Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

82. zk., 2014ko maiatzaren 5a, astelehena


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

IRAGARKIAK

Pribatuen iragarkiak

IDIAZABAL GAZTAREN JATORRIZKO DEITURA BABESTUAREN KONTSEILU ARAUTZAILEA
2007

IRAGARKIA, 2014ko martxoaren 5eko Osoko Bilkuraren Erabakiaren gaineko 2/2014 zk.ko Zirkularrari buruzkoa. Erabaki horren edukia: 2014ko kanpainan, «Idiazabal» gazta egiteko entregatutako esnearen gaineko exakzio parafiskal derrigorrezkoak kalkulatzeko oinarria finkatzeari buruzkoa, eta horiek biltzeari buruzkoa.

Inskribatutako guztiei jakinarazten diegu ezen, ikusgai dagoela 2/2014 zenbakiko zirkularra, zeina 2014ko martxoaren 5eko Osoko Bilkuran hartutako erabakiei buruzkoa baita, hain zuzen ere, ondoko arauetan ezarritako exakzio parafiskalei dagokienez: 25/1970 Legeko 90. artikulua; Idiazabal Jatorrizko Izendapenaren Erregelamenduko 36. artikulua, eta 1993ko azaroaren 30eko Agindua. Zirkular hori leku hauetan dago ikusgai: Euskadiko eta Nafarroako Nekazari Ganberak, Kontseilu Arautzailearen bulegoa, eta Arkauteko Nekazaritza Etxaldea. Aipatu exakzioak jarraian zehazten dira:

1.– Kontseilu Arautzaileak, 2014ko kanpainari dagokionez, esnearen exakzio parafiskala litroko 0,006 eurotan finkatzen du.

2.– Artzaintza bakoitzean eta kobrantza bakarrean egingo da exakzioen bilketa, kanpaina bukatutakoan.

3.– Idiazabal Jatorrizko Izendapenaren Erregelamenduko 18. artikuluaren 5. paragrafoan ezartzen denez, «Erregelamendu honek emandako ezein eskubide baliatzeko, edo Kontseilu Arautzaileak ematen dituen zerbitzuen onurak izateko, artzaintzak edo instalazioak inskribaturik dituzten pertsona fisikoek eta naturalek eguneraturik izan beharko dute euren obligazioak ordaintzearena». Xedapen hau betetzearren, Kontseilu Arautzailearen Osoko Bilkurak, 2011-06-28an egindako batzarrean, zera erabaki zuen: esnea entregatu eta «Idiazabal» gazta egiteko erabiltzeko, eguneraturik izan beharko da aurreko kanpainan entregatutako esnearen exakzio parafiskalaren ordainketa.

Eta guzti horren berri ematen da aditzera, jende jakitun izan dadin, eta dagozkion ondorioak sor ditzan.

Arkauti (Araba), 2014ko apirilaren 4a.

Presidentea,

JOSÉ MARI USTARROZ.


Azterketa dokumentala