabide baldintzatua egiten dela ulertuko da, eskatutako hurrenkera-zenbaki guztietan.

Seigarrena.– Izapidetzea.

Eskabideetan azaltzen diren datuen arabera egingo du Justizia Administrazioko Zuzendaritzak baremazioa.

Zazpigarrena.– Esleipenak.

1.– Lanpostuak emateko lehentasun-hurrenkera deialdi honetako hirugarren oinarrian ezarritako baremoen arabera lortzen den guztizko puntuazioak emango du.

2.– Guztizko puntuazioa batuta (hizkuntza barne) berdinketa gertatuz gero, lanpostua nori eman behar zaion erabakitzeko, kasuan kasuko kidegoan antzinatasun handiena nork duen hartuko da aintzat, eta hala eta guztiz ere, berdinketa badago, kidego horretan sartzeko hautatze-prozesuan lortutako hurrenkera hartuko da kontuan.

Zortzigarrena.– Behin-behineko ebazpena.

1.– Deialdi hau behin-behinean ebatziko da, transferitutako eskumenak dituzten Autonomia Erkidegoetako organo eskudunekin koordinatuta; era horretan, ebazpenak batera argitaratuko dira Justizia Ministerioaren web-orrian eta Justiziaren lurralde kudeatzailetzetako eta adierazitako Autonomia Erkidegoetako iragarki-tauletan. Baremazioa eta behin-behinean esleitutako destinoa dutela, Parte-hartzaile guztien III. eranskinek Justizia Ministerioaren web-orrian emango dira argitara. Euskal Autonomia Erkidegoan, Arabako, Bizkaiko eta Gipuzkoako EATetako iragarki-tauletan argitaratuko dira, baita honako web-orri honetan ere: www.justizia.net eta Justiziako Langileen Atarian ere.

Behin-behineko ebazpena ematearekin batera, baztertuen zerrenda onartu eta adierazitako tokietan erakutsiko da, baztertzeko kausak azalduta.

2.– Behin-behineko ebazpenean honako datu hauek azalduko dira: destinoa eman zaien interesdunen jatorriko lanpostua eta herria, baita funtzionario horien egoera administratiboa, baldin eta funtzionarioa jardunean ari ez bada, eta eman zaion lanpostua ere.

3.– Behin-behineko ebazpen honen, III. eranskinaren eta baztertuen zerrendaren aurka alegazioak egin ahal izango dira, hamar egun naturaleko epean, zerrenda hori web orrian eta adierazitako iragarki-tauletan argitaratzen denetik zenbatzen hasita; horretarako, epe horretan berariazko dokumentu-froga eta zegokion egunean aurkeztu zuten fotokopia zigilatua aurkeztu beharko dute –hori guztia Herri Administrazioen Araubide Juridikoaren eta Administrazio Prozedura Erkidearen Legearen 71.1 artikuluan ezarritakoaren arabera– Justizia Ministerioren Erregistro nagusian (Bolsa kalea 21, 8 - 28012 Madril), eta horretarako deialdi honi gehitu zaion IV. eranskineko eredua erabiliko da:

Ministerio de Justicia - Subdirección General de medios personales al servicio de la Administración de Justicia - Sección Concursos - c/ San Bernardo, 21 (28015 Madril).

Adierazitako epean erreklamaziorik egiten ez bada, ulertuko da eskatzailea ados dagoela eta bildutako datuak, baremazioa eta behin-behinean emandako destinoa onartzen dituela.

Alegazioak egiaztatu egingo dira, zuzenbidearen arabera ebatzi, eta emaitza jaso egingo da lehiaketaren behin betiko ebazpenean; hori dela-eta, ez zaie banan-banan jakinaraziko interesdunei.

Erresulten araberako lehiaketa denez gero, behin-behinean emandako destinoak aldatu ahal izango dira behin betiko ebazpenean, eskabideen kudeaketan egin litezkeen akatsen ondorioz. Ezin izango dira inola ere zuzendu eskabideetan deialdi-hurrenkerako zenbakiei buruzko transkripzio akatsak, deialdi honetako lehen oinarriko 6. puntuan ezarritakoaren arabera.

Nolanahi ere, behin-behinean emandako destinoek ez dute eskubiderik ematen, lehiaketaren behin betiko ebazpenari dagokionez.

Bederatzigarrena.– Behin betiko ebazpena eta lanpostuaz jabetzeko epea.

1–. Alegazioak ebatzitakoan, deialdi honi buruzko behin betiko ebazpena emango du Herri Administrazio eta Justiziako sailburuak, agindu bidez, Justizia Ministerioarekin eta lekualdatze-lehiaketa honetarako deialdia egin duten gainerako Autonomia Erkidegoetako organo eskudunekin koordinatuta.

2.– Lehiaketaren ebazpenak kidegoen arabera bereizi ahal izango dira, funtzionario parte-hartzaileen lanpostu-uzteak pixkanaka-pixkanaka egin ahal izateko, baldin eta Administrazioaren iritziz lanpostu-uzte horien metatzea kaltegarria izan badaiteke zerbitzu publikorako.

3.– Ez bada lortzen agindua aldi berean argitaratzea Autonomia Erkidegoetako Aldizkari Ofizialetan, epeak zenbatuko dira «Estatuko Aldizkari Ofizialean» argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera.

4.– Lanpostuaz jabetzeko epea hiru egun naturalekoa izango da, funtzionarioak herriz aldatu behar ez badu; zortzi egun naturalekoa, Euskal Autonomia Erkidegoan dagoen beste herri batera aldatu behar badu; eta hogei egun naturalekoa, Autonomia Erkidegoz aldatu behar badu, honako kasu hauetan izan ezik: Kanarietako Komunitate Erkidegoa, Balear Uharteetako Autonomia Erkidegoa, Ceutako Hiri Autonomoa eta Melillako Hiri Autonomoa; kasu horietan epea hilabetekoa izango da, bai irletako nahiz hirietako lanpostua jatorrikoa bada, bai destinoko bada.

Lanpostuaz jabetzeko epe hori lanpostua utzi eta hurrengo egunetik aurrera hasiko da, eta behin betiko ebazpena Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu ondorengo hiru egun baliodunetan gauzatu beharko da jabetzea, edota ebazpena ez bada aldi berean argitaratzen Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian eta Estatuko Aldizkari Ofizialean, Estatuko Aldizkari Ofizialean argitaratu ondorengo hiru egun baliodunetan.

5.– Funtzionarioak baliatzen ari diren oporrak, baimenak edo lizentziak amaitzen direnean hasiko dira zenbatzen lanpostuaz jabetzeko epeak, salbu eta lizentziak edo baimenak eteteko edo baliogabetzeko adinako salbuespenezko zirkunstantziak –behar bezala justifikatuta– badaude.

Hamargarrena.– Emandako destinoen nondik norakoa.

1.– Lehiaketa honen ebazpenaren ondoriozko lekualdatzeak borondatezkotzat hartuko dira, otsailaren 2ko 16/1993 Dekretuan –zerbitzuagatiko kalte-ordainei buruzkoa– ezarritakoaren ondorioetarako.

2.– Esleitutako destinoei ezin izango zaie uko egin.

Hamaikagarrena.– Lehiaketan parte hartu ahal izateko muga.

Lehiaketa honetan behin betiko destinoa lortzen duten funtzionarioek ezin izango dute kidego edo eskala bererako beste lekualdatze-lehiaketa batean parte hartu, harik eta abenduaren 23ko 19/2003 Lege Organikoaren 529.3 artikuluan eta abenduaren 7ko 1451/2005 Errege Dekretuaren 46 artikuluan ezarritako epeak igaro arte (19/2003 Lege Organikoaren bidez, Botere Judizialaren uztailaren 1eko 6/1985 Lege Organikoa aldatzen da).

Hamabigarrena.– Errekurtsoak.

Deialdi honen aurka, aukerako berraztertzeko errekurtsoa aurkez dakioke Herri Administrazio eta Justiziako sailburuari, hilabeteko epean, hala baitiote Herri Administrazioen Araubide Juridikoaren eta Administrazio Prozedura Erkidearen azaroaren 26ko 30/1992 Legearen 116. eta 117. artikuluek. Bestela, administrazioarekiko auzi-errekurtsoa aurkez daiteke Gasteizko Administrazioarekiko Auzietako Epaitegian, bi hilabeteko epean, agindua Estatuko Aldizkari Ofizialean argitaratzen den egunaren biharamunetik hasita, hala xedatuta baitago Administrazioarekiko Auzien Jurisdikzioa arautzen duen uztailaren 13ko 29/98 Legearen 9. artikuluan.

Vitoria-Gasteiz, 2014ko apirilaren 29a.

Herri Administrazio eta Justiziako sailburua,

JOSU IÑAKI ERCORECA GERVASIO.

(Ikus .PDF)

(Ikus .PDF)

(Ikus .PDF)

Azterketa dokumentala